Adimenduna izango den etorkizuneko hiriak nahitaezko 5 elementu izan behar ditu, Jesus de la Quintanak, Tecnaliako Iniciativas Emergentes en Soluciones Urbanas (Hiriko Konponbideetan Indartzen ari diren Ekinbideak) delakoaren liderrak, identifikatu dituenez. Honako hauek dira:

  1. Berrikuntza eta teknologia sistema bat:“living labs”, berrikuntzaren zerbitzura irtenbide eko-teknologikoak, esperimentazio- eta demostrazio-guneak garatzeko lekuak.
  2. Smart egitura:lidergo, bultzada eta kudeaketarako egitura adimenduna.
  3. Smart proiektua:eraldaketa-estrategia, gizarte, ekonomia eta ingurumenaren iraunkortasuna bultzatuko dituena.
  4. Smart finantzaketaren arkitektura:finantzaketa-eskema adimenduna, iturri, tresna eta formula asko konbinatuz.
  5. Smart ekonomia:Enpresa-jarduera berriak bultzatuko dituzten talentu eta ezagutzaren bilguneak.

De la Quintanak dio: “Planteamendu hau gauzatzeak irtenbide eta teknologia egokiak identifikatu, hautatu eta integratzea eskatzen du irizpide zuhur eta independentearekin, hiri-proiektu adimendun baten zerbitzura jarriz”. Horregatik, honela jarraitzen du: “Teknologia ez da arazoak konpontzeko tresna bat bakarrik.  Baita ere zeregin oso garrantzitsua du negozio berriak sortzeko palanka gisa, ezagutzan eta berrikuntzan oinarrituriko industria berritu baten sorkuntza erraztuz”. Hirietako  “living lab”ei buruz, Tecnaliako ikertzaileak dio “tokiko ekosistemak direla, non toki-helburu espezifikoak lortzeko enpresaren, gobernu-erakundeen eta herritarren arteko lankidetzak ekonomia berri sortzailea garatzeko beharrezko dentsitate erlazional eta interakziozkoa sortzen baitu, eta honela teknologia-berrikuntza gizarte-berrikuntza ere izateko gune bihurtzen dira”.

De la Quintanaren aurkezpena pasadan urriaren 28an Donostian izan zen, “Innobasqueko Astearteen” esparruan.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago