Sisteplant ingeniaritza industrial bat da, eta enpresei beren lehiakortasuna hobetzeko laguntza ematen die. Zehazki, eragiketa adimenduneko informazio-sistemak, antolaketa aurreratuko metodoak eta fabrikaziorako teknologia berritzaileak ezartzen laguntzen die. Bizkaiko enpresak ia 200 langile ditu, eta prozesuetan eta produkzio- eta informazio-teknologietan berritzen du, eta, era berean, giza taldearen ikasketa jarraitua bultzatzen du. Orain Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide egin da enpresa. Ongi etorriak!

 

Partekatu albiste hau