Urriaren 3an, asteazkenean, Innobasquek bi ETE sarituko ditu Vodafone Deia Innovation Sariaken esparruan. Teknologian ETE Onenarentzako eta Antolakuntza eta Merkatuan ETE Onenarentzako sariak emango ditu. Innobasqueren helmuga 2020rako euskal erakunde, bereziki ETE, berritzaileen kopurua gehitzea da, Euskadiko enpresa-ehunaren %99 baitira, eta sari hauek beste enpresa txiki eta ertain batzuentzako inspirazio-iturri izan daitezke. Gainerako ekitaldiak ere izan daitezke inspiragarri, horietarako gonbidapena egiten duelarik berrikuntza-agendak.
Urriaren 3an
IV. Vodafone Deia Innovation Sariak 2018
Antolatzailea: Deia
Guggenheim Bilbao Museoan
Sari hauek euskal enpresa eta erakundeak ─teknologia, industria, kultura, gizarte, ingurumen… arloetan beren jarduera berritzaileagatik nabarmentzen direnak─ aitortzeko dira. 4. edizio honetan, berriro ere Innobasqueren laguntzaz, lehenengo aldiz bi sari emango zaizkie Euskal ETEei: bata berrikuntza teknologikoaren eta bestea berrikuntza ez-teknologikoaren aitortza gisa. Sariak emateko gala datorren urriaren 3an izango da 19:30ean Guggenheim Bilbao Museoaren auditoriumean, eta Euskal Herrian erreferentziazkoak diren enpresetako eta enpresa txiki eta ertain berritzaileetako ordezkariak izango dira bertan, baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko erakundeetako eta euskal herri-administrazioetako arduradunak ere. Joan nahi izanez gero, aurrez jakinarazi behar da helbide honetan: [email protected].
Urriaren 4an
Basque Project Management II. Biltzarra: Proiektuen kudeaketa arina Kanban-ekin
Antolatzailea: Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Goi Eskola Politeknikoan
Jardunaldiaren funtsezko helburua da parte-hartzaileek ondorengo ezaupideak lortzea:
Nola erabili Kanban proiektuak kudeatzeko – bi arrakasta-kasu metodoa erabiltzen duten euskal industria-enpresetan Kanban Maturity Model-ek nola errazten duen erakunde arinen garapena eta fit-for-purpose.
Kanbanize – proiektu eta zerbitzuen zorroa kudeatzeko tresna
Kanban nire erakundean – nola hasi
Proiektu kudeaketaren erronkak
Parte-hartzaile guztiek 6 PDU lortuko dituzte eremu estrategikoan PMP ziurtagiria mantentzeko.
Urriaren 5ean
http://www.cicenergigune.com/uploads/noticias/documentos/en/05_Oct_2018.-Mukundan_Thelakkat.pdf
Antolatzailea: CIC Energigune
Miñaon (Araban)
Mintegi hau Mukundan Thelakkat-ek, University of Bayreuth eta Bavarian Polymer Institute-koak, emango du.
Urriaren 6an
Antolatzailea: Bizkaia Talent
Londresen
Nazioarteko topaketa da, eta helburua euskal erakundeak Erresuma Batuan bizi diren prestakuntza handiko euskal profesionalekin konektatzea da. Ekitaldira etortzen direnek lehen eskutik ezagutu ahal izango dute sektore estrategikoen egungo eta etorkizuneko egoera, baita lanbide-ibilbide edo karrera profesionala garatzeko aukerak ere, baldin eta erabakitzen badute EAEra itzultzea eta/edo hemen garaturiko proiektuei lotzea. Erregistratu hemen.
Urriaren 10ean
EAEko Lehiakortasunari buruzko 2018ko Txostenaren aurkezpena
Antolatzailea: Orkestra
Gasteizen
Orkestrak 2018ko Lehiakortasun Txostena aurkeztuko du datorren urriaren 10ean 11:30ean Gasteizko Artium museoan. Iñigo Urkullu lehendakaria izango da ekitaldi-buru, eta Euskadiko lehiakortasunaren etorkizuna markatuko duten joera globalen azterketan ardaztu edo zentratuko da.
Urriaren 16tik aurrera
Barnetegi teknologikoa turismo-arlorako: Sar itzazu teknologia berriak zeure negozioa
Urriaren 16an Araban
Azaroaren 14an Zeanurin (Bizkaia)
Azaroaren 21ean Donostian (Gipuzkoa)
Azaroaren 26an Zumarragan (Gipuzkoa)
Antolatzailea: Basquetour (El Correo)
Laguntzailea: SPRI
Barnetegiek beste urrats bat egingo dute eta “learn by doing” eredua eta metodologia jarraituko dituzte; horren bidez, hautaturiko gaian prestatuko dira bertaratzen direnak, eta jarraian, gai hori taldean landuko da, gaian adituak diren irakasleen aholkularitzaz. Barnetegian egindako lanak abiapuntu izan behar du parte-hartzaileek gaia bultza dezaten beren erakundeetan. Jardunaldiak turismo-arloko enpresa txiki eta ertainetako zuzendari eta gerenteei zuzenduta daude, batez ere. Jardunaldi hauetaz gehiago jakin dezakezu esteka honen bidez.
Urriaren 18an
IP Euskadi Mintegia
Bilbon
Antolatzailea: ABG Patentes
Patenteei buruzko mintegia; baita ere izango da IP CLINICS saio bat, eta hor, nahi dutenek kontsulta egin eta doako aholkularitza jaso ahal izango dute Industria Jabetzaren arloan. Mintegian ABG Patentes-eko profesional ospetsuen hitzaldiak izango dira, baita industria-mundukoenak ere (FAES Farma, Orkli Koop. E.) eta oso egungo gaiak jorratuko dira, adibidez, industria-sekretuak edo nola babestu softwarea patente bidez, besteak beste. Mesedez, joatekotan, jakinarazi urriaren 11 baino lehen klik eginez ondorengo inprimakian.
Urriaren 26an
Zeure negozioaren jarraitutasuna industria-jokaleku berrian
Antolatzailea: Araba 4.0
Arabako Teknologia Parkean
Enpresa konektaturik izatea premia hutsa da, ez aukera bat: urrunetik informazioa atzitzea, bezero eta hornitzaileekin konektatzea edo makinen eta ekoizpen-sistemen datuak ezagutzea eta hori guztia arin eta laster egitea; horra hor erantzun beharreko galdera batzuk. Eszenatoki edo jokaleku horretan, segurtasuna funtsezko elementua da negozioaren jarraitutasunerako, eta aldi berean aukera bihurtzen da enpresaren lehiakortasuna hobetzeko. Jardunaldi honetan ezagutuko da zer den konektaturik egotea, edo horren arriskuak eta aukerak, baita Araban industria-enpresen segurtasunaren zerbitzura dauden baliabideak ere.
Azaroaren 15ean eta 16an
Visio 2018 Biltzarra
Bilbon
Antolatzaileak: Spri, Ik4, Tecnalia eta Beaz
Visio Biltzarra erakundeetan berrikuntzarako Zaintza Teknologiko (ZT) eta Adimen Lehiakorrari (AL) buruzko Nazioarteko bilkura da, aurten 7. edizioan; bere helburua da profesionalen eta zaintza estrategikoa sustatzen edo beren jarduera hobetzeko horretaz baliatzen diren erakundeen arteko topaketa erraztea. Programan hitzaldi magistralak sartzen dira, hitzaldi sektorialak eta enpresa-topaketa bat, erakundeetan AL teknikak inplementatzeko benetako esperientziak ezagutzeko aukera emango duena. Erreferentzia gisa, bederatzi gai-multzo bereiziko ditugu: sareko adimena, elkarlaneko adimena, lurralde-adimena, patenteen bidezko zaintza, ukiezinak adimen-prozesuetan: estrategia eta pertsonak, 4.0 adimena, adimena Europako proiektuetan eta transferentzia teknologikoa, ZT/AL esperientziak Iberoamerikan, eta joerak.
Azaroaren 16an eta 17an
Selected Europe. European Inspiration from Bilbao (VIII. edizioa)
Bilbon
Antolatzaileak: Bilbao Bizkaia Design Council (BiDC), BEAZ eta Bilboko Udala.
Etengabeko berrikuntzaren egungo testuinguruan, grafikagintzaren etorkizuna misterio bat da. Garapen berriekin eguneraturik egotea ezinbestekoa da diseinu eta ikusizko arteetako edozein profesionalentzat. Premia edo beharrizan horri erantzunez, bi egun iraungo duen festibal hau aurkezten da, bertaratzen diren guztien sormen eta inspiraziorako palanka izan dadin.
Jardunaldi hauen helburua da giroa eskaintzea diseinuan eta ikusizko arteetan dauden joera berriak ezagutu ditzaten parte-hartzaileek, horiei buruzko eztabaidetan parte hartzeko, enpresen eta diseinuaren arteko harremanetan sakontzeko, eta sektore bereko beste profesional batzuekin sorkuntzarako ideia eta irtenbideen trukea sustatzeko. Bertaratzen direnak gonbidaturik daude jarduerez gainezka dagoen programa honetan parte hartzera: lehenik hitzaldiak, nazioarteko artistak eta branding-ean adituak hizlari gisa direla, joera berrien sustatzaileen eskutik zer egosten ote den jakiteko. Ezagutu itzazu jardunaldien hizlari eta xehetasun guztiak ondorengo estekaren bidez
Urriaren 25ean
Negozio-eredu berritzaileak, zure enpresaren arrakastarako gakoa
Antolatzailea: Innobasque
Bizkaia Aretoan. Bilbon
Negozio baten kontzeptuan bertan berrikuntza egitea kudeaketa aurreratu eta bikainaren parte da. Jardunaldi honetan negozio-eredu berriak sortzearen edo daudenak eraldatzearen garrantzia partekatuko dugu, baita zein diren hori arrakastaz egiteko gako nagusiak ere. Gainera, enpresa finkatzeko eta hazarazteko teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatu dituzten kasu zehatz batzuk ere emango dira ezagutzera. Jardunaldi hau Euskalit-ek antolatzen duen Kudeaketa Aurreratuko Astean kokatzen da.
Azaroaren 26an
Basque Industry 4.0. The Meeting Point 2018
Antolatzailea: SPRI
Bilbon
Ekitaldi multidiziplinarra, non uztartzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak eta tailerrak, baita harremanak sustatu ere, horrek gai egiten duelarik edozein sektoretako enpresentzat. Interesgarria da unibertsitate, teknologia-zentro, aholkularitza eta ingeniaritzako enpresentzat, herri-administrazio eta industria-eremura orientaturiko zerbitzu-enpresentzat, eta, azken batean, laugarren industria-iraultzari dagozkion alderdiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat.
Azaroaren 27an eta 28an
Go Mobility: Basque Sustainable Mobility Industry Exhibition
Irunen
Antolatzaileak: FICOBA, Gipuzkoako Azoka Esparrua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntzaz.
GO Mobility Europa hegoaldean mugikortasun iraunkor eta energia-metaketako industriaren topagune profesionala da. Azoka honen helburua da Europa mailan mugikortasun iraunkor eta adimendunaren berrikuntzen eta aurrerapenen erakusleiho izatea, premia eta erronken arteko trukeen eszenatoki izatea, baita mugikortasun iraunkor eta adimendunari buruzko produktuen eta konponbideena ere, eta industriarako mugikortasun iraunkor eta adimendunaren eragina eta aukerak zabaltzea, ingurumen-iraunkortasuna sustatzea eta talentua erakartzea, besteak beste.
Abenduaren 31ra arte
Zabalik da “Inplantalariak – Aholkulari teknologikoak” programa
Antolatzaileak: SPRI – Enpresa Digitala – Euskadi Innova
Enpresa-digitalizatzea bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailak, SPRI Enpresa Garapeneko Euskal Agentziaren bidez, Inplantalari garatu du, aholkulari teknologiko neutral eta doakoa, autonomoei eta 10 enplegatu baino gutxiagoko Euskal mikroETEei era errazean teknologiez baliatzen lagunduko diena.