RKL Integral eta Binary Soul oinarri teknologikoa duten ETEek, biak Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideak, Bizkaia Open Future azelerazio-programan parte hartuko dute. Programak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak antolaturik, Bizkaiko startup eta ETEen hazkundea bultzatzen du.

Telefónicak bere bezero-zorrora merkataritza-hurbilpena eskainiko die RKL Integra, Binary Soul eta Keynetic-i, soluziobide teknologikoen salmentak gehitu ditzaten.

Joan zen edizioan, Ludus startup-ak, hau ere Innobasqueko bazkidea, parte hartu zuen ekimen honetan, eta errealitate birtualeko negozio garrantzitsua, industria-sektorearen eta larrialdien prestakuntzara aplikatua, sortzea ahalbidetu zion. Beraren kapitalean Telefónica sartuta burutu zen proiektua. 

RKL Integral ingeniaritza eta aholkularitzako ETE bat da, segurtasunaren mundura zuzendua. Bestalde, Binary Soul neurrirako software soluziobideetan espezializatua dago industria-enpresek prestakuntzaren arloan dituzten premia edo beharrizanei erantzuteko, gamifikazioan oinarritzen delarik horretarako. Ikaskuntza-teknika honek, helburu bat lortzeko, hezkuntza- eta lanbide-eremuetara eramaten du jokoen dinamika.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago