Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Esteka honetan agertzen den txostenak I+G-ra eta berrikuntzara bideratutako Europako, Espainiako eta Euskadiko laguntzak jasotzen ditu.
Doako prestakuntza-moduluak honako esparru hauetan: negozio-eredu eta estrategiak, supply chain, talentua, negoziazio eta taldeak, berdintasuna, ikuskaritza lehiakorra, jabetza intelektuala eta kudeaketa ekonomikoa.
Antolatzailea: Spri Taldea
Otsailaren 15era arte
Deialdi honen xedea da ikerketako lankidetzak sustatzea modako gaietan, besteak beste ikaskuntza automatikoko metodoak eta PDak; horrekin batera, egungo ikerketa-arloak indartu eta sinergiak sortu nahi dira, batez ere biologia matematikoaren arloan. Programa irekita dago edozein nazionalitateko doktorego ondoko ikertzaileentzat. Kontratuen iraupena urtebetekoa izango da BCAM Matematika Aplikatuko Euskal Zentroan, eta beste urtebetez luzatu ahalko da Oxfordko Unibertsitateko Matematika Institutuan.
Deitzailea: BCAM eta Oxfordko Unibertsitatea
DOKTOREGO ONDOKO BEKA BIOLOGIA MATEMATIKOKO EKUAZIO DIFERENTZIAL PARTZIALEKIKO MODELIZAZIOAN
Doktorego ondoko beka biologia matematikoko ekuazio diferentzial partzialekiko modelizazioan, “BCAM Severo Ochoa Strategic Lab on Modelling with Partial Differential Equations in Mathematical Biology”-k deitutakoa José Antonio Carrillo irakaslearekin batera Oxfordko Unibertsitateko Matematika Institutuan. Joint Lab honen xedea da ikerketako lankidetzak sustatzea modako gaietan, besteak beste Ikaskuntza Automatikoko Metodoak eta EDPak; horrekin batera, egungo ikerketa-arloak indartu eta sinergiak sortu nahi dira, batez ere biologia matematikoaren arloan.
Deitzailea: BCAM
Otsailak 16 eta martxoak 2
RIS3 EUSKADI PRESTAKUNTZA INDUSTRIA ADIMENDUNAREN ARLOKO PRESTAKUNTZA-PROGRAMA
Arlo horretan Euskadiko enpresei eskaintzen zaizkien aukerak aztertzeko saioak, kontuan hartuta egoera berria; Euskadin gai horretako lehentasun estrategikoak ezagutzeko; lehentasunezko teknologien erabilgarritasuna ulertzeko, kasu praktikoen bidez; enpresei zuzendutako ibilbide-orri bat edukitzeko, 4.0 trantsiziorako gida gisa; eta ibilbide-orriaren faseekin lotutako laguntza-programak eta -zerbitzu eskuragarriak aurkezteko. Innobasqueko bazkideentzat.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Mondragon Unibertsitatea, SPRI eta Innobasque
Otsailak 17
BERRIKUNTZA IREKIA: BATASUNAK INDARRA DAKAR?
Berrikuntzari buruzko saio irekia. Bertan, enpresa pribatuen, organismo publikoen, zentro teknologikoen, unibertsitateen, startupen, eta abarren ikuspuntua jorratuko da. Parte-hartzaileak: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, CEIT eta Suez España.
Antolatzailea: Ur eta Saneamendu Hornikuntzen Espainiako Elkartea (AEAS)
Otsailak 18 eta martxoak 4
RIS3 EUSKADI PRESTAKUNTZA INDUSTRIA ADIMENDUNAREN ARLOKO PRESTAKUNTZA-PROGRAMA
Arlo horretan Euskadiko enpresei eskaintzen zaizkien aukerak aztertzeko saioak, kontuan hartuta egoera berria; Euskadin gai horretako lehentasun estrategikoak ezagutzeko; lehentasunezko teknologien erabilgarritasuna ulertzeko, kasu praktikoen bidez; enpresei zuzendutako ibilbide-orri bat edukitzeko, 4.0 trantsiziorako gida gisa; eta ibilbide-orriaren faseekin lotutako laguntza-programak eta -zerbitzu eskuragarriak aurkezteko.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Mondragon Unibertsitatea, SPRI eta Innobasque
Otsailak 22 eta 23
I+G SUSPERRALDIAN: ZER ESKAINI DEZAKE HORIZON EUROPEK?
I+G eta berrikuntzak modu askotan definitu dute munduak COVID-19ari eman dion erantzuna. Orain, kontua da ea rol garrantzitsua izango duten berreskuratze-fasean eta aurreragoko eraldaketa ekologiko eta digitalean. EB Horizon Europe abiarazteko prestatzen ari den bitartean, haren hurrengo I+G+b esparru-programak, Science|Business izenekoak, industriaren, politikaren, zientziaren eta gizartearen munduko buruzagiak bilduko ditu, Horizon programak hurrengo hamarkadan modu errealistan zer eskaini dezakeen eztabaidatzeko, baita I+G+b-ren balio estrategikoa ere, pandemia ondoren “hobeto berreraikitzeko” helburua duen mundu batean.
Antolatzailea: The Science|Business Annual Network Conference
Otsailak 23
INFODAY WEBINAR SEKTORE AEROESPAZIALERAKO LAGUNTZEI BURUZ
Infoday Webinar Horizon Europe programaren esparruan sektore aeroespazialerako finantzazio-aukerei eta laguntza nazionalei buruz, Plan Teknologiko Aeronautiko berria (PTA) barne.
Antolatzaileak: SPRI eta Innobasque, Basque Enterprise Europe Network sareko kideak, Hegan-Basque Aerospace Cluster, CDTI eta PKF Attest innCome erakundeekin lankidetzan.
Otsailak 24
JARDUNALDIA: LAGUNTZAK I+G+B-RI, TEKNOLOGIARI, EKINTZAILETZARI ETA ERALDAKETA DIGITALARI
Jardunaldian I+G arloan Europako batezbestekoarekin bat egiteko laguntzak ezagutaraziko dira (inbertsioa eta emaitzak), Euskadi Europako berrikuntza-polo bihurtzeko. Horrez gain, % 10 areagotu nahi da enpresa teknologikoen sorrera, eta Euskadi tokiko industriarekin lankidetzan arituko diren nazioarteko startupen trakzio‑ekosistema bihurtu nahi da. Estibaliz Hernáez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak irekiko du jardunaldia. Ondoren, Alberto Fernández Teknologia eta Estrategiako zuzendariak honako programa hauek berrikusiko ditu: I+G+b, Teknologia eta berrikuntza, Ikerketa eta Garapena Hazitek, Emaitek plus, Elkartek, Azpitek, Bikaintek, Innobideak, Hazinnova eta BDIH Konexio. Azkenik, Leyre Madariaga Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendariak Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako programak xehatuko ditu.
Antolatzailea: Spri Taldea
Otsailak 25
STEAM EUSKADI TOPAKETAK. “STEAM ESPERIENTZIEN BIDEZ KULTURA ZIENTIFIKOA SUSTATZEA”
STEAM Euskadi Topaketak prestakuntzaren arloko web-mintegien ziklo bat da, non STEAM hezkuntzako funtsezko gaiak jorratzen diren, besteak beste hainbat ikasgairen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo nola gehitu aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldiak izango dira, 17:30ean. Elhuyarren eta Kurtze Barri Eskolaren proiektuak aurkeztuko dira.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, Innobasquerekin lankidetzan.
Jardunaldian, industria eta zerbitzu aurreratuak BPGren % 40ra iristeko helburua lortzeko laguntzak jorratuko dira. Horretarako, enpresen nazioartekotzea COVID-19aren egungo nazioarteko testuingurura egokitu behar da, energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumoaren % 20 izatea lortu behar da, berotegi-efektuko gasen isurketa % 30 murriztu behar da, hondakinen sorrera murriztu behar da, gas horien balorizazioa eta berrerabilera areagotu behar da, eta ingurumen-estrategia zeharkako politika gisa ezarri behar da.
Antolatzailea: Spri
JARDUNALDIA: “ADIMEN ARTIFIZIALA ETA GAUZEN INTERNET ENPRESEN ERALDAKETA DIGITALEAN”
Oraingo honetan, Elena Gili egingo zaio elkarrizketa, Telefónica Tech IoT & Big Data erakundeko Produktua eta Negozio Eragiketak saileko zuzendariari, izenburu hau izango duen saio batean: Adimen artifiziala eta gauzen Internet enpresen eraldaketa digitalean. Gilek azalduko du adimen artifizialaren (AA) eta gauzen Interneten (IoT) arteko konbinazioa nola ari den enpresak digitalki eraldatzen. Teknologia horien aldeko apustuak aukera ematen du produktibitatea hobetzeko, negozio-eredu berriak ezagutzeko, kostuak murrizteko eta bezero eta langileen esperientzia hobetzeko. Deusto Business Alumni-ko komunikazio-zuzendari Asier Añibarrok egingo dio elkarrizketa. Horren ondoren, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza saileko zuzendari Garbiñe Henryk hartuko du hitza. Aurrez aurreko eta sareko parte-hartzaileek galderak egin ahalko dituzte zuzenean, Talk Showak irauten duen bitartean.
Antolatzailea: Deusto Business School, Spri Taldearekin lankidetzan.
ADIMEN ARTIFIZIALA: NORENA DA ERANTZUKIZUNA?
90 minutuko sareko mintegia, ezagutzeko norena den erantzukizuna AA sistemek hartutako erabakiei begira; nola bermatu AAk erabilitako datuak kalitatezkoak direla, zein neurritan izan behar diren irekiak eta gardenak AA sistemak edo zer ikasi dezakeen AAk kode irekiaren aldeko mugimendutik.
Antolatzailea: Science Business
Otsailak 26
LAGUNTZAK LEHEN SEKTOREARI, ELIKAGAI-INDUSTRIARI, IRAUNKORTASUNARI ETA INGURUMENARI
Euskadin elikagaien ekoizpena handitzeko laguntzen berri emango da. Horretarako, lehen sektorea eta tokiko elikadura-katea sustatu behar dira, eta lurraldearen oreka handiagoa bermatu behar da, landa-guneetan eta itsasertzean bizi eta lan egiten duten pertsonei bizi-kalitatea emanez.
Antolatzailea: Spri
RIS3 EUSKADI. INGURUMEN-IRTENBIDEAK HIRI OSASUNGARRIETARAKO
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Innobasque
Otsailaren 26era arte
BIZKAIKO 12 ENPRESAREN ERALDAKETA DIGITALA, EMAKUMEZKO LANGILEEN ESKUTIK
Asko dira lanean ari diren eta garapen profesionala nahi duten emakumeak, eta asko dira langile barne-ekintzaileak behar dituzten enpresak, ideia, proiektu eta hobekuntza berriak eskainiko dituztenak. Proiektu honen helburua da emakumeen enplegua hobetzea eta, aldi berean, enpresen lehiakortasuna hobetzea. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak oso-osorik finantzatzen du proiektu hau, berrikuntzaren eta enplegu egonkorraren esparruan. Antolakuntzak hautatutako emakumezko profesionalak tresna eta trebetasun teknologikoei buruzko prestakuntza jasoko du astean bi arratsaldetan (astearte eta ostiraletan, 3 hilabetez). Eta berrikuntza-aholkularitza bat arduratuko da enpresari eta bere taldeari balio erantsia emango dion eta zeharka jasangarritasuna sustatuko duen zerbitzua edo produktua diseinatzen, garatzen eta ezartzen zeharka laguntzeaz. Enplegua berritzeko eta hobetzeko Bizkaiko 12 emakumeri zuzendutako programa honetara aurkezteko epea otsailaren 26ra arte egongo da zabalik. Enpresen parte-hartze prozesuari buruzko informazioa edo sarbidea: 94 406 96 26 – [email protected]
Antolatzailea: ASLE, Aldalanerekin lankidetzan
“Osasunari Aplikatutako Modelizazio Matematikoa” estrategiaren esparruan, proiektu batzuk jarriko dira abian Matematika Aplikatuaren hainbat arlotan:
– Ikerketaren arloko teknikariaren 3 lanpostu, honako esparru hauetan: Osasunari Aplikatutako Estatistika, Ikaskuntza Automatikoa eta Biologia Matematiko eta Teorikoko Taldea.
– 3 doktorego-lanpostu, honako esparru hauetan: Osasunari Aplikatutako Estatistika, Ikaskuntza Automatikoa eta Biologia Matematiko eta Teorikoko Taldea.
– Doktorego-ondoko bekadunen 3 lanpostu, honako esparru hauetan: Osasunari Aplikatutako Estatistika, Ikaskuntza Automatikoa eta Biologia Matematiko eta Teorikoko Taldea.
Lanpostu bakoitzak bere baldintzak ditu.
Deitzailea: BCAM, euskal osasun-erakundeekin batera.
TALDEBURUA OSASUNARI APLIKATUTAKO MODELIZAZIO MATEMATIKO AURRERATUAREN ESPARRUAN
Matematika Aplikatuen Euskal Zentroak (BCAM), IKERBASQUErekin batera, deia egin du Osasunari Aplikatutako Modelizazio Matematikoko Taldeko buruaren lanpostu baterako eskabideak aurkezteko. Deialdi horrek ikerketa-lanpostu iraunkor bat eskaintzen du Euskadin epe luzerako karrera zientifikoa garatzeko prest dagoen taldeburu batentzat. Hautagaiek gai izan behar dute, ikerketa metodologikoa ez ezik, diziplina anitzeko aplikazioak ere garatzeko, ikerketa-zentroekin, osasun-erakundeekin, ospitaleekin, eta abarrekin lankidetzan. Hautagaiak gai izan behar du nazioarteko lankidetzak sustatzeko, finantzaketa lehiakorra erakartzeko eta bere ikerketa-taldeak ezartzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure web-orria, Enplegu Eskaintzen atala, edo jarri harremanetan helbide honetan: [email protected].
Deitzailea: BCAM, euskal osasun-erakundeekin batera.
BCAMren “Machine Learning” ikerketa-ildoak ikerketaren arloko teknikari bat behar du TIN2017-82626-R (denbora-serieak sailkatu, aurreikusi eta multzokatuta energia elektrikoaren kontsumoaren kudeaketa eraginkorra) proiektu batean lan egiteko. Zehazki, ikerketaren ardatz da metodologiak garatzea streaming-eko denbora-serieak iragartzeko eta klusterizatzeko. Proposatutako metodologiak energia elektrikoaren kontsumo-profilak deskribatzen dituzten denbora-serieetan egiaztatuko dira.
Deitzailea: BCAM
Martxoak 3
I+G+b JARDUEREN GAINEKO KENKARI FISKALEI BURUZKO JARDUNALDIA
Jardunaldia martxoaren 3an izango da, 12:00etan, Teams bilera-plataformaren bidez. Honako hauek hartuko dute parte: EQAko I+G+b teknikari koordinatzaile Alejandro Martínez Díaz eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Berrikuntzaren Sustapeneko idazkari nagusi Ángel Pérez Riveras.
Antolatzailea: EQA
Martxoak 4 eta 5
WEB-MINTEGIA: NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN ETA INGURUMENAREN ETORKIZUNEKO AUKERA DIGITALAK
Ekitaldi birtual hau tresna eta irtenbide digitalen hornitzaileentzat eta nekazaritzako elikagaien, basogintzaren eta ingurumenaren sektoreetan lan egiten duten Europa osoko enpresentzat da. Xedea da ezagutzen eta esperientzien trukea sustatzea, etorkizuneko joerei eta teknologiei buruzko informazioa ematea eta lankidetza sustatzea I+G, teknika- eta enpresa-esparruetan. Programak hitzaldiak eta tailerrak izango ditu, hizlari adituekin. Bertaratuek, halaber, aukera izango dute bi egunetan b2b bileretan parte hartzeko.
Antolatzailea: DIVA partzuergoa, Enterprise Europe Network sarearekin lankidetzan.
Martxoak 9
RIS3 PRESTAKUNTZA. OSASUNAREN BIOZIENTZIEI BURUZKO IKASTAROA
Bitarteko eragileentzat eta Innobasqueko bazkideentzat.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Innobasque
Martxoak 10
RIS3 PRESTAKUNTZA. I+G+b KONTZEPTUEI BURUZKO IKASTAROA.
Bitarteko eragileentzat eta Innobasqueko bazkideentzat.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Innobasque
Martxoak 11
STEAM EUSKADI TOPAKETAK. “NOLA SUSTATU STEAM DIZIPLINEN ZEHARKAKOTASUNA IKASGELAN?
STEAM Euskadi Topaketak prestakuntzaren arloko web-mintegien ziklo bat da, non STEAM hezkuntzako funtsezko gaiak jorratzen diren, besteak beste hainbat ikasgairen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo nola gehitu aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldiak izango dira, 17:30ean. UPV/EHUren, Hezkuntzarako APPen Azokaren eta Don Boscoren (“Una mano STEAM solidaria”) proiektuak aurkeztuko dira.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, Innobasquerekin lankidetzan.
Martxoak 11, apirilak 15 eta maiatzak 13
Hiru saioko ikastaro honetan tresna digitalak eta sareko kultura berri bat eskainiko dira, lankidetzako berrikuntza-proiektuak aktibatzen, diseinatzen, garatzen eta gauzatzen jarraitu ahal izateko. Izen-ematea hemen.
Antolatzailea: Hazi
Martxoak 12
RIS 3 EUSKADI. INGURUMEN-KALITATEA
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Innobasque
Martxoak 25
STEAM EUSKADI TOPAKETAK. “ STEAM HEZKUNTZA: BIZIKIDETZA ETA ANIZTASUNA LANTZEKO BIDEA ”
STEAM Euskadi Topaketak prestakuntzaren arloko web-mintegien ziklo bat da, non STEAM hezkuntzako funtsezko gaiak jorratzen diren, besteak beste hainbat ikasgairen integrazioa, metodologia aktibo egokienak, kultura zientifikoa eta pentsamendu kritikoa, nesken arteko bokazio teknologikoak edo nola gehitu aniztasuna ikasgelarako jardueren diseinuan. Saioak YouTube plataformako zuzeneko ekitaldiak izango dira, 17:30ean. San Martin HLHIren proiektua (STEAM proiektua ikuspegi inklusibotik) eta Suspergintza Elkartearen proiektua (Haritu) aurkeztuko dira.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, Innobasquerekin lankidetzan.
Apirilaren 12tik 16ra arte
HANNOVER MESSE 2021en EDIZIO DIGITALA0}
Koronabirusaren pandemiak bizkortu egin du industriaren digitalizazioa, baina agerian utzi du, halaber, hornidura-kate globalen zaurgarritasuna. Nazioarteko industria inoiz ez bezalako astindua jasaten ari da. Honako hau da oinarrizko galdera: zer estrategia, neurri eta lankidetzak bermatuko dute industriaren lehiakortasuna? HANNOVER MESSE 2021en edizio digitalak emango ditu erantzunak apirilaren 12tik 16ra bitartean. Hura izango da, “Expo, Conferencias, Networking” bere hiru zutabeekin, nazioarteko industriaren topaketarako plataforma nagusia.
Antolatzailea: Hannover Messe
Apirilak 29
GARAIA OPEN INNOVATION. 2. EDIZIOA. Garaia Teknologia Parkean.
Garaia Open Innovation berrikuntza irekiaren esperientzia aitzindaria da, eta haren helburua da lankidetza-berrikuntzaren bidez negozio-aukera berriak sortzea, dibertsifikatzea eta euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea. Garaia Open Innovation-ek lankidetza-aukerak ahalbidetzen ditu, hain zuzen ere, euskal enpresen beharrei berariaz erantzuten dieten eta epe laburrean merkatura iritsiko diren produktuak, zerbitzuak eta negozio berriak sor ditzaketen aukerak.
Garaia Open Innovation-ek proposatzen du Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileek intereseko adierazpenak egin ditzatela, euskal enpresen beharrei erantzungo dieten teknologiak, jabetza intelektualeko aktiboak eta negozio-kontzeptuak proposatzeko. Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileen ekarpenak euskal enpresen artean zabalduko dira, eta enpresek haien teknologia- eta negozio-ahala ebaluatuko dute. Apirilaren 29an, batzar bat egingo da Garaia Teknologia Parkean, eta bertan izango dira bai euskal enpresak, bai Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileak, baldin eta haien proposamenak hautatu badira.
Antolatzailea: Mondragoneko Garaia Teknologia Parkea, Isea S. Coop-ekin lankidetzan
INDUSTRIA-JABETZAREN DIAGNOSTIKO-ZERBITZU BERRIA
OEPMren zerbitzua; enpresak dituen aktibo ukiezinen analisia egiten du, lehiakortasunean eta bereizkuntzan oinarritutako kudeaketa-estrategia bat ezartzea sustatzeko gomendioak eman ahal izateko. Industria Jabetzaren diagnostiko-zerbitzua izeneko zerbitzu berri honek Industria Jabetzaz (IJ) sentsibilizatzeko eta hartara hurbiltzeko tresna bat izan nahi du, Industria Jabetzaren eskubideak (IJE) erabiltzen ez dituzten edo modu eraginkorrean erabiltzen ez dituzten ETE berritzaileentzat eta enpresa-unitateentzat. Horrela, bi helburu lortzen dira: batetik, enpresa-sareek IJE-ei buruz duten ezagutza eta ulermena areagotzea, eta haien erabilera egokia sustatzea; eta, bestetik, IJE-en kudeaketa egokiaren garrantzia erakusten da, enpresak, txostenean jasotako gomendioetatik abiatuta, ekintza-plan eraginkor bat zehaztu ahal izan dezan eta etorkizuneko erabaki estrategikoak har ditzan. Zerbitzu horren kostua 894,70 €-koa da, baina % 75era bitarteko dirulaguntzak daude. Horiek aldez aurretik eskatu behar dira.
Antolatzailea: Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoa