Ekintzailetza sustatzeko helburuaz, Repsol Fundazioak laugarren urtez Ekintzaileen Funtsaren deialdia sustatu du. Datorren azaroaren 15era arte, energiaren eta energia-eraginkortasunaren eremuan ekarpen esanguratsuak inplikatzen dituzten enpresa-proiektuak aurkez daitezke. Mikroenpresak, enpresa txikiak eta honelako ezaugarriak dituen proiektu baten titular diren pertsona fisiko guztiak ongietorriak dira. Inkubatuko diren proiektuetako bakoitzaren saria  hilean 6.000 eta 12.000 euro artekoa izango da, 24 hilabetera arte gehienez. Gainera, tutore talde batek koordinaturik, teknologia, enpresa eta lege arloko prestakuntza eta aholkularitza jasoko dute. Beren proiektua aurkeztu nahi dutenek esteka honetan bete dezakete inprimakia.

Ekinbide hau Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean aurkeztu zuten atzo “Energia eta Ekintzailetza” jardunaldiaren esparruan, Repsol fundazioak, Petronor-ek eta SPRIk antolatuta.

Ekitaldian 100 pertsona baino gehiago izan ziren, erakunde dinamizatzaile, zentro akademiko eta ekintzailetza babesteko instituzioekin lotura zuzena dutenak. Honela, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak, Estibaliz Hernáez-ek, ekintzailetzako euskal sistemaren indarra azpimarratu zuen, “eragile aktibo askoz hornitua” baitago, eta  ideia berriak garatzeko Euskadik “industria eta teknologiazko testuinguru oso egokia” duela azpimarratu zuen.  Hernáez-ekin batera, bertan izan ziren Repsol fundazioko lehendakariordea, César Gallo, eta Petronor-eko kontseilari ordezkaria, Andreu Puñet, eta hauek “balioan jarri zuten ekintzaileari laguntzea”.

Topaketan eragile dinamizatzaileek hartu zuten parte eta Repsol fundazioko Ekintzaile Funtsa, Beaz, Tecnalia eta Bic Berrilan erakundeek inkubaturiko enpresen arrakasta-kasuak azaldu ziren. Txema Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia ere topaketan izan zen.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago