Dagoeneko zabalik da Quality Innovation Awarden edizio berrirako hautagaitzak aurkezteko denboraldia, irailaren 30ean amaituko dena.

Quality Innovation Award 2007an Finlandian sorturiko lehiaketa da, eta hor parte hartzen dute Finlandia, Estonia, Hungaria, Israel, Kazakhstan, Lituania, Letonia, Txekiar Errepublika, Suedia, Txina, Tailandia eta Euskadik, honek Euskalit-en bidez. Parte hartzen duten erakundeen eta herrialdeen lehiakortasuna gehitzen laguntzea du helburu. 

8 kategoria daude parte hartzeko: 

  • Enpresako berrikuntza: mikroenpresak eta startup-ak
  • Enpresako berrikuntza: ETEak
  • Enpresako berrikuntza: enpresa handia
  • Berrikuntza arduratsua: Ingurumen-fokua
  • Gizarte- eta osasun-arloko berrikuntza
  • Hezkuntza-arloko berrikuntza
  • Arlo publikoko berrikuntza
  • Berrikuntza potentziala: oraindik gauzatu ez diren edo emaitzarik ez duten berrikuntza-planteamenduak

Lehiaketak bi fase ditu: bata lokala, nazioartean lehiatuko diren erakunde finalistei aitortza edo sariak emanez amaituko dena; hori Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria emateko galan izaten da, abenduaren 14an, Gasteizen. Eta beste bat nazioartekoa, 2017ko otsailean amaituko dena, sariak Pragan (Txekiar Errepublikan) emango direlarik.  

Unibasq eta Innobasque Euskalitekin ari dira zabalkunde-lanean eta adituak aukeratzen, hemen bertoko fasean hautagaitzak ebaluatzeko. 

2015ean, nazioarteko fasean 218 berrikuntza finalista izan ziren (horietako 7 euskaldunak), eta horietako 14k saria lortu zuten. Aintzat hartu ziren erakundeetako 2 euskaldunak ziren: Soraluce (Enpresa handien kategorian saritua) eta Vicomtech-IK4 (Gizarte- eta osasun-arloko berrikuntza kategorian saritua).

Argibide gehiago eta hautagaitzak aurkeztea esteka honetan.

Partekatu albiste hau