Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Urtarrilaren 30era arte
TRANSFERENTZIA-PROIEKTU ESPERIMENTALEN DEIALDIA 2024
Esperientziak eta ikaskuntzak transferitzeko ekintzak egin nahi dituzten partaidetzako berrikuntza proiektuentzako deialdia. Herritarren partaidetzarako esperientzia berritzaileen transferentziara bideratutako 4 proiektu bilatzen ditu, 2024ko martxotik urrira bitartean egiteko.
Antolatzailea: iLab
Urtarrilak 30
JARDUNALDIA: “DATUAREN INGURUAN ERAKUNDEEK BEHAR DITUZTEN GAITASUNEN ULERMENA”. Bizkaiko Teknologia Parkea.
Gaitasun eta behar teknologiko berriek datuaren ekosistema berri bat ekarri dute, zeinak ikuspegi eta teknologia berriak eskatzen baititu. Jardunaldi honetan, ikusiko ditugu datuaren ekosisteman gertatu den bilakaera, aurre egin beharreko erronka berriak eta horretarako dauden teknologiak.
Izena eman daiteke hemen.
Antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
Otsailak 1
TALENTU GAZTEA BABESTEKO PROGRAMAK ETA KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK 2024
Saio honen helburua da egungo lan-testuinguruan agertzen diren erronkak eta desafioak bateratzea eta harremanak sendotzea eta erronka horiek gainditzea ahalbidetuko duten lankidetza-aukerak identifikatzea.
Izena eman daiteke hemen.
Antolatzailea: Euskadiko Parke Teknologikoa
Otsailak 1 eta 2
NAZIOARTEKO KONGRESUA: “INSPIRING WOMEN LEADERS IN THE DIGITAL ERA” Deustuko Unibertsitatea, Bilbo.
5 eztabaida-mahai egongo dira, non ekintzaileak, inbertitzaileak, parke teknologikoak, ETEak, korporazioak, akademiak, etab. elkartuko diren honako gai hauen inguruan hitz egiteko: zibersegurtasuna, metabertsoa, adimen artifizial sortzailea eta haren aukerak, chatGPT, Quatum Computing erabilera-kasuak, blockchain, berrikuntza irekia eta proiektu disruptiboak finantzatzeko lehentasunak eta aukerak, Scaleupak eta nazioartekotzea, jardunbide egokiak eta erabilerak inklusioaren eta berdintasunaren arloan mundu global batean.
Izena eman daiteke hemen.
Antolatzaileak: Startup Community, Sustainable Development Goals eta Deustuko Unibertsitatea
Otsailak 5
LAN-ESKAINTZA: “DOKTORETZA-IKASLEA”.
Ikertzailea berrien bila ari dira, doktoretza egiteko ikerketa-zentro batean, giro erakargarri eta lehiakorrean, bikaintasunezko ikerketa bat egiteko. Caixa Fundazioak aurkeztutako INPhINIT bekek doktoretzako 6 ikerketa-proiektu eskaintzen dituzte: Gianni Pagnini, David Pardo, Serafim Rodrigues, Arghir Zarnescu eta Iñigo Urteaga ikertzaileen ikuskaritzapean.
Izena eman daiteke hemen.
Antolatzailea: Matematika Aplikatuen Euskal Zentroa – BCAM
Otsailak 6
WEB-MINTEGIA “EUROPAKO FINANTZAKETA-AUKERAK EUSKAL ITSAS INDUSTRIARENTZAT”
Ekimen honen helburua da proiektuak bultzatu eta garatzea ahalbidetzen duten Europako finantzaketa-tresnak modu sinplifikatuan ezagutaraztea.
Antolatzailea: Euskal Herriko Itsas Foroa
Otsailak 7
«SUPPORTING EUROPEAN SMEs TO PARTICIPATE IN PUBLIC PROCUREMENT OUTSIDE THE UE» EKITALDIA Brusela.
Helburua da EBko Global Gateway estrategiari lotutako aukerak ezagutzera ematea, baita Europako Batzordeak Europako ETE-ek nazioarteko lizitazio publikoetan parte hartzeko eta esportazioak egiteko eskura jartzen dizkien tresnen berri ematea ere. Ekitaldian Europako Batzordeko ordezkariek parte hartuko dute (INTPA ZN, NEAR ZN, TRADE ZN eta EISMEA)
Izena eman nahi baduzu, sakatu hemen.
Antolatzailea: Basque Trade and Investment, Bussines France, Wallonia.be
Otsailak 8
«42 URDULIZ: TALENTU DIGITALA ZURE ESKU» JARDUNALDIA
42 Urduliz eta Programazio Campuseko instalazioen, talentua erakartzeko lagun diezazuketen moduen eta eskain ditzaketen lankidetzarako moduen aurkezpena.
Antolatzailea: Euskadiko Parke Teknologikoa
Otsailaren 8tik 16ra
EMAKUMEAK ZIENTZIAN 2024 PROGRAMA
60 jarduera baino gehiagok osatzen duten programa zabala eta anitza diseinatu da. Hiru lurralde historikoetan egingo da, eta 100 ikertzaile baino gehiago egongo dira emakumeek zientzian duten ikusgarritasuna agerian jartzeko, genero-rolei lotutako estereotipoak hausteko eta emakume gazteen artean bokazio teknologiko eta zientifikoa esnarazteko.
Antolatzailea: Emakumeak Zientzian
Otsailaren 9ra arte
STEAM EUSKADI SARIAK 2023 4. EDIZIOA
STEAM Euskadi Sarien 4. ediziorako eskaerak aurkezteko deialdia ireki da. Sariak ikastetxe, unibertsitate eta lanbide heziketako ikastetxeei eta erakunde sozioekonomikoei zuzenduta daude. Sari hauek ikasleen gaitasunak hobetzen edo gai hauetan bokazio eta nahi profesionalak pizten dituzten STEAM hezkuntza ekimenak aitortzen dituzte. Eskaerak bide elektronikoz bakarrik aurkeztuko dira, inprimaki elektronikoa betez eta ekimenaren memoria erantsiz, 2024ko otsailaren 9ra arte.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin
Otsailak 14
PARKE ERAKUNDE BERRIEKIN LANKIDETZAN ETA NEGOZIOAN ARITZEKO AUKERAK
K·business topaketa berri bat, Parke ekosisteman duela gutxi sartu diren erakundeak ezagutzeko. Aldebiko bilerak egin ahal izango dira interesekoak diren erakunde berriekin. Hornitzaile, partner edo bezero berriak.
Izena eman daiteke hemen.
Antolatzailea: Euskadiko Parke Teknologikoa
Otsailak 15
JARDUNALDIA “EKINTZAILETZA- ETA DIBERTSIFIKAZIO-ESPERIENTZIAK EUSKAL KOOPERATIBETAN”. Arrasateko Garaia Parke Teknologikoa.
Jardunaldiak gure kooperatibetan ekintzailetzan eta dibertsifikazio arloan ibilbide luzea egin duten pertsonen partaidetza du, eta euskal kooperatiben barruan ekintzailetza-prozesuetan eragiten duten faktoreei buruz hausnartu nahi du.
Ekitaldian parte hartzeko, izena eman behar da mezu bat bidaliz hurrengo helbide elektronikora: [email protected]
Antolatzaileak: ISEA eta Mondragon Unibertsitatea Enpresagintza
LAN ESKAINTZA MATEMATIKA APLIKATUEN EUSKAL ZENTROAN -BCAM
Doktoratu osteko baterako bi lanpostu BCAM Institutuan Singulartasunaren Teorian eta Geometria Aljebraikoan. 3 urteko doktoratu osteko bi lanpostu argitaratu dira Singulartasunaren teorian, Aljebraikoan, Geometrian eta antzeko gaietan lan egiteko. Hautagaiak ikertzaile hauen ikuskaritzapean lan egingo du: A. Némethi (Renyi institutua), J. Fernández de Bobadilla (BCAM)
Hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, sakatu hemen.
Antolatzailea: Matematika Aplikatuen Euskal Zentroa – BCAM
Martxoak 14
«INSPIRING A REVOLUTION IN URBAN INNOVATION» JARDUNALDIA
Helburua da Urban Revolution Aurrera Manifestuaren ildo nagusiak aurkeztea, eta nazioarteko zein tokiko ordezkariekin manifestuko 4 blokeei buruz (ekologia, ekonomia, gizartea eta estrategia) hitz egiteko mahai-inguruak eskaintzea.
Antolatzailea: Bilbao Metropoli30
Martxoaren 18tik 21era
IKERKETA ETA BERRIKUNTZAREN ASTEA
Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programen 40 urteko bidaia ospatzeko, 2024ko Ikerketa eta Berrikuntza Astean bi arlo horien etorkizunari buruz eztabaidatuko dute, eta forma emango diete EBren lehentasun politikoen ekarpenei, zehazki Batasunaren subiranotasun teknologikoa eta lehiakortasuna.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Martxoak 20-22
ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZARAKO EUROPAKO FOROA. Malagan
Europako hegoaldeko foro honek ezagutza zientifiko eta teknologikoaren transferentzia sustatzea, enpresa lehiakortasuna hobetzea eta negozio- eta lankidetza-aukera berriak sortzea du helburu.
Antolatzailea: Malagako Udala
Martxoak 22, 23 eta 24
BERDEAGO AZOKA 2024. Landako Gunea, Durango.
Azken edizioaren arrakastaren ondoren, 60 stand baino gehiago eta 10.000 bisitarirekin, Landako Guneak hartuko du azoka beste behin, 80 erakusketari baino gehiagorekin. Jasangarritasunaren Euskal Azokak barne hartzen ditu erakunde publiko nahiz pribatuak eta herritarrak oro har, eta haren ardatzak dira kontsumo arduratsua, energia-efizientzia eta ingurumen-berrikuntza. Berdeago Azokak bi adar nagusi ditu, Nature eta Energy: presentzia bateratua izango dute asteburuan zehar.
Izena eman daiteke hemen.
Antolatzailea: Berdeago
Apirilaren 9tik 11ra
EKITALDIA: “INTEGRATING AUTOMATION SYSTEMS”. Fira Bartzelona, Gran Via.
Automatizazio industrial eta robotikoko nahiz 4.0 teknologiako enpresa guztiek, Advanced Factories-i esker, aukera dute haien konponbideak aurkezteko teknologiak gero eta gehiago ezagutzen dituen eta errendimendu handiagoa atera nahi dien eskariaren aurrean.
Izena eman daiteke hemen.
Antolatzailea: Advanced Factories
Apirilak 10 eta 11
BILTZARRA: IKASKETA DUALEI BURUZKO EUROPAKO LEHEN BILTZARRA. Paola, Malta.
Helburua da hezitzaileak, industriako profesionalak, arduradun politikoak eta beste agente batzuk biltzea ikasketa dualetan egindako azken aurrerapausoak eta hobekuntza praktikoak aztertzeko eta eztabaidatzeko. Biltzarrean hizlari ezagunak, lantegi interaktiboak eta kontaktuak egiteko aukerak eskainiko dira, eta arlo horretan lankidetza eta berrikuntza sustatzeko plataforma eskainiko da.
Antolatzailea: Ikasketa Dualen Europako Unibertsitate EU4DUAL
Apirilak 16-18
KONGRESUA: “FOODTECH 6.0”. BEC, Bilbo.
Zure negozioa eraldatzeko eta elikaduraren nahiz edarien sektorea eraldatzeko gako konpetentziak eskuratzeko aukera emango dizu.
Antolatzailea: Azti
FOOD 4 FUTURE NAZIOARTEKO GOI-BILERA
Hitzaldien deialdia argitaratuko da, eta izena eman dezakezu hizlari gisa 2024ko saioetarako. Food 4 Future nazioarteko goi-bileraren xedea da elikagaien eta edarien industriako eragileak biltzea, jardunbide egokiak eztabaidatzeko eta kasu-azterketa interesgarriak, eduki onena eta ideiak partekatzeko, industrian etorkizun jasangarri eta digitalizatuagoa sortzeko ahaleginak oztopatzen dituzten gako-arazoei aurre egiteko.
Prestatu FoodTech ekitaldiaren agertokira igo eta zure ikuspegia, negozio-ereduak eta arrakasta-istorioak partekatzeko, industriako 8.000 profesional baino gehiago inspiratzeko.
Izena eman daiteke hemen.
Antolatzailea: Foodtech
Apirilak 22-26
EKITALDIA: “HIDROGENOA ETA ERREGAI-PILAK”.
Hidrogenoaren industrien eta erregai-pilen 500 erakusle baino gehiago egongo dira elkarrekin Hannover Messe-n. Konbinazio horrek sinergia-ondorio bakarrak eskaintzen ditu industria-prozesuen artean, emisiorik gabeko etorkizun global baterako bidean. Hidrogenoaren sektoreen arteko erabilera, bereziki hidrogeno berdea erregai fosilen ordezko gisa, funtsezko gaia da eraldaketa industrialean. Aplikazio mugikorretan zein egonkorretan erabil daitekeenez, ezin hobea da ekonomiaren hainbat sektore lotzeko.
Antolatzailea: Hannover Messe
Ekainaren 3tik 7ra
ESTATUKO MAKINA-ERREMINTA ETA FABRIKAZIO AURRERATUAREN INGURUKO NAZIOARTEKO AZOKA Bilbo Exhibition Centre (BEC).
Dagoeneko 900 enpresa erakusketari baino gehiago daude baieztatuta, eta BIEMHek zuzeneko ikuskizun industrial eta teknologikoa iragarri du, konponbide eta aurrerapen abangoardistenekin.
Antolatzaileak: BEC, AFM eta AIMHE
Ekainaren 11tik 13ra
ITSAS ZIENTZIEN ETA POLITIKAREN ARTEKO ARRAKALA ITXIZ: GIZARTE INFORMATU BATERAKO KOMUNIKATZEA ETA ERABAKIAK HARTZEA. Donostiako Aquariuma.
Ikastaro honetan, zientzia eta politika modu eraginkorrean lotzen dituzten ideiak hobeto komunikatzeko tresnak eta metodoak aztertuko dira, bai teorian, bai praktikan. Zientzialari, kazetari, profesional eta kudeatzaileen esperientziak konbinatuko dira, zientzia politiken formulazioaren arduradunengana iristeko.
Antolatzailea: AZTI
Urriak 23-24
UHINAKen VI. EDIZIOA, KLIMA ALDAKETA ETA ITSASERTZEARI BURUZKO MUGAZ GAINDIKO KONGRESUA. Ficoba, Irun.
Uhinak mugaz gaindiko kongresua da, klima-aldaketak eta muturreko fenomenoek arku atlantikoko itsasertzean duten eraginari buruzkoa.
Antolatzaileak: Ficoba eta AZTI