Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak beste enpresa bazkide bat du, Pons IP, jabetza industrial eta intelektualean espezializatutako konpainia globala. Erakundeen aktibo ez-ukigarriak kudeatzeko, babesteko eta defendatzeko kultura bat sortu du enpresa horrek. Pons IPek aholkularitza estrategikoa, juridikoa eta finantza arlokoa ematen du 180 herrialdetan baino gehiagotan enpresen jakintza eta berrikuntzak babesteko, eta, oraingoan, bat egin du Innobasquerekin, bere ahalmen guztiarekin. Duela gutxi Safe Evidence atera du, blockchain teknologian, denbora-zigilu kualifikatuetan eta sinadura elektronikoan oinarritutako tresna, ebidentzia seguruak sortzeko eta berrikuntza babesteko.

Ongi etorri!

Partekatu albiste hau