Sarri hitz egiten da ekintzailetzaren garrantziaz ekonomiaren hazkunderako, ekintzailegoak izan beharraz, ekintzailetzaren bidez lor daitezkeen arrakastei buruz eta abar.

Espiritu ekintzaile hori indartzeko, Mattel-en American Girl estatubatuar panpinek badute aurtengo (2015) izarra: Grace Thomas, panpina ekintzailea, bi lagunekin batera pastel-denda jartzen duena. Panpina bakoitza 3 libururekin dator, eta hor negozio bat martxan jartzeko zer behar den azaltzen da, nola erregistratu enpresa eta nola lortu lizentzia.

Jostailu-enpresa gehiago ari dira neskatilentzat diseinaturiko produktuak merkaturatzen ekintzaile tipikoaren ezaugarri nagusiekin, hau da, bidean jartzen zaizkion oztopoak gainditzen dituen norbait. Egia esateko, 2014ko ekainean, Mattel-ek Barbie enpresaburua merkaturatu zuen, bere smartphone, tablet, maletatxo eta Linkedin sare profesionalean profilarekin, gaur egun edozein ekintzailek bere-bereak dituen tresnekin. Baina Barbie ez da bere jantzietara mugatu, oso goiburu motibagarriarekin iritsi da: “Amestu badezakezu, izatera ere irits zaitezke”.

Estatu Batuetan egungo gazteen belaunaldiak arriskuarekiko duen tolerantzia txikia eta beren negozioari ekiteko konfiantzarik eza kezkagarriak direnean agertu da amerikar konpainiaren estrategia. Nahiz eta mutilak neskak baino ekintzaileagoak izan, azken hamarkada hauetan zifrak orekatzen ari dira eta gero eta emakume gehiago dira, obligazioz edo bokazioz, enpresa irekitzea erabakitzen dutenak.

Egia esateko, emakumeek trebetasun eta dohain paregabeak dituzte enpresa-proiektuen ardura hartzeko; eta arlo publikotik hasiak dira emakumeentzat ekintzailetza bultzatzeko benetako politikak indartzen.

Ekintzaile izatea, bizitzea eta maitatzea bezala, borondate-kontua besterik ez da. Fernando Trías de Bes, El libro negro del emprendedor.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago