Amaia Legorburuk, Innotaxeko Marketin arduradunak, Estrategia Empresarialen azken zenbakian I+G+b bultzatzeko zerga-pizgarri berriak aztertu ditu:

“I+G+b jarduerak egiteagatik zerga-pizgarriak ematea, ikertzaile eta berritzaileei laguntzeko neurri gisa, ez da ezer berria. Baina, aldi berean, ez da ezer berria pizgarri hauetaz gozatzeko eskubidea sortzen duten erakundeetako asko ez iristea beren zerga-aitorpenetan horiek aplikatzera. Bestalde, baita ere errealitate ezaguna da finantzaketa lortu beharra I+G+b garatzaileen aldetik beren proiektuetarako.

Honela bada, I+G+b proiektuak gauzatzeko ahalegin titanikoa egiten duten enpresa ikertzaileei finantzaketa lortzen laguntzeko xedeaz, zerga-araudi foralak neurri bat sartu du beren zerga-kredituak (aplikatu ezin dituztenak) lagatzea ahalbidetzen diena beren proiektuetarako finantzaketaren truke. Honela, finantzatzaileak, bere proiektuetan I+G+b gasturik ez egin arren, jarduera hauek egiten dituzten beste erakunde batzuei finantzatzen laguntzen badie, enpresa ikertzaileentzat ezarritako zerga-pizgarriak aplikatu ahal izango dituzte, betiere hauek ezin badituzte edo ez badituzte aplikatu nahi.

Neurri berritzaile honekin, legelariak inbertitzaile edo finantzatzaile pribatua teknologiaren mundura hurbiltzea lortzen du, sektoreko eragile nagusiei on eginez. Alde batetik, on da inbertitzailearentzat, finantza-errentagarritasuna lortzen baitu, baita hobekuntza ere bere gizarte-erantzukizun korporatiboaren ikuspegitik; eta bestetik on da ikertzailearentzat, finantzaketa-bide berriak lortzen baititu ohiko iturrietara jo beharrik gabe (I+G+b-ren titularitatea ere laga beharrik gabe, Lurralde Komunean gertatzen den bezala).

Horren haritik, honelako finantzaketa izatea bereziki interesgarria izan daiteke finantza-erakundeen finantzaketa eskuratu ezin duten startup teknologikoentzat eta epe ertainera ez badute bazkide berriekin konprometitu nahi kapital handiagotzeen ondorioz. Nahiz eta egia izan Lurralde Komunean finantzaketa-egiturekin lan egin izan dela AIE bidez zerga-kredituak lagatzearen bidez, Bizkaiko foru-arauak birformulatu egin du I+G+b sustatzeko enpresa-lankidetza, foru-lurraldeko errealitatera hobeto egokitzeko, horregatik galdu gabe bere erakarpen nabarmena.

Innotax-en oso harrera ona ari gara sumatzen ikerketa-munduaren aldetik, zerga-neurri hau oxigeno-baloi berri bat bezala hartzen baitu. Honelako neurriek inbertsioa arlo estrategikoetara hurbiltzen dute, ekintzailetza eta talentua atxikitzea sustatu eta gizarte osoaren garapena bultzatzen baitute. Zehatz esanda, I+G+b egiteagatik zerga-kredituen lagapena gauzatu ahal izateko, araudiak eskatzen du bi aldeek hitzarmena egitea esku-hartzaileen nortasuna agerrarazteko, proiektuaren deskribapena, horretara bideratutako aurrekontua, finantzaketaren xehetasuna, baita beste zenbait gai ere.

Innotaxen uste dugu finantzatzailearen eta inbertitzailearen artean sinatu beharreko hitzarmena izango dela bi eragileen arteko lankidetzaren oinarria eta, beraz, dokumentu hau berme guztiez hornitu beharko dela beharrezko ziurtasun juridikoa izan dezan, azkenean inbertitzaile pribatuaren eta ikertzaileen arteko lankidetza arrakasta-formula bat izan dadin.”

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago