Osina Ekogunea ez da denda bat. Ezta klinika bat ere. Eskola ere ez da. Alabaina, zerbitzu horiek guztiak aurkitu dituzu bertan: produktu ekologikoak, espezialisten kontsultak eta hainbat gairi buruzko ikastaroak.

Asun Zabalak 1990ean jatorrizko lokalaren ateak zabaldu zituenetik gaur arte, Osina Ekoguneak zaintza osoa eskaintzea izan du helburu. Helburu horrekin, produktu eta zerbitzu askotarikoak eskaintzen ditu, eta lantaldeko kideek jakintza zabala partekatzen dute bezeroekin. Horri guztiari esker, erreferentziazko espazioa da eskualdean, eta, lehen eta orain, pertsonei hobeto sentitzen laguntzea da ekogunearen xedea.

Ongi etorri!

Partekatu albiste hau