Ba ote da opor osteko depresiorik? Egia izan edo ez, garbi dago behin lanpostura itzulita, gomendagarria dela zereginei pixkanaka ekitea, presarik gabe eta lehen egunetan karga handiak saihestuz; jarduera osasungarriak egitea eta ondo elikatzea ere komeni da. “Ikastetxera itzultzea” hobea izan dadin, hona hemen aukeratzeko zenbait proposamen:

 

IRAILAREN 9RA ARTE

Metromeet

Antolatzailea: Innovalia

Metromeet-ek industria-metrologia dimentsionalari atxikitako profesionalak gonbidatzen ditu beren ezaupideak eta esperientziak partekatzera Biltzarrean. Hitzaldi-deialdia irekita dago eta datorren irailaren 9an amaituko da.

Metromeet-en hizlari gisa parte hartzeak aukera emango dizu metrologia-arloko enpresetako zuzendari eta goi-exekutiboekin zuzeneko harremana ezartzeko. Metromeet-ek negozio-sareak handiagotzeko aukera ere ematen du eta bezero izan daitezkeenekin harremanak ezartzeko, industria-metrologia dimentsionalaren barruan arlo zehatz edo espezialitate batean aditu gisa aitortua izateak ematen duen kokapen pribilegiatutik.

 

IRAILAREN 12RA ARTE

Emakunde Saria

Sariak publikoki aitortzen du emakume eta gizonen berdintasunaren alde lan egiten nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridikoen, publiko edo pribatuen jarduna; emakumeen lana aintzatesten eta horiek ahalduntzen alderdi esanguratsuen hobekuntza ekarri duten ekintzak, lanak edo proiektuak egiten dituztenak dira, edota beren ibilbidearekin emakumearen zeregina balioesteko eta duintzeko, edo Euskal Herrian sexuen arteko eskubide eta aukeren berdintasuna sustatzeko ekarpen nabarmena egindakoak. Saria 14.400 euro gordinekoa da, eta hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 12an amaituko da.

 

IRAILAK 22, OSTEGUNA

XI Aslan Tour Teknologikoa  Eraldaketa Digitala. Dena konektatuta

Antolatzailea: Aslan

Lekua: Meliá Bilbao hotela

Teknologiaren topaketa eta zabalkunderako gunea da, eraldaketa digitalean sareko teknologien zeregina ezagutzeko interesa duten guztientzat. Innobasqueren laguntzaz, AsLANek antolatzen du eta aukera ona da teknologia berriak ezagutarazteko eta profesionalen/bezero izan daitezkeenen sare zabal batera iristeko. Teknologiaren topaketa eta zabalkunde gune hau Espainiako bost hiri handitan dago, eta horietan elkartuko dira nazioarteko IT fabrikatzaile nagusiak, eskualdeetako partner teknologikoak eta arlo publiko eta pribatuko IT arduradunak.

{0>

IRAILAK 27, ASTEARTEA

Advanced Manufacturing and Materials 2016. Conference & Brokerage Event

Tecnun-en, Donostian

Antolatzailea: Innobasque, BEAZ eta Spri, CEIT-IK4-rekin lankidetzan

Nazioarteko jardunaldia, Fabrikazio eta Material Aurreratuen arloan I+G+b proiektuetarako teknologia transferitu eta bazkideak bilatzera emana. Hitzaldi- eta enpresa-topaketen (Brokerage Event) programa izango da.

 

IRAILAREN 28RA ARTE

Innobideak Programa 2016

Irailaren 28ra arte aurkez daitezke Innobideak programarako eskabideak; programa honek langileen parte-hartzea bultzatzen du enpresan, funtsezko elementua baita lehiakortasuna hobetzeko eta lurraldearen gizarte-kohesiorako.

 

IRAILAK 30, OSTEGUNA

Elkarrekin lan-munduan sartzearen alde

Lekua: Innobasque

Antolatzailea: Euskadiko Down Sindromearen Fundazioa

FSDPVren Lan programak, 1994tik, adimen-ezgaitasunen bat duten pertsonak ohiko lan-merkatuan sartzea bultzatzen du metodologia eraginkorraren bidez, ahalmen-urritasunen bat duten horiek lan-merkatuan txertatzea arrakastatsua izan dadin.

Jardunaldi honen helburua enpresak programa honetara eta bere metodologiara hurbiltzea da, lan-munduan txertatzeko programa honetan parte hartzen duten enpresen eta langileen jardunbide egokien esperientziaz baliatuz. Izen-emateak hemen

 

IRAILAREN 30ERA ARTE

Bizkaian Lehen Saria Bizi Kalitatearen Hobekuntzari

Antolatzailea: Fundación Vizcaína Aguirre

Zabalik da, berrikuntzaren eta proiektu-garapenaren bidez, gure gizartearen eraldaketan lagundu duten era guztietako erakundeen ekarpena aitortzen duen sariketarako hautagaiak aurkezteko epea. Saria 70.000 eurokoa da: 50.000 euro sari nagusiarentzat eta 20.000 accesit batentzat, epaimahaiari egoki iruditzen bazaio. 

 

GIZONDUZ PROGRAMA

Antolatzailea: Emakunde

Aurrez aurreko eta Interneteko ikastaroak; ezaugarriak: dohainik, eskaintza zabal eta askotarikoa, eta moldakorra eta malgua. Gizonezkoak emakume eta gizonen berdintasunaren alde gehiago inplikatzeko ekinbidea.

 

Farmakoak eta Gidatzea 2. Lehiaketa

FyC / FetaG bigarren edizioa deitu da, argazki- eta bideo-lehiaketa online, Farmakoak eta Gidatzea hitzetan inspiratuta; lehiaketa honek badu atal bat bereziki Osasunaren Profesionalengana zuzendutakoa, oso hurbil baitaude problematika honetatik.

  

URRIAK 4-5

INTERGUNE 2016

Antolatzailea: Spri

Barakaldon

Euskadiko Nazioartekotze Foroan, euskal enpresek nazioartekotzeari buruzko guztia ezagutu ahal izango dute lehen eskutik: zerbitzu-eskaintza, Europako politikak, gorabidean dauden herrialdeak, herrialde finkatuak, joerak, etab. Aurten herrialde gonbidatua Erresuma Batua izango da. Brexit osteko Europa ere aztergai izango da. Jardunaldi eta hitzaldien programa Alemania, Australia, Tailandia, Txina, Afrika, Mexiko, Iran eta AEBrekin osatuko da, besteak beste.

 

URRIAK 31

BIND 4.0

Enpresa-azeleratzaile publiko-pribatua da, sortu berria, autonomia-erkidegoko konpainia nagusi hauek bertan kolaboratuko dute enpresa-ekinbide berritzaileak Euskadira erakartzeko mundu osotik. Startup-ek aholkularitza eta finantza-laguntza izango dute, baina, batez ere, mundu mailan erreferente diren erakundeen konpromisoarekin, adibidez ABB, CAF, CIE Automotive, Danobat, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes, Michelin, Microsoft, Repsol-Petronor eta Siemens, eta hauek sortu berri diren enpresa hauen hazkunde, azelerazio eta merkaturatzean lagunduko dute.

  

AZAROAK 16

BASQUE INDUSTRY 4.0

Antolatzailea: Spri

Donostiako Kursaalen

TEIC tresnetan ardazturiko jardunaldia, industria-prozesuak optimizatzeko laguntza gisa. Fabrikazioaren diseinu, garapen, ekoizpen, logistika eta kudeaketa integratuan laguntzeko tresna adimendunak. Basque Industry 4.0-ren III. edizio honetan laugarren industria-iraultzaz egingo da eztabaida. Gaian adituak direnen esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, lantegiak, erakusketak eta ikuspegia bildu dira.

  

AZAROAK 23-23

LIBRECON 2016

Antolatzailea: ESLE, Euskadiko Teknologia Libre eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkartea

 

  • LibreCon 2016 delakoaren seigarren edizioa izango da, 4.0 Industriaren erronketan ardaztuta, baita ere software librearen erabilera berrietan finantza-arloan.

     

    Partekatu albiste hau

    Albiste gehiago