Europako Batzordeak Open Research Europe argitalpen-plataforma abiarazi du ofizialki, Horizon 2020k eta aurki Horizon Europek finantzatutako ikerketen emaitzei buruzko artikulu zientifikoetarako sarbide irekiko plataforma.

Open Research Europek zientzia irekiaren printzipioak defendatzen ditu: artikuluak berehala argitaratzen ditu, ondoren, parekoen berrikuspen garden eta irekia egiten da, eta datu eta material lagungarri guztiak sartzen dira. Ikuskatzaileen izenak ere argitaratuko dira, baita berrikuspenak ere, eta horiek aipagarriak izango dira. Plataforman dauden zientzia-argitalpenek zientzian eta gizartean duten inpaktuaren jarraipen etengabea egingo da.

Plataformak zientziaren arlo guztietako artikuluak onartzen ditu, honako hauek barne: natura-zientziak, ingeniaritza eta teknologia, medikuntza- eta osasun-zientziak, gizarte zientziak, giza zientziak eta arteak.

Open Research Europe ez da dagoeneko argitaratuta dauden artikuluen gordailu bat. Ikerketek jatorrizkoak izan behar dute, argitaratuak izan daitezen beste inon aurkeztu gabekoak eta Horizon 2020 programaren finantzaketa jasotakoak. Programa horretan gutxienez egileetako batek hartu behar du parte.

 

Partekatu albiste hau