Egungo koronabirus pandemiaren harira eta beraren hedapena geldiarazten laguntzeko, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak bere bulegoak publikoarentzat ixtea erabaki du bihartik, martxoaren 17tik, aurrera.

Lan egiten jarraitzen dugu eta bilerak bitarteko telematikoen bidez antolatzen ari gara laguntzaile, erakunde bazkide eta profesional-taldearen osasuna babesteko, eta kutsatzeko aukerak ahalik eta gehien murrizteko.

Innobasqueko talde osoa zuen esanetara jarraitzen du ohiko harreman-bideak erabiliz: posta elektronikoak eta 944 209 488 telefonoa, operatibo jarraitzen du eta.

Honelako uneetan, funtsezkoak dira erakundeen eta pertsonen elkartasun- eta konpromiso-balioak. Benetan sentitzen dugu neurri hauek eragozpenik sortzen badizuete.

 

Harremanetarako:

Ana Larizgoitia
Innobasqueko Komunikazio zuzendaria
T: 656 788 328
Email: [email protected]

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago