Bihar aurkeztuko da Inspira STEAM,  neskatilen artean bokazio teknologikoak sustatzeko proiektu aitzindaria, Deustuko Unibertsitateak eta Elhuyar Fundazioak sustatua; Innobasqueren lankidetza eta FECYTen (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa-Ekonomia eta Lehiakortasunerako Ministerioaren) laguntza du.

Euskadiko 11 ikastetxetako 200 neskatila baino gehiagok parte hartuko dute 7 lan-saiotan, eta inguratzen gaituzten estereotipoak, lana, edo emakumeak eta zientzia historian zehar gaiak jorratuko dira saio horietan. Mentore eta neskatilen arteko topaketa hauekin zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikekin (STEAM) loturiko lanbideei buruzko zalantzak eta eragozpenak uxatzen lagunduko da, bere motibazioak identifikatzen eta autoestimua finkatzen aipaturiko lanbideari ekiteko.

17 emakume hauek mentoreak izango dira; STEAMei buruzko hainbat jakintza-arlotako 17 profesional dira, neskatilentzat hurbileko erreferenteak izan daitezkeenak, zientzia- eta teknologia-lanbideak ezagut ditzaten:

  1. Ainhoa Nuñez
  2. Ainhoa Romero del Rincón
  3. Aitziber Lasa Iglesias
  4. Eneritz Ugalde Baraiazarra
  5. Estitxu Villamor Lomas
  6. Inma Hernáez Rioja
  7. Itziar Hilera Rodríguez
  8. Izaskun Mentxaka Sierra
  9. Leire Bereziartua González
  10. Lourdes Pozueta Fernández
  11. Maria Madarieta Elordi
  12. Marta Manso de las Heras
  13. Marta Viudez Blazquez
  14. Saioa Álvarez Sabatel
  15. Saioa Ramos Fernández
  16. Zaloa Campillo
  17. Zaloa Urrutikoetxea Portugal

 

Ikerketa, zientzia eta teknologiaren munduko emakume profesionalek emango dituzten sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritua dago Inspira. Lehenengo aldiz erabiliko da taldeko mentoring teknika STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko proiektu batean Lehen Hezkuntzako ikasleen artean (9 eta 11 urteko neskatilekin egingo da).

Inspira euskal ikasleen artean, bereziki neskatilen artean, zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzeko premiatik sortua da. Espainiako unibertsitate-sistemako ikasle guztien %54,3 emakumezkoak diren arren, titulazio teknikoetan (Ingeniaritzan, Arkitekturan…) %26,4raino jaisten dira.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago