Berrikuntza Innobasque osatzen duten lau eragileren lekukotasunetik ulertuta. Berrikuntza gauzatzeko lau metodo egiaztatu, ideia berriak inpaktuzko proiektu bihurtzea azken helburu dutenak. Parte-hartzean oinarrituriko enpresa-kultura eta profesionala, ekimena hartzera gonbidatzen duena, porrota estigmatizatu gabe, eta aldaketara irekitzea bultzatzen duena, lidergo bideratzaile eta ikuspegi partekatuarekin.

Ezagutza eta esperientzia hauek Zuzendaritzaren Aurrerapenerako Elkarteak bildu eta argitaratu ditu Berrikuntzaren Monografikoan bere urtarrileko aldizkarian, hor daudelarik halaber eremu honetako zenbait arlotan adituak direnen ekarpenak ere, hainbat sektoretan duten etorkizunari eta garapenari buruzko ikuspegia aurkeztu dutelarik.  

Berrikuntzaren kudeaketa: funtsezko elementua Mondragon-en

Javier Sotil, Mondragon Korporazioko lehendakaria eta Innobasqueko presidenteordea

Mondragon Korporazioak berrikuntzaren kudeaketa ezagutzaren hirukiaren hiru erpinetatik integratzen eta koordinatzen du: hezkuntza, ikerketa eta negozioak.  Ekosistemak kooperatibak, teknologia-zentroak, I+G unitateak eta Unibertsitatea bera biltzen ditu. Prozesu hau M4FUTURE deituriko berrikuntza-eredu integratu korporatiboak errazten du, eta paraleloan funtzionatzen duten hiru lan-dinamikaren gainean egituratzen da:

Eragileen Orientazio eta Prestakuntza Zikloa, ekinbideei etekinik onena lortzeko helburuarekin.

Berrikuntza Zikloa, dibisio-arteko, integralen eta sektore estrategikoetako  proiektuen garapena; balio-proposamen berrituak sustatzea, arrakastaz merkatura iritsiko direnak.

Berrikuntzaren Euskarri Zikloa, aurreko bi zikloen garapena erraztuko duten euskarri-mekanismoen multzoa.

Enpresetan berrikuntza

Tisa Congresos-eko zuzendari orokorra eta Innobasqueko Batzorde Eragileko kidea, Matilde Elexpuru

Arrakastari eusteak berrikuntza enpresara eta prozesuetara etengabe aplikatzea eskatzen du, baina ez beti dagoenarekiko aldaketa edo haustura gisa, baizik eta merkatura egindako egokitzapena berrikusiz.

Berrikuntza erabat sortzaile eta berritzailea izan daiteke, baina iraunkorra ere izan behar du, hor erakunde osoa delarik erantzule eta bertan inplikaturik egon behar duena. Gainera, oreka bat lortu behar da aldatze hutsagatik aldatu beharraren eta berrikuntza-estrategia berriekiko beldurraren artean. Prozesuak etengabeko monitorizazioa eta erabaki-hartzea darama berekin, enpresa osatzen duten profesionalen parte-hartzearekin batera.

Aldaketa kudeatzeko liderrak

Mutualia-ko zuzendari gerentea eta Innobasqueko presidenteordea, Miguel Ángel Lujua

Mutualia-z, azken lau urteotan, faktore kritikoa den lidergoan aritzea landu dute. Aseguru-etxeak liderrak sortu nahi zituen aldaketa kudeatzeko, kudeaketaren inplikazio handiagoaz antolaketa-ereduan.

Lidera proiektuak espiritu hori biltzen du, parte-hartze foro bat da, prozesu-taldeetako jendeak osatua, bertan langileen arteko 103 kidek hartu zutelarik parte.

Ekinbidean garrantzi berezia eman zaio parte-hartzaileen feedback-en balorizazioari hainbat kudeaketa-estrategiaren eta sorturiko informazioaren komunikazioaren bidez. Halaber, jorratzeko edukiak identifikatu dira, ildo estrategikoetan eragina dutenak: liderraren definizioa eta ebaluazioa, komunikazioa eta parte-hartzea, 12-14 Plan Estrategikoaren erronkak, gaitasun-sistema, etab. Martxan jarritako politika eta ekintza berriek lortu dute lidergoak erantzunkidetasunera eta kudeaketan autonomia handiagorantz eboluzionatzea.

Nik, zu banintz, erretiroa emango nioke berrikuntza-sailari

Tumaker Ikaslab Management eta Innobasqueko bazkidea,  Aitziber Eizagirre

Tumaker Ikaslab-entzat berrikuntza jarrera gehiago da jarduera baino, non Berrikuntza saila enpresa bera baita. Konpainia osatzen duten profesionalek berrikuntzaren printzipioak eta kultura aplikatzen dituzte beren eskumen-esparruetan. Eta “obligazioa” dute beraien ustez enpresari jauzi kualitatiboa eskain diezaioketen ideiak edo aldaketak partekatu eta garatzeko.

Bestalde, zuzendaritzak hazi edo ernamuin bakoitza fokalizatu behar du eta jarrera hori lantzeko baldintza egokiak sortu, ondorioz, bere jarduera berritzaileari esker eboluzionatuko duen enpresa bat uzta gisa jaso ahal izateko.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago