“Enpresarekin identifikatuen dauden pertsonak gogobetetasun handia dutenak dira”. Horrela hasi zuen Patxi Alijak, Adimeneko zuzendari nagusiak,  bere hitzaldia Innobasqueren Brunch & Learn-en, lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko neurriek erakundeetan duten eraginari buruzkoan; jardunaldi berean izan ziren Lourdes Garralda, Euskalteleko Giza Baliabideetako zuzendaria, eta Rosa Gómez, Analisi eta Ikerketa Taldekoa.

Patxi Alijak zehaztasunez azaldu zituen Merco azterketa eta lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko neurriak enpresetan, jendearen gogobetetzea eta talentua erakartzea.  Gainera, argitu zuen lan-bizitza eta familia bateragarri egitea indar-gune handia dela, baina jakinarazi egin behar dela, eta ekintza honek eragin zuzena duela ospe edo izen onean.

Adimen-eko Patxi Merco Talento-ren monitoreaz hitz egiten. #blconciliacion #innobasque pic.twitter.com/P6eGGzTWCw

— aitormanah (@aitormanah) 2016ko maiatzaren 20a

Patxi Alijaren aurkezpena:

Merco Talento-ren aurkezpena Brunch & Learn Conciliación from Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Lourdes Garraldak, Euskalteleko giza baliabideen sailean denboran egindako aldaketak aztertu zituen. Horren bi adibide izan dira 6 orduko amatasun-jardunaldia soldatari eragin gabe, baita 35 eguneko aitatasun-bajak ere. Gainera, Garraldak berretsi zuen jardunaldi jarraitua inplementatu denetik lanaldi-murrizketak gutxitu egin direla.

@euskaltel_sa ordutegi-malgutasuna, jateko guneak, … eta jarduera fisikoko programak? B° frogatua #blconciliacion pic.twitter.com/L4IiXROY9L

— Imanol Loizaga (@ImanolLoizaga) 2016ko maiatzaren 20a

Lourdes Garraldaren aurkezpena:

Euskaltelen aurkezpena Brunch & Learn Conciliación from Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Rosa Gómezek, bestealde, World Café-ko mahaiak koordinatu zituen, eta horietan, lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko bere proposamenak aurkeztu zituen talde bakoitzak:

World Café-ren hasiera Brunch & Learn-en #BLConciliación #Adimen-ekin eta @euskaltel_sa-rekin pic.twitter.com/2EpPWwDa4g

— Innobasque (@Innobasque) 2016ko maiatzaren 20a

Rosa Gómezen aurkezpena:

World Café aurkezpena Brunch & Learn Conciliación from Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Jardunaldiko argazki guztiak flickr-eko gure albumean

Gainera, #BLConciliación trending topic izan zen twitterren 11 orduz Bilbon, ondorengo grafikoan ikus daitekeen bezala:

Jardunaldiaren ikus-recording-a Pinteresteko gure kanalean

 

 

 

 

 

 

 

Partekatu albiste hau