“‘Desespertizazioa’ berrikuntza irekiaren gakoetako bat da, teoriko adituak kanpoan baitaude. Finkatua duzun ezagutza guztia zalantzan jartzen duen galdera egiten dizuna kanpoan dago normalean”. Hitz horiekin hasi zuen hitzaldia Roberto Gómez de la Iglesia-k, Conexiones Improbables-eko zuzendariak, Innobasqueren Astearteak saioan: “Berrikuntza irekia”. Haren aurkezpena 13 minutukoa izan zen eta “Hibridatzea berrikuntza egiteko:  arteak eta kultura prozesu estrategiko eta berrikuntza-prozesuetan”.

 Conexiones Improbables berrikuntza ireki eta elkarlaneko plataforma da, erakundeen berrikuntzara eta eraldaketara bideraturiko esplorazio-prozesuak bultzatzen dituena, arte- eta enpresa-munduaren hibridazioaren bidez. Honela, artistak eta sortzaileak sartzen dituzte enpresetako lan-taldeetan, aurrez zehazturiko berrikuntza-erronkei aurre egiteko. 

 Hona hemen Gómez de la Iglesia-k erabili zuen aurkezpena

 

 Conexiones Improbables-ek 150 proiektu baino gehiago garatu ditu hainbat herrialdetan. Horietako bat Orbea bizikleta-egilearen kasua da, 2014an merkaturatu zen “All Use” bizikleta-gama berria sortzeko Co-creable metodologiekin lan egin baitzuen. Enpresako erabiltzaile, banatzaile eta langileek ingurune parte-hartzaileetan lan egin zuten, konfiantzan eta komunikazioan oinarrituta.

 Miriam Bengoetxea, Innovation project manager en Orbea

María Retegi, manager del Servicio de Atención al Usuario de Orbea

Saioan zehar garbi geratu zen berrikuntza irekia berrikuntza-paradigma bat dela, eta honen bidez erakundeak beren mugez haratago doazela, beren ikerketa- eta garapen-proiektu berritzaileak diseinatuz eta gauzatuz. Ezagutza eta barne- eta kanpo-trebetasunak era egokian uztartuz, enpresak ireki egiten dira eta beren interes-taldeekin (bezero, langile, lehiakide, teknologia-zentro, hornitzaile, unibertsitate eta abarrekin) ideiak partekatzen dituzte, ezagutza, produktu edo zerbitzu berriak sortzeko. 

Roberto Gómez de la Iglesia-rekin batera Innobasqueren Astearteak saioan izan ziren Bilboko Rekalde aretoan Jose Luis Sagarduy, Herrero y Asociados-eko Negozio Estrategien zuzendaria; Maria Retegi, Orbea-ko Erabiltzailearen Arreta Zerbitzuko managerra; Miren Bengoetxea, Innovation project managerra Orbea-n; Eneko Astigarraga, Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteko (ESLE) lehendakaria; David Sánchez Bote, MIK-eko zuzendaria; Xabier Barandiaran, UPV/EHUko Filosofia irakaslea eta ikertzailea; Alberto Bokos, Innobasqueko Komunikazio eta Sozializazio zuzendaria.

 

Partekatu albiste hau