Otsailaren 9an MANUNET ekimenak webinar bat antolatu zuen 2017ko deialdiaren berri emateko, 2017ko urtarrilaren 16an martxan jarri zena.  Webinar honen helburua zen era guztietako argibideak ematea deialdiaren eskakizunei, aurkezteko prozedura eta prozesuari buruzko edozein zalantza argitzeko eta eskatzaileak parte hartzera animatzeko. Webinar-ean demo labur bat egin zen aurkezpen-sistema berriaz, eta partzuergo egoki bat eratzeko prest dauden bazkideak bilatzeko dauden tresnak azaldu ziren. Saioaren bukaeran, astia egon zen entzuleek egindako itaun edo galdera guztiei erantzuteko ere.

MANUNET eskualde eta nazio mailako agentzien sarea da, I+G+b proiektuak finantzatzeko beren finantzaketa-programa propioak erabiltzen dituztenak, proiektu horiek enpresek, batez ere ETEek, eta ikerketa-zentroek eginak direlarik fabrikazioaren eremuan. 2006an sortu zen, eta ordudanik, ekimen honek 10 deialdi egin ditu proposamenetarako, 211M€ mobilizatuz, eta horietatik 121M€ nazio eta eskualdeetako funts publikoak dira. %45eko arrakastaz, MANUNET programa osagarri paregabe bihurtu da Horizon(te) 2020 eta ETEentzako neurrira egindako nazio eta eskualdeetako finantzaketa-programen artean. Gainera, aurreko deialdietako onuradunen %81 ETEak izan dira.

Ikus webinar hau eta presta zaitez zeure proposamena aurkezteko!

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago