Mugi zaitez lantokian” Gosasunek egoneko bizitzaren aurkako kanpainan erabilitako goiburua da. Gaixotasun kardiobaskularrek eragiten dute munduan heriotza gehien, baina horien ondorio gehienak prebenitu daitezke jarduera fisikorik eza bezalako arrisku-faktoreen gainean jardunez.

Kanpainaren helburua da pertsonek keinu txikiak egitea lantokian beren osasuna hobetzen laguntzeko. Azterketa askok erakutsi dute noizean behin jarduera fisikoa egiteak ez dituela konpentsatzen eserita egiten ditugun egonaldi luzeak. Hala ere, eserita pasatzen dugun denboraldia eteteak eragin onuragarriak ditu gure osasunarentzat. Horregatik, Gosasunek kartel bat diseinatu du aholku errazekin, eta kartel hori beren lan-ingurunean erabili nahi dutenen eskura jarri du, betiere jendearen osasuna hobetzen laguntzeko.

Kartel hau Gosasunen web orritik deskarga daiteke, eta mugimendua osatzen duten erakundeek beren logotipoarekin pertsonaliza dezakete. Gosasun 100 euskal erakundek baino gehiagok osatzen dute, eta ohitura osasungarriak sustatzearekin daude konprometituta; bizitza osasungarriagoaren aldeko mugimenduan sartu nahi duten erakundeek web-orriaren bidez egin dezakete, eta formulario hau erabilita. Gosasun Innobasquek bultzaturiko mugimendu sozio-ekonomikoa da, bizi-ohitura osasungarrietarantz aldaketa sustatzeko helburua duena, eta elikaduraren, jarduera fisikoaren eta osasun emozionalaren arteko oreka bilatzen du, pertsonak eta beraien inguruneak horretan konprometituz.

Hori da Gosasunetik gauzatuko den kanpaina sorta bateko lehenengoa, guztiak ere elikaduraren, jarduera fisikoaren eta osasun emozionalaren arteko oreka bilatzen dutenak, pertsonak eta beraien inguruneak konprometituz.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago