Internetek gizarteari itzuli dio dagokion ahalmena. 2.0 weba iritsi zenean, herritarrak informazioaren hartzaile huts izatetik edukien sortzaile izatera igaro ziren. 

Bi faktore horiek elkartuta, teknologia ikaragarrizko hedadura duen eremua ari da zabaltzen, orain arte ezezaguna. Adibidez, sareak bideraturiko ekonomia mota berriaz hitz egin dezakegu: lankidetzazkoa, herritarrek produktuak eta zerbitzuak trukatzen dituztelarik beren artean.

Bazenekien merkataritza elektronikoak dagoeneko 15 mila milioi euroko negozio-zifra suposatzen duela Espainian? Gaur egun, Internet bidezko produktu edo zerbitzuen salmenta ikaragarrizko negozio-aukera da.

Joerak kontuan izanda, produktuak saltzeko aukera ugari daude marketplaceetan, online merkatuetan, non produktuak eta inbentarioko informazioa erabiltzaileek ematen duten, salerosketak sistemaren jabeak prozesatzen dituelarik. Hiru marketplace ezagunenak eta erabilienak mundu-mailan honako hauek dira:

  • eBay: partikularren eta enpresen arteko salerosketan espezializaturiko merkatua.
  • Blablacar: beren auto pribatuekin bidaiak partekatzen dituzten partikularren komunitate batek kudeatzen duen web ataria.
  • Airbnb: site honek etxebizitzen eta gelen alokairua kudeatzen du partikularren artean.

Marketplace-ak salmenta-kanal oso-osoak dira, saltzailearen eta eroslearen artean salmenta errazten duena, salerosketetan konfiantza-giroa sortzen baitu, eta horrek bezeroaren gogobetetze-mailan eragiten du.

Arlo hau heldutasunera iritsi eta etorkizunean arautu bitartean, arazo teknikoak gero eta gutxiago axola dira, baina produktua diseinatzeko modua eta enpresaren inguruan sorturiko komunitatea funtsezko faktoreak izango dira proiektuaren arrakastarako.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago