“Berritu markan, marka berritzeko” tailerrak, berrikuntzaren azeleratzaile gisa, markaren indarrean sakontzeko balio izan zuen. AZK, Mondragon Unibertsitate eta Innobasquek antolaturiko jardunaldian, markaren ekarpena aztertu zen berrikuntza-faktore gisa, nortasun indartsu bat garatuz eta bezeroen artean eta gizartean areagotzen ari diren premia edo beharrizanekin konektatzeko forma berrien bidez.

Eta Apple Melon balitz? tailerra prestatzeko, non Cupertino marka birdiseinatu baitzen, hurbilpenak eskaini ziren hainbat ikuspegitatik. Honela, Alberto Bokos-ek, Innobasqueko Sozializazio zuzendariak, azaldu zuen Standard&Poors (SP500) burtsa-indize ospetsuko enpresen balioaren %30 markari egozten zaiola. Honela, marka-balioa balio ukigarriaren ekarpena baino handiagoa izaten da kasu askotan.

 

 

Jarraian, Daniel Miguelez-ek, AZK-ko Estrategia zuzendariak, datozen markak nolakoak izango diren aurreratu zuen. 

 

Susana Ribók, NU Comunicación-eko sorkuntza-zuzendariak, marken ikusizko nortasun edo identitateaz berba egin zuen.

 

 

Asier Ibarrondok, Coonic-eko zuzendari nagusiak, asmodun edukiak aurkeztu zituen.

 

 

Blanca Pardo, Innobasqueko Edukien arduradunak, hedabideetako marka-komunikazioan sakondu zuen, ohiko prentsa-kabineteaz haratago. 

Patxi Alijak, Adimen-eko zuzendari gerenteak, markaren ikuspegia eman zuen, talentuaren erakarpen eta atxikipenetik.

 José Luis Sagarduyk, Herrero y Asociados-eko Negozio Estrategien zuzendariak, azaldu zuen markek balio monetizagarria dutela eta hipotekatu ere egin daitezkeela.

 

Azkenik, euskal marken hiru jardunbide egoki azaldu zituzten zientziaren, teknologiaren eta enpresaren mundutik.

Cristina Juesas-ek, Euskampus-eko Komunikazio arduradunak, Tecnalia, UPV/EHU eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eraturiko nazioarteko bikaintasun campusaren marka-ezaugarriak azaldu zituen.

 

Cristina Alberdik, Tecnaliako Marketin zuzendariak, 8 ezberdinetatik abiatuta marka handi bat nola sortzen den zehaztu zuen. 

 

  Andrea Naveranek, Euskalteleko Publizitate arduradunak, markaren azken urteotako bilakaera erakutsi zuen.

 

 

Partekatu albiste hau