Dagoeneko zabalik da Manunet 2016 deialdia, eta horren bidez euskal enpresek aukera dute fabrikazio aurreratuan nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartzeko Eusko Jaurlaritzaren finantzaketarekin. Aurre-proposamenak aurkezteko epea martxoaren 17an amaitzen da.

Manunet Europar Batzordeak sustatzen duen era-net-etako bat da, 15 bazkidek eta hainbat herrialde eta eskualdetako 8 kidek osatua, fabrikazio aurreratuaren eremuan nazioz gaindiko I+G proiektuak sustatzeko.

Parte-hartzaileak hauek dira: Alemania, Asturias, Behe Austria, Gaztela eta Leon, Katalunia, Eslovakia, Islandia, Israel, Nafarroa, Piemonte, Errumania, Errusia, Suitza, Turkia, Valonia, Greziako Mendebaldeko Eskualdea eta Euskadi, programa hau gidatzen duena.

ERA-NET tresna Europako Batzordearen ekinbidea da eskualde eta nazioetako gobernuen ikerketa, garapen eta berrikuntza-programak koordinatzeko.

Deialdiak fabrikazio aurreratuan dauden ikerketa-arlo guztiak hartzen ditu, arlo hauetan egituratuta:

• Ezagutzan, informazioaren teknologietan eta fabrikaziorako komunikazioan oinarrituriko ingeniaritza.
• Fabrikazio-teknologiak ingurumen- eta energia-aplikaziorako.
• Fabrikazio moldagarriko teknologiak.
• Fabrikaziorako material berriak.
• Fabrikaziorako metodo berriak, osagaiak eta sistemak.
• Fabrikazioarekin zerikusia duten beste teknologia edo produktu batzuk.

Proiektua baliozkoa izateko proiektuan parte hartzen duten herrialdeetako bitako edo hainbat herrialdetako 2 eskualde parte-hartzailetako 2 ETEk hartu behar dute parte gutxienez.

Enpresa handiek, ikerketa-zentroek, unibertsitateek eta abarrek ere har dezakete parte, parte hartzen duten partzuergoan gutxienez 2 ETE independente baldin badaude, 2 herrialdetakoak.

Euskadin, laguntza hauen onuradunak ETEak bakarrik izan daitezke; unibertsitateak eta teknologia-zentroek azpikontratatuak izan behar dute. Laguntzaren gehienezko kopurua 250.000 €koa da bazkideko eta urteko, eta aukeratua izateko proiektuak gutxienez 100.000€ko kostuak izan behar ditu urteko.

Manunet-en 10 urteetan:
– Eskatzaileen %75ek produktu edo prozesu berritzaileak lortu ditu
– Emaitzen %61 merkaturatu egin ziren
– Emaitzen %47 batez beste 2 urteko epean merkaturatu ziren.
– Onuradunen %65ek gehitu egin zituen bere inbertsioak I+G-n
– %66k I+G-ra bideratutako langileak gehitu zituen
– Kasuen %87tan lankidetza proiektuez haratago joan zen.

Fabrikazio aurreratuak funtsezko eginkizuna du Europako ekonomian:
• Europako BPGren %15 da
• 7 trilioi eurokoa izan da salmenta kopurua
• zuzeneko 30 milioi enplegu ETEetan
• Europako Batasuneko esportazio guztien %80

Partekatu albiste hau