Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako Zuzendaritza Batzordeak gaur arratsaldean aho batez berretsi du Manuel Salaverria Monfort (Donostia, Gipuzkoa, 1956) erakunde publiko-pribatuko presidente gisa. Alberto Garcia Erauzkin ordezkatuz, hau izan delarik Innobasqueko presidentea 2013. urtetik orain arte.

Ordezkatze honek Garcia Erauzkinek eta aurreko zuzendari nagusi Txema Villatek bultzaturiko ondorengotza-prozesu ordenatua osatu eta burutu du. Honela, Villatek 10 urte eman ondoren zuzendaritza nagusian eta Garcia Erauzkinek 4 urte presidentetzan, bien ondorengotza planifikatu zen 2017 urtean zehar, Innobasqueko gobernu-organoekin koordinazioan.

Lehen urratsa 2017ko maiatzaren 1ean egin zen Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusi berri gisa izendatu zenean; eta bigarrena, berriz, presidentetzan aldaketa, gaur bertan gauzatu da, Manuel Salaverriaren izendapenarekin.

Salaverriak karguan bere aurretik izan direnek ─Pedro Luis Uriarte (2007-2009), Guillermo Ulacia (2009-2013) eta Alberto García Erauzkin-ek (2013-2017)─ egindako lana goretsi du, eta arduraldia eta egindako ekarpen esanguratsuak aitortu dizkie. Halaber, bere esker ona erakutsi dio Zuzendaritza Batzordeari, Innobasqueren buru izateko berarengan jarri duen konfiantzagatik. Salaverriak berrikuntzaren eremuan duen konpromisoa eta eskarmentu profesional zabala balioetsi ditu Batzordeak, Innobasqueren etapa berrirako oso egokiak. García Erauzkin, bere aurrekoen kasuan bezalaxe, Innobasqueko ohorezko bazkide izendatu dute.

Ospe nabarmeneko profesionala, Manuel Salaverria Euskaltel Taldeko Marketin Korporatiboko zuzendaria da. Halaber, ibilbide luzea du bai euskal I+G-n eta bai izaera berritzailea duten industria-, teknologia- eta zerbitzu-enpresetan. Zientzia Fisikoetan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean eta Enpresa Zuzendaritzan Masterra du Deustuko Unibertsitatean, Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko Basque Industry 4.0 Pilotatze Taldeko zuzendari betearazlea ere bada. Tecnaliako Batzorde Betearazleko kidea da 2011tik eta Tecnaliako Estrategia Batzordeko lehendakaria 2016ko azarotik, aldez aurretik Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkarte edo Klusterreko (Gaia) lehendakaritza izan zuen 2012 eta 2016 artean.

Bere lanbide-karrera hasieran zientzia eta teknologiaren eremuan garatu zen, lehenik irakasle-ikertzaile gisa Euskal Herriko Unibertsitatean, eta handik enpresaren eremura irten zen, lehenik makina-tresna egiten duen DYE enpresako I+G-ren arduradun gisa, eta gero ITPn Informazio Sistemetako zuzendari eta Logistikako zuzendari gisa. 1997ko abenduan Euskaltelen sartu zen eta ordudanik lehen mailako hainbat postu exekutibotan egon da arlo hauetan: Sistemak, Negozioa, Estrategia, Berrikuntza, Galiziako R enpresako zuzendaritza edo Marketin Korporatiboa.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago