Brunch&Learn aukerak zabaltzen dituen gune bat da. “Berrikuntza egiteko, ezaguera oinarrizko osagaia da”, esan zuen Alberto Bokos-ek, Innobasqueko Elkarlaneko Berrikuntza zuzendariak, Yolanda Román, Atreviako Public Affair-etako zuzendaria, komunikazio-aholkularia, aurkeztu zuenean.

“De la influencia del lobby a la diplomacia corporativa” (Lobbyaren eraginetik diplomazia korporatibora) jardunaldia urtarrilaren 29an izan zen Innobasquen, eta bertan Romanek aurreratu zuen “guztiok saiatzen garela eragiten”.

Lobby presio-talde bat da interes antolatuen alde egiteko, eta talde honi laguntzen dion profesionala “lobbysta” gisa ezagutzen da, “desagertzeko zorian dagoen animalia”, erantsi zuen Romanek, adieraziz Atrevia aholkularitza estrategikoan konpainiei laguntzen dietela eremu politiko-instituzionalean kokatzen.

Hau da Romanek deskribatzen duen agertokia: “itxaroten gaude. Horregatik, guztiok ari gara inprobisatzen, gertatzen ari dena ulertu nahian”.  Berak uste du oker dabiltzala egonkortasuna itzultzea espero dutenak; izan ere, logika politikoek nazioarteko eta batez ere Europako klabeetan izandako aldaketei erantzuten diete. “Hau da normaltasun berria, ziurgabetasunezkoa eta jokalari berriena”, non “komunikazio handia” beharko den.

Orduan, galdera hau sortzen da: “Testuinguru honetan, nola egin interesen defentsa?” Eraginaren eta interes-defentsaren kudeaketaren erronkak.

Erantzuna: 

“1. Presiotik parte-hartzera igaroz, eta 

2.- solaskidetzatik komunikaziora igaroz”

 

 1.- Presiotik parte-hartzera:

“Hizkuntza politikoa asko aldatu da. Gai Publikoetako sailek, era sofistikatuan, sakon ulertu behar dituzte munduan gizarte, ekonomia eta politikaren aldaketa dramatikoak. Aldaketak sozialak, ekonomikoak eta politikoak dira, ordena honetan”.  Puntu honetan, eragiteko legitimotasuna errebindikatu nahi izan zuen Romanek.

Badago sentipen kolektibo bat, hau da, marka batzuek interes ilunak defendatzen dituztela. Hortik irteteak gure defentsa kontzeptu onartu batean –parte-hartzearenean– txertatzera behartzen du, logika politiko eta sozialaren joeran gehiago dagoena.

Konpainiek sozial eta politikoki lehiakorrak izan behar dute. “Jaun-andreok, egizue berrikuntza”, animatu zuen, “ongien kokatzen dena lehiarako egoera hobean egongo da”. 

 

3 erronka ditugu aurrean: legitimotasuna, lastertasuna eta aldaketa

–         Legitimotasuna: parte-hartze, gardentasun eta berrikuntzaren bidetik.

–        Lastertasuna: Dena azeleratzen da. Gertatzen ari denak markatzen du. Bizirik irauteko, lasai egon behar da. Mikroestrategiak behar dira taktizismoaren aurrean.

–         Aldaketa: aldakortasuna da. Denboraldi labur batean itzuli egiten dira interesak. Aktore edo jokalari berriak sortzen dira.

“Gure proposamenak eta kokatze-plana ere aldatu egin behar ditugu errealitate berrira egokitzeko. Iraultza teknologikoak herritarraren ahalduntzea ahalbidetzen du eta logika berriak sortzen dira”, jarraitu zuen Romanek.

 

Interesen defentsak gero eta antz handiagoa izan behar du marketinarena.

Zer gertatzen da solaskide politikoarekin? Harreman-kanal ugari sortu dira stakeholder-ekin.

Gai publikoak kudeatzeko bi eredu daude: erreaktiboa eta proaktiboa. Eragiteko giltzarria aurretik joatea da. Bada eredu berri bat sare gizarte batentzat, nodoen gizarte bat. “Komunitateak eraiki eta kudeatzea da kontua”, esan zuen Romanek.

Boterea lausotu egin da. Lehen, lortzeko hesiak ezarriz mantentzen zen, baina orain desagertu egin dira hesi horiek.

Boterea ezagutu egin behar da ulertu ahal izateko. Elkarrizketarako diskurtso politikoa, ekonomikoa… izan behar da. Proposamena esparru-diskurtso batean kokatu behar da, politika ez baita arau edo erregulazio kontua, diskurtso kontua baizik, eta horretarako ad hoc mezuak sortu behar dira. Zatiketan nabigatzea da erronka, ulerkuntza sortzen lagunduz. Horregatik, Romanen aholkua kontakizunak sortzea da, aurrerapenak eta ulerkuntza eraikitzen lagunduko dutenak, itun edo aliantzak landuz, komunikazioa landuz.  

¿Prestaturik gaude gai publikoak geure gain hartzeko? Yolanda Roman-ek zerrenda hau proposatuz amaitu zuen irakaspen hitzaldia

Jardunaldia Twitter bidez jarraitu ahal izan zen #stakeholders hashtag edo traolaren bidez

Tenéis disponibles las fotos del evento en el Flickr de Innobasque

Partekatu albiste hau