Gaur goizean Laudioko (Araba) Kasinoan aurkeztu zaie Hazinnova zerbitzua Aiaraldeko enpresatako ordezkariei eta aurkezpen horrekin osatu da Hazinnova Jardunaldiak, eskualdez eskualde izenburupean zerbitzu hori ezagutzera emateko Euskadin barrena egin diren hamar jardunaldien sorta. SPRI Taldeak eta Innobasquek, Berrikuntzako Euskal Agentziak abian jarritako zerbitzu horrek lana antolatzeko modu berriztatzaileak eta produktu zein zerbitzuak merkaturatzeko molde berriak baliatzeko aukera ematen die ETEei, horretarako ekimen horretan esku hartzen duen enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako proiektuak onduz.

Ekitaldia Hazinnova agentea (bitarteko agentea) den Laudioko Udalak Arabako Merkataritza Ganberarekin elkarlanean antolatua izanik, Ander Añibarro alkatea izan a jardunaldiko buru eta bera arduratu da bertaratutakoei ongietorria emateaz; zera adierazi du: “guretzat ordezkatzen dituzuen enpresa eta organizazioak behar-beharrezkoak dira eta funtsezkoak dira gure egitura ekonomikoan, bai Aiaraldean eta baita Laudion ere. Horregatik, oso harro gaude gaurtik ofizialki Laudio Hazi gure garapen agentzia Hazinnova agenteen sareko kide delako”. 

Hazinnova zer den eta enpresei zein onura ekar diezaioken azaltzerakoan, SPRI Taldeko Berrikuntza Saileko zuzendari Josu Ocárizek esan du Hazinnovak ez dela azterlanak edo planak egiteko zerbitzua, gauza zehatzak burutzeko baizik; eragin handiko proiektuak buruteko tresna da, denbora gutxian emaitza eman dutenak. Zerbitzuak eskaintzen ditu doako aholkularitzako 50 ordu eta Hazinnova agente baten laguntza, aholkularitza enpresa batekin batera proiektua egituratu eta garatzeko. Gainera, admnistraritza kudeaketa lanik ia ez du izango enpresak. Industria arloko edo horri zerbitzu ematen dieten ETEei zuzenduta dago. 

Alaitz Landaluzek, Innobasqueko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiken zuzendariak Euskadin berrikuntzak bizi duen egoeraren diagnostikoa egin eta zerbitzuaren testuingurua zein den agertu du. Esan du testuinguruaren adierazleei dagokionez, egoera egokia dela, baita I+G jarduerei dagokienean ere. Berrikuntza jardueretan enpresa handiek maial ona agertzen duten bitartean, txikienek badute hobekuntzarako tartea eta etorkizunari aurre egiteko beharrezkoa dela lan prozesuetan eta produktu nahiz zerbitzuen merkaturatzean berrikuntza txertatzea; horri zuzentzen zaio, hain zuzen ere, Hazinnova. Horren helburua da ETEek arlo horiek berritzeko lehenbiziko urratsak ematea eta horretarako proaktiboko enpresengana gerturatzeko Hazinnova agenteen sare handi bat eratu dute. 

Zerbitzua aurkeztu ondoren, Hazinnova agente den Arabako Merkataritza Ganberako Santiago Berruecok enpresei dei egin die zerbitzu hori erabil dezaten eta Ganberaren laguntza eskaini die beharrak zehaztu eta proiektuak egituratzeko bitartekari gisa. Ondoren, Laudioko Tecoel enpresako teknikari komertzial Igor García aurkeztu du. Horrek argi indarraren sektorean lan zein proiektuetan berezitutako ETEak lanaren antolakuntzarekin lotutako prozesuetan egindako berrikuntzak azaldu ditu: sistema berriak ezarri dituzte procesos de trabajo que lan prozesuetan eta, ondorioz, nabamen arindu dira, besteak beste, enpresaren lan administratiboak. 

Aurkezpenean izan da, halaber, Andoni Orue, Laudioko Udaleko Garapen Ekonomikoko zinegotzia. 

Jardunaldira etorri dira galdaragintzako, mekanizatuko, ingeniaritza informatikoko, garraioetako, errotulazio-zerbitzuetako eta abarretako 16 enpresatako ordezkariak. 

Gaur Laudion izandako jardunaldia izan da Hazinnova Jardunaldiak, eskualdez eskualde izenburupean egindakoetan azkena. Irailaren 19an abiatu zirenetik, aurkezpen jardunaldiak izan dira Bizkaian Durango, Barakaldo, Sondika eta Bilbon, Gipuzkoan Tolosa, Irun, Azpeitia eta Eibarren eta Araban, aldiz, Guardian eta Laudion. 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago