La Salve ETEa gaur sartu da Innobasquen bazkide gisa bere jarduerari bultzada emango dioten proiektuetan kolaboratzeko, adibidez, negozio-ereduetan berrikuntza edo elikaduraren industrian digitalizatzea.

Bilboko garagardotegi hau, joan zen mende-hasierako Bilboren ikurra, 2014an indartsu itzuli zen merkatura 2019rako Euskadiko merkatuaren % 10eko kuota lortzeko helburuarekin, eta hasieratik berrikuntza-proiektuetan oinarritu izan da, Azti eta Neiker eragileen ondoan. Aurtengo udan ireki du lehenengo fabrika Bizkaiko hiriburuan, Bolueta auzoan.

Eduardo Saiz Lekuek, Cervezas La Salveko zuzendariak, esan duenez, “Innobasquerekiko itunari esker, enpresari errazago gertatuko zaio elikadura-industrian (eta hemen kokatzen da La Salve) etengabeko erronkari aurre egitea, hau da, kontsumitzailearen gustuetara egokitzea, hau gero eta kezkatuagoa dagoelarik osasun eta iraunkortasunagatik, eta 4.0 teknologiek sektore honetan planteatzen dituzten erronka eta aukeretara egokitzea.”

Innobasqueko Kontraste Taldean sartuko da La Salve, beste ETE bazkide batzuekin zenbait ekimenetan parte hartzeko, adibidez, negozio-ereduetan berrikuntza, 4.0 teknologiek eskaintzen dituzten aukerak elikaduraren sektorean, edo berrikuntza marketinean –erreferentzia bat da honetan–, baita balio-katea kudeatzeko era berrietan ere, hainbat erakunderekiko lankidetzari esker.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago