Konektatzea izan daiteke lehen urratsa berrikuntzarako. Ondoren, hona hemen gure bazkide-sarearen proposamen batzuk, konektatzeko aukerak, berrikuntzarako aukerak:

 

IRAILAREN 9RA ARTE

Metromeet

Antolatzailea: Innovalia

Metromeet-ek industria-metrologia dimentsionalari atxikitako profesionalak gonbidatzen ditu beren ezaupideak eta esperientziak partekatzera Biltzarrean. Txosten edo ponentzietarako deialdia irekita dago eta datorren irailaren 9an amaituko da. Metromeet-en txostengile gisa parte hartzeak aukera emango dizu metrologia-arloko enpresetako zuzendari eta goi-exekutiboekin zuzeneko harremana ezartzeko. Metromeet-ek negozio-sareak handiagotzea eta bezero izan daitezkeenekin harremanak ezartzea ere ahalbidetzen du, industria-metrologia dimentsionalaren barruan arlo zehatz edo espezialitate batean aditu gisa aitortua izateak ematen duen kokapen pribilegiatutik.

 

IRAILAK 27, ASTEARTEA

Advanced Manufacturing and Materials 2016. Conference & Brokerage Event

Tecnun-en, Donostian

Antolatzailea: Innobasque, BEAZ eta Spri, CEIT-IK4-rekin lankidetzan

 Nazioarteko jardunaldia, Fabrikazio eta Material Aurreratuen arloan I+G+b proiektuetarako teknologia transferitu eta bazkideak bilatzeko. Hitzaldi eta enpresa-topaketen (Brokerage Event) programa izango da.

 

IRAILAREN 28RA ARTE

Innobideak 2016 Programa

Irailaren 28ra arte aurkez daitezke Innobideak programarako eskabideak; programa honek langileen parte-hartzea bultzatzen du enpresan, funtsezko elementua baita lehiakortasuna hobetzeko eta lurraldearen gizarte-kohesiorako.

 

IRAILAK 30, OSTEGUNA

Elkarrekin lan-munduan sartzearen alde

Lekua: Innobasque

Antolatzailea: Euskadiko Down Sindromearen Fundazioa

FSDPVren Lan programak, 1994tik, adimen-ezgaitasunen bat duten pertsonak ohiko lan-merkatuan sartzea bultzatzen du metodologia eraginkorraren bidez, arrakastatsua izan dadin ahalmen-urritasunen bat duten horiek lan-merkatuan txertatzea.

Jardunaldi honen helburua enpresak programa honetara eta bere metodologiara hurbiltzea da, lan-munduan txertatzeko programa honetan parte hartzen duten enpresen eta langileen jardunbide egokien esperientziaz baliatuz. Izen-emateak hemen. 

 

IRAILAREN 30ERA ARTE

Lehen Saria Bizi Kalitatearen Hobekuntzari Bizkaian

Antolatzailea: Fundación Vizcaína Aguirre

Zabalik da, berrikuntzaren eta proiektu garapenaren bidez, gure gizartearen eraldaketan lagundu duten era guztietako erakundeen ekarpena aitortzen duen sariketarako hautagaiak aurkezteko epea. Saria 70.000 eurokoa da guztira: 50.000 euro sari nagusiarentzat eta 20.000 accesit batentzat, epaimahaiari egoki iruditzen bazaio. 

 

GIZONDUZ PROGRAMA

Antolatzailea: Emakunde

Aurrez aurreko eta Interneteko ikastaroak; ezaugarriak: dohainik, eskaintza zabal eta askotarikoa, eta moldakorra eta malgua. Gizonezkoak emakume eta gizonen berdintasunaren alde gehiago inplikatzeko ekinbidea.

 

Farmakoak eta Gidatzea 2. Lehiaketa

FyC / FetaG bigarren edizioa deitu da, argazki- eta bideo-lehiaketa online, Farmakoak eta Gidatzea hitzetan inspiratuta; lehiaketa honek badu atal bat bereziki Osasunaren Profesionalengana zuzendutakoa, oso hurbil baitaude problematika honetatik.

 

 URRIAK 3 eta 6

Bilbao Tech Week

Deustuko Unibertsitateko Campusean

Bilbao Tech Week-ek teknologia gure bizitzako alderdi guztietan nola dagoen erakutsi nahi die Euskadiko herritar guztiei. Inork ezin du ukatu teknologiaz inguratuta gaudela: bidaltzen dugun whatsapp bakoitza, planifikatu eta egiten dugun bidaia bakoitza, medikuarengana joan eta lagunekin bideo-jokoetan jolasten dugun bakoitzean… Teknologia oraina da. Dagoeneko egin ez duenak onartu egin behar du aldaketa hau. Ezagutza edo jakintza boterea da eta partekatu egin behar da. Zeren eta batentzat ona dena ona baita guztiontzat ere. Orainaldi indartsuagoaren alde. Etorkizun hobearen alde. Euskadi hobearen alde.

 

URRIAK 4 eta 5

Intergune+ 2016

Antolatzailea: SPRI  eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako Saila

BEC – Bilbao Exhibition Center 

Euskadiko Nazioartekotze Foroan, euskal enpresek, lehen eskutik, nazioartekotzeari buruzko guztia ezagutu ahal izango dute: zerbitzu-eskaintza, Europako politikak, gorabidean dauden herrialdeak, herrialde finkatuak, joerak, etab. 

 

URRIAK 31

BIND 4.0

Enpresa-azeleratzaile publiko-pribatua da, sortu berria, eta autonomia-erkidegoko konpainia nagusiek bertan kolaboratuko dute enpresa-ekinbide berritzaileak Euskadira erakartzeko mundu osotik. Startup-ek aholkularitza eta finantza-laguntza izango dute, baina, batez ere, mundu mailan erreferente diren erakundeen ─adibidez, ABB, CAF, CIE Automotive, Danobat, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes, Michelin, Microsoft, Repsol-Petronor eta Siemens-en─  konpromisoa, sortu berri diren enpresei beren hazkunde, azelerazio eta merkaturatzean lagunduko dietelarik.

 

AZAROAK 16, ASTEAZKENA

BASQUE INDUSTRY 4.0

Antolatzailea: Spri

Donostiako Kursaalen

TEIC tresnetan ardazturiko jardunaldia, industria-prozesuak optimizatzeko laguntza gisa. Fabrikazioaren diseinu, garapen, ekoizpen, logistika eta kudeaketa integratuan laguntzeko tresna adimendunak. Basque Industry 4.0-ren III. edizio honetan laugarren industria-iraultzaz egingo da eztabaida.  Esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, lantegiak, erakusketak eta gaian adituak direnen ikuspegia bildu dira.

 

AZAROAK 22 eta 23

LibreCon 2016

Antolatzailea: Zylk, Irontec, Sergofi eta Worköholics

Euskalduna jauregian, Bilbon

LibreCon 2016, teknologia askeen sektoreak bultzaturiko nazioarteko topaketarik handiena, datorren azaroaren 22an eta 23an izango da Bilbon.

Partekatu albiste hau