Europako Batzordeak “Kohesio” jarri du abian, online plataforma publiko bat, 27 estatu kideren 1,5 milioi proiektu baino gehiagori buruzko informazio zehatza jasotzen duena. Proiektu horiek Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF), Kohesio Funtsak, eta Europako Gizarte Funtsak (EGF) finantzatzen dituzte 2014tik. Lehen aldia da proiektuei buruzko datuen plataforma hain osoa sortu eta herritarren esku jartzen dena, eta EBko hizkuntza guztietan egongo dira eskuragarri. Estatu eta eskualdeetako gobernuek elkarrekin lan egin dute; izan ere, horiek kudeatzen dituzte kohesio-proiektuak.

Plataformak mapa interaktiboa du, eta kohesio-politikak EBko eskualdeetako ekonomia-, lurralde- eta gizarte-kohesioari eta trantsizio ekologiko eta digitalei egiten dien ekarpena erakusten du. Kohesiok denen eskura jartzen du EBk eskualdeetan eta hirietan nola inbertitzen duen. Era berean, eskualdeen eta estatu kideen artean jardunbide egokienak zehaztea eta trukatzea sustatzen du.

Kohesiok honako hau eskaintzen du:

  • 2014-2020 finantzaketa-aldiko 1,5 milioi proiekturi buruzko datu normalizatuak, dagozkien programa eta funtsetarako estekekin
  • Proiektuen 500.000 onuradunei eta horien gauzatze-egoerari buruzko datu normalizatuak
  • 27 estatu kideetan 300 programa operatibo baino gehiago biltzen dituzten datuak
  • Datuak geografikoki lortzea ahalbidetzen duen mapa interaktibo bat
  • Informazio guztia EBko hizkuntza guztietara itzulita

 

Partekatu albiste hau