Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta ikastaroekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu. 

INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA 2022

Innobideak Prestakuntza lehiakorragoa izateko gakoak eta aurrera egiteko modua ezagutzen lagunduko dizun doako prestakuntza-programa da. Prestakuntza-programa hau Innobideak estrategiaren barruan dago, zeinak erakundeetan kudeaketa aurreratua txertatzea eta enpresa-bikaintasuna bilatzea sustatzeko xedea duen. Innobideak Prestakuntza programak berrikuntzan jartzen du arreta, eta on line saio teoriko‑praktikoak eskaintzen ditu, doakoak eta hiru ordukoak. Saio horietan jardunbide egokiak aztertu eta estrategiari, bezeroei, pertsonei, gizarteari, berrikuntzari eta emaitzei buruzko 16 gairi buruz hausnartzen da.

Antolatzailea: Spri, Euskalitekin lankidetzan

 

2022ko urtarrilaren 31era arte

“POSTDOCTORAL FELLOW” DEIALDIA, ALZHEIMER GAIXOTASUNEKO INFEKZIOEN HIPOTESIAN

Datu topologikoen analisia, simulazio molekularrak eta ikaskuntza automatikoa, Alzheimer gaixotasunaren infekzio-hipotesiari aplikatuta.

Deitzailea: BCAM

 

2022ko urtarrilera arte

4.0 PROGRAMA EXEKUTIBOA INDUSTRIAN

4.0 Programa Exekutiboa Industrian esperientzia aitzindaria da, zeinak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen partetik, erantzun koordinatua ematen dion etengabeko prestakuntzarako enpresa-eskariari, funtsezko esparru batean: Industria Adimenduna. Ikastaroa industria Digitala 4.0 arloan prestakuntza osatu nahi duten eta gerentzia-profilak dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta bost hilabeteko iraupena izango du..

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, IDH, MU, UNAV, UDeusto, Basque Industry 4.0, Innobasque, Confebask, Adegi, Cebek, SEA, Spri, AIC eta Euskampus 

Otsailaren 1era arte

COVID-19aren PRONOSTIKOAREN INGURUKO DOKTORATU ONDOKO BEKA

Ikaskuntza automatikoa COVID-19aren pronostikorako. Doktoratu ondoko ikertzaileak “COVID-19ak eragindako infekzioen pronostiko lasterra ikaskuntza automatikoaren bidez” ikerketa-proiektuan egingo du lan eta AXA Research Fund taldeak finantzatuko du. Eskaerak era jarraituan ebaluatuko dira eta deialdiaren amaiera-dataren ondorengo 4 aste baino gutxiagoko erantzun-epea izango dute.

Deitzailea: BCAM

 

Otsailak 2 eta 3

EUROETARA 3ri BURUZKO WEB-MINTEGIAK. MARTXOAREN 24KO DEIALDIA

Euroetara 3 programaren bigarren deialdia ETE berritzaileei zuzenduta dago. Martxoaren 24ra arte egongo da zabalik ETE-ek nazioarteko lankidetzan, merkatutik hurbil eta % 60rainoko diru-laguntzarekin finantzatuta gidatutako proiektuetarako. Hilaren 2ko web-mintegia Eurekoa Network-ek emango du ingelesez, eta hilaren 3koa Espainiako ETE-eontzat izango da. Azkeneko hori Gutizko antolatuko du eta Eurek programako Idazkaritzako, EENko eta eraldatzaileen paneleko hizlariak izango ditu.

Antolatzaileak: GUTIZ  eta Eureka Network

Otsailak 3

BERRIKUNTZA ARLOKO PRESTAKUNTZA: KATEKO FINANTZAKETARI BURUZKO ONLINE IKASTAROA

Zabala Innovation-eki emango du online ikastaro hau eta doakoa izango da. Haren helburua da kateko finantzaketa (hirugarrenentzako finantza-laguntza gisa ere ezaguna) ezagutaraztea eta erabiltzen irakastea. Kateko finantzaketa Europako Batzordearen mekanismo bat da funts publiko txikiagoak eta arinagoak banatzeko, alderdi jakin batzuk babesteko xedearekin, hala nola teknologia berriak txertatzea, start up-ak sustatzea, sektore aitzindariak bultzatzea, etab.

Antolatzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

5. KLUSTERRARI BURUZKO HORIZON EUROPEREN INFODAY JARDUNALDIA

5. Klusterraren informazio-jardunaldiaren helburu nagusia da 74 gai ireki aurkeztea (besteak beste, bateriak, energia berriztagarriak, zero emisioko errepide-garraioa, abiazioa, eta askoz gehiago) Horizon Europeren 2022ko 5. Klusterraren deialdietan, osoko bilkura baten eta hiru saio paraleloren bidez, 5. Klusterraren deialdi tematiko espezifikoak sustatuz eta Horizon Europeren 2022ko 5. Klusterraren lan-programari buruzko informazioa emanez interesdunei. Horrez gain, aholkularitza eman nahi da proposamen on bat idazteko eta Horizon Europeren lehen ebaluazioetan ikasitako lezio nagusiak partekatzeko. Halaber, bazkideak bilatzeko sareak sortzeko aukerak eskaini nahi zaizkie eskatzaileei, proposamen-partzuergoak sortzea sustatzeko, bitartekaritza-jardunaldi bereizi batean.

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

ONLINE JARDUNALDIA: “ZIBERSEGURTASUNA ENPRESAN”

Zibersegurtasuna gero eta kezka handiagoa sortzen duen gaia da enpresa-arduradunen artean. Arrazoiak askotarikoak dira: enpresaren jarduera etengo duen eraso bat jasateko arriskua murriztea, informazio konfidentzialarekiko sarbidea babestea, dokumentuak galtzea ekiditea, etab. Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egungo egoera zibersegurtasunaren arloko mehatxuei dagokienez, eta jakingo dugu zein arriskuri egin behar dieten aurre enpresek. Halaber, zibersegurtasuna modu ezin hobean kudeatzeko edozein antolakundek eman beharreko pausoak aztertuko ditugu. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta ez da beharrezkoa gaiaren inguruko aurretiazko jakintzarik izatea bertaratzeko.

Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre

 

ONLINE JARDUNALDIA: “ZIBERSEGURTASUNAREN ARLOKO OINARRIZKO GAITASUNAK”

Ezinbestekoa da zibersegurtasunaren arloko oinarrizko gaitasunak izatea eduki eta baliabide digitaletarako sarbidea izateko, horiek era seguruan gordetzeko eta jardunbide profesionala garatzean horien erabilera partekatzeko. Jardunaldi honetan parte hartzen dutenek, besteak beste, hau ikasiko dute: datuen babesarekin eta segurtasun informatikoarekin lotutako arrisku eta mehatxuak identifikatzea eremu digitaletan parte hartzerakoan, baita babes eta segurtasun neurriak ezartzea ere, gailu informatikoetan online arriskuetatik babesteko eta pertsonen pribatutasuna babesteko. Horretarako, informazio pertsonala eta ikerketarako datuak edo lan profesionaletako datuak babesteko neurriak hartuko dira. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.

Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre  

 

Otsailak 3

 

{0>

TURBOWAVE WEB-MINTEGIA: AIRE-TURBINEN INGURUKO BERRIKUNTZAREN EROSKETA PUBLIKOA OLATUEN ENERGIA SEKTORERAKO

TurboWave web-mintegiak Berrikuntzaren Erosketa Publikoa eta merkatuaren aurretiazko kontsulta hurbilduko ditu; helburua da argindarra sortzeko sistema errentagarri, fidagarri eta seguru bat identifikatu eta erostea. Energiaren Euskal Erakundeak aurretiazko kontsulta bat abiarazi du jakiteko merkatuari interesatzen ote zaion Mutrikuko olatu-energia lantegian aplikatuko diren aire-turbinak garatzeko Berrikuntzaren Erosketa Publikoa. 

Antolatzailea: Energiaren Euskal Erakundea

<0}

 

 

Otsailaren 3ra arte

‘PUBLIC ENGAGEMENT WITH RESEARCH’ SARIAREN BIGARREN EDIZIOA

Txertoetatik klima-aldaketara, zientzia eta zientzialariak inoiz baino gehiago behar ditugu inguratzen gaituen munduari zentzua emateko. Europako Ikerketa Batzordeak Ikerketarekiko Konpromiso Publikoaren ERC Sariaren bigarren lehiaketa aurkeztu du gaur. Helburua da EIK-ko bekadunak saritzea, baldin eta bikaintasuna erakutsi badute publikoarekiko konpromisoan, euren ikerketa-esparrutik haratago. Hiru sarietako bakoitzak 10.000 euroko zuzkidura du.

Antolatzailea: Europako Ikerketa Kontseilua

 

Otsailak 4

INFODAY TAILERRA: HORIZON EUROPEKO 4. INDUSTRIA KLUSTERRA

Online tailer honetan, GTIZk (Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak) lagundu egingo dizu zure proposamena sortzen, eta, gainera, zure zalantzak argitu ahal izango dituzu, baita galderak egin ere, horiek aurretiaz erregistratzen badituzu. Tailerra amaitzean, aldebiko bilerak egingo dira GTIZko langileekin, aurretiaz hala eskatu bada. Europako Batzordeak 15.349 milioi bideratuko ditu industria-proiektu berritzaileak finantzatzera Horizon Europe programan.

Ezinbestekoa da proposamen arrakastatsuak aurkeztea ekimen honetan finantzaketa lortzeko.

Antolatzailea: GTIZ 

 

RIS3 EUSKADI JARDUNALDIA:  “BIDEZKOA ETA JASANGARRIA DEN HIRI GARAPEN EREDU BATERANTZ”. Bilbao Bizkaia Faktorian, Bilbon

Eusko Jaurlaritza egiten ari den RIS3 espezializazio-arloen lurralde-hedapenaren parte gisa, jardunaldi hau «Hiri Iraunkorrak» aukera-eremuaren helburuen barruan dago. Esparru publiko eta pribatuko hizlari adituek parte hartuko dute, eta, jarraian, eztabaidarako tarte bat zabalduko da.

Antolatzailea: “Bilbao Urban & Cities Design (BUCD) – Urbanismo y Ciudades” elkartea, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailarekin eta Innobasquerekin lankidetzan

 

Otsailak 8 eta 9

HORIZON EUROPEREN WEB-MINTEGIA: LEHEN BALANTZEA

Horizon Europe, EBko ikerketa- eta berrikuntza-programarik handiena, abian da azkenean. 2021eko udaberrian, Europako Batzordea ikerketa- eta berrikuntza-eragileentzako proposamen-deialdiak argitaratzen hasi zen, eta, harrezkero, xehetasun gehiago eman ditu industria-elkarteei buruz, ikerketa-misioei buruz eta EBkoak ez diren herrialdeekiko lankidetzari buruz. Zer moduz doa programa? Urteko biltzar honetan, Horizon Europeren lehen ebaluazio publikoak eskainiko dira.

Antolatzailea: Science|Business Network

 

Otsailak 9

PRESTAKUNTZA BERRIKUNTZAN: INDUSTRIA ADIMENDUNARI BURUZKO IKASTAROA ONLINE

ETE industrialentzako doako ikastaroa, esparru honetan euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak aztertzeko, egoera berria aintzat hartuta; Euskadik arlo horretan dituen lehentasun estrategikoak ezagutzeko; lehenetsitako teknologien erabilgarritasuna kasu praktikoen bidez ulertzeko; 4.0 trantsiziorako gida gisa enpresei zuzendutako ibilbide-orria izateko; eta eskura dauden laguntza-programak eta -zerbitzuak (ibilbide-orriaren faseei lotutakoak) erakusteko. 

Antolatzailea: Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Sprirekin lankidetzan

 

I. INDESIA FOROA

Adimen artifizialeko zuzendariek eta adituek teknologia horrek Europako industrian izango duen aplikazioari buruz eztabaidatuko dute Indesia Foroan. Foroa telematikoki egingo da. Josu Jon Imaz Repsoleko zuzendari nagusiak eta Raúl Blanco Ministerioko Industria idazkari nagusiak inauguratu dute jardunaldia. Herán Asorey Microsofteko presidenteorde korporatiboak hartuko du parte. Bost mahai-inguru egongo dira, eta honako gai hauen inguruan eztabaidatuko da: adimen artifizialaren enpresa-aukerak, industrian aplikatzeko benetako kasuak, datu-espazioen garrantzia, teknologia horrek ingurumen-jasangarritasunari egiten dion ekarpena eta etorkizuneko enpleguak industrian. Indesia elkartea Repsol, Gestamp, Navantia, Técnicas Reunidas, Telefónica, Microsoft, Ferrovial eta Airbus enpresek sortu dute. Estatu mailakoa izan arren, bokazio europarra du, eta enpresen garapena sustatu nahi du digitalizazioaren esparruan, bai eta data driven kulturarako trantsizioa ere. 

Antolatzailea: Indesia

 

Otsailaren 10era arte

DEIALDI IREKIA DESBERDINKERIARI BERRIKUNTZAREN BIDEZ AURRE EGITEKO

Deialdi irekia desberdinkeriari eta gizarte arrakalei aurre egitea eta horiek hobeto ezagutzea ahalbidetuko duten berrikuntza-proiektuak lokalizatzeko. Izan ere, horiek COVID-19aren pandemiaren ondorioz asko larritu dira. Cotec fundazioaren #PIA2022 programaren xedea ez da sariak ematea edo laguntza ekonomiko soilak banatzea; programaren xedea da lankidetza-aliantzak sortzea, elkarrekin lan egiteko eta hautatutako proiektuei xedeak betetzen laguntzeko. Hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 10era arte egongo da zabalik. Parte hartzeko ekimenaren ehun hitz baino gutxiagoko laburpen bat besterik ez da egin behar (420 karaktere, espazioak barne). #PIA2022 kanpaina irekita dago edozein pertsona edo erakunderentzat, publikoa zein pribatua, eta edozein diziplina edo ezagutza-arlotakoa izan daiteke. Oinarrizko baldintza da proposamen berritzaile bat egitea, ezagutzan eta esperientzian oinarritutakoa; ekimenak desberdinkeriak diagnostikatzeko xedea izan beharko du, eta horiei aurre egitekoa ere, neurtu eta gora joan daitezkeen aldaketa eraginkorrak, sistematikoak edo antolakuntzazkoak gauzatzearen bidez. Cotec fundazioak hautatutako proiektuei finantzaketa emango die (40.000 euro gehienez ere), baina, horrez gain, ezagutza, esperientzia, proiekzioa, sarbidea, ikusgarritasuna eta posizionamendua eskainiko die.

Deitzailea: Cotec

 

Otsailak 10

ONLINE JARDUNALDIA: “ZUZENDARIENTZAKO ZIBERSEGURTASUNA”

Zibersegurtasuna enpresa-zuzendarien artean gero eta kezka handiagoa sortzen duen gaia da. Arrazoiak askotarikoak izan daitezke: BYODaren erabilera gero eta gehiago hedatu da, eguneroko albisteek DDoS edo antzeko eraso batek enpresa bat geldiarazten duela adierazten dute, eta, ondorioz, informazio pribilegiatua, konfidentziala eta maila estrategiko altukoa babesteko beharra handia da. Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egungo egoera zibersegurtasunaren arloko mehatxuei dagokienez, eta jakingo dugu zein arriskuri egin behar dieten aurre enpresek. Halaber, zibersegurtasuna modu ezin hobean kudeatzeko edozein antolakundek eman beharreko pausoak modu errazean aztertuko ditugu.  Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.

Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre 

 

INTELIGENTZIA ARTIFIFZIALARI BURUZKO ONLINE IKASTAROA GARATZAILEENTZAT

Adimen artifizialeko teknikak hobetzea —bereziki ikaskuntza automatikoa eta ikaskuntza sakona— disrupzio teknologikoa da, eta aukera ematen du hainbat eremutan aurrera egiteko eta eraldaketa digitala gauzatzeko, eta soluzio adimendunak eskaintzen dituzten SW produktuen erdigune bihurtzen da. Arazoa eta erronkak agertzen dira, ordea, software-produktu horiek produkzioan modu eraginkorrean hedatzen saiatzean. Jardunaldi honetan, saiatuko gara erronka horiei heltzen eta DevOps garapen- eta operazio-jardunbide egokietan oinarritutako paradigma berriak aurkezten. Jardunaldi honen helburu nagusia Ops unibertsoaren aldaera berriak ezagutaraztea da, batez ere MLOps eta IAOps, zeinak lagungarri baitira AAko soluzioen garatzaile eta arkitektoentzat, produkzioan AAko ereduak eta prozesuak modu fidagarri eta eraginkorrean ezartzeko eta mantentzeko, eta analistentzat, erreferentziazko garapen-esparru bat izateko. Paradigma horien ikuspegia da eredua berriz erabil daitekeen software-tresna bihurtzea, eta etengabe ezarri eta monitorizatu ahal izatea, erreproduzitu eta neurtu daitekeen prozesu baten bidez. Eskaintzen duten onura nagusia da hasierako kontzeptu-probaren eta esperimentuen eta benetako produkzioko AAko produktuen arteko jauzia minimizatzen duela.

Antolatzailea: Enpresa Digitala

 

Otsailaren 15era arte

STEAM EUSKADI SARIEN 2. EDIZIOA

STEAM Euskadi Sarien bidez STEAM hezkuntza-ekimen berritzaileenak eta bereziki emakumeei (haurrak, gazteak zein helduak) zuzenduta daudenak aintzatetsi nahi dira. Ikastetxe edo erakunde bat bazara eta bokazioak eta aspirazio profesionalak inspiratzeko STEAM hezkuntza-proiekturen batean lanean ari bazara, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiken arloan, edo ikasleen gaikuntza zientifiko eta teknologikoa hobetzeko proiektu batean, ez izan zalantzarik eta aurkeztu ezazu hautagaitza.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, Innobasqueren lankidetzarekin

 

Otsailak 17

ONLINE JARDUNALDIA: “GARATZAILEENTZAKO ZIBERSEGURTASUNA”

Talde gutxik pentsatzen dute zibersegurtasuna softwarearen garapenean hasten denik, eta zibersegurtasuna oinarri izanda garatutako aplikazio batek konektatutako antolakunde batek berez dakarren arriskua ikaragarri murriztuko duenik. Hala ere, egun dugun errealitatea da zaurgarritasun handienak aplikazioetan daudela, ez azpiegituran. Saio honetan SecDevOps eredua azalduko dugu, baita hori ezartzeko dauden erronkak ere. Horrez gain, ikusiko dugu segurtasuna eta kalitatea elkarrekin joan beharko direla eta SDETek segurtasunari dagokionez ekarpen handiak egin ditzaketela. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.

Antolatzailea: Basque  Cybersecurity Centre

 

DESIGN FOR GROWTH Bilbon

Enpresa eta erakundeen arteko topaketak, ekonomia- eta gizarte-diseinu eta -garapenaren ingurukoa. IED Kunsthal Bilbao zentroko egoitzan gauzatuko da, Zorrotzaurre uhartean, egun honetan: xxx. Hausnarketa bat egingo dugu, Diseinuak gizarteari eta ekonomiari egin ahal dizkion ekarpenen inguruan. Bertan, Lanbideko zuzendari nagusia den Gloria Múgicarekin hitz egingo dugu, baita CEBEKen presidentea den Carolina Pérez Toledorekin eta BBK Fundazioko Gizarte Ekintzako zuzendari Nora Sarasolarekin ere, diseinuak ematen dizkigun balioen garrantziari buruz eta horrek ingurumen ekonomikoari eta gizarte-ingurumenari ematen dizkion tresnen erabilgarritasunari buruz. Elkarrizketa Alessandro Manettik moderatuko du, Espainiako IEDko CEOak.

Antolatzailea: Kunsthal

 

Otsailaren 21etik 25era 

ADIMEN ARTIFIZIALARI BURUZKO NAZIOARTEKO BILTZARRA

Lanean, berrikuntzan, produktibitatean eta konpetentzietan adimen artifizialari buruzko 2022ko Nazioarteko Biltzarrak komunitate tekniko, politiko, enpresarial, akademiko eta gizarte zibileko ahots nabarmenak aurkeztuko ditu, eta enpresetan eta lantokietan adimen artifizialaren ezarpenaren inguruan, erabileraren etikaren inguruan eta eskumenetan, enpresa-dinamikan eta produktibitatean dituen inplikazioen inguruan eztabaidatuko dute. 

Antolatzailea: OCDE

 

Otsailak 24

ONLINE JARDUNALDIA: “ZIBERSEGURTASUNA INDUSTRIAN”

Industria-sistemak eta teknologia operatiboa (TO) asko konektatzen ari dira, eta, ondorioz, industriaren zibermehatxuak esponentzialki handitu dira. Industria-automatizazioko ekipoek informazio korporatiboko teknologiak hartu dituzte oinordetzan, eta, horiekin batera, informazioaren segurtasunari dagozkion arazoak ere. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.

Antolatzailea: Basque Cybersecurity Centre

 

Martxoak 2 eta 3

GO MOBILITY. Ficoba, Irun (Gipuzkoa)

MUBILen GO MOBILITY mugikortasun jasangarriaren ekosistemaren topagune profesionala da Europako hegoaldean

Antolatzailea: Ficoba

 

Martxoak 3

ONLINE JARDUNALDIA: “ZIBERSEGURTASUNA ENPRESAN”

Zibersegurtasuna gero eta kezka handiagoa sortzen duen gaia da enpresa-arduradunen artean. Arrazoiak askotarikoak dira: enpresaren jarduera etengo duen eraso bat jasateko arriskua murriztea, informazio konfidentzialarekiko sarbidea babestea, dokumentuak galtzea ekiditea, etab. Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egungo egoera zibersegurtasunaren arloko mehatxuei dagokienez, eta jakingo dugu zein arriskuri egin behar dieten aurre enpresek. Halaber, zibersegurtasuna modu ezin hobean kudeatzeko edozein antolakundek eman beharreko pausoak aztertuko ditugu. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta ez da beharrezkoa gaiaren inguruko aurretiazko jakintzarik izatea bertaratzeko.

Antolatzailea: Basque  Cybersecurity Centre

 

ONLINE JARDUNALDIA: “ZIBERSEGURTASUNAREN ARLOKO OINARRIZKO GAITASUNAK”

Ezinbestekoa da zibersegurtasunaren arloko oinarrizko gaitasunak izatea eduki eta baliabide digitaletarako sarbidea izateko, horiek era seguruan gordetzeko eta jardunbide profesionala garatzean horien erabilera partekatzeko. Jardunaldi honetan parte hartzen dutenek, besteak beste, hau ikasiko dute: datuen babesarekin eta segurtasun informatikoarekin lotutako arrisku eta mehatxuak identifikatzea eremu digitaletan parte hartzerakoan, baita babes eta segurtasun neurriak ezartzea ere, gailu informatikoetan online arriskuetatik babesteko eta pertsonen pribatutasuna babesteko. Horretarako, informazio pertsonala eta ikerketarako datuak edo lan profesionaletako datuak babesteko neurriak hartuko dira. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.

Antolatzailea: Basque  Cybersecurity Centre

 

Martxoaren 8ra arte

HAUTAGAITZA AURKEZTEA: III HORIZON IMPACT AWARD

Europako Batzordeak abian jarri du Horizon Impact Award sariaren edizio berria. Sari hori EBk finantzatutako proiektuei ematen zaie, baldin eta emaitzek eragin soziala izan badute Europa osoan eta kanpoan. Sariak Horizon 2020ko (2014-2020), EBren ikerketa- eta berrikuntza-programako eta Zazpigarren Esparru Programa (2007-2013) aurrekariko eragin handieneko proiektuen emaitzak aintzatetsi eta saritzen ditu.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Martxoaren 15era arte

RESEARCH FELLOWS 2022 PROGRAMAREN DEIALDIA

Deialdi honetan, plazak eskaintzen dira doktoratu ondoko 20 ikertzailerentzat. Lanpostu horiek Eusko Jaurlaritzak, Europako Batzordeak eta hautagaiak bere ikerketa garatuko duen erakunde hartzaileak batera finantzatzen dituzte; beraz, erakunde horren onarpen-gutuna beharrezkoa da. Bost urteko kontratu horiek etorkizun oparoko zientzialari gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusiaren postua eta ikerketa independentea lortzeko aukera ematen dute. Hautatutako fellow-ek gai izan beharko dute zientziaren arloan lider bihurtzeko beharrezko eskumenak lortzeko. Ikerbasquek komunitate zientifikoari epe luzerako ikerketa-karrera bat eskaintzeko konpromisoa hartu du: fellow-ak beren 5. urtean ebaluatu ahal dira, posizio iraunkorra lortzeko. Eskatzaileek 2011ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra bitartean egin beharko dute doktoregoa.

Antolatzailea: Ikerbasque

 

Martxoak 31

ONLINE JARDUNALDIA: “ZIBERSEGURTASUNA ENPRESAN”

Zibersegurtasuna enpresa-arduradunen artean gero eta kezka handiagoa sortzen duen gaia da. Arrazoiak askotarikoak dira: enpresaren jarduera etengo duen eraso bat jasateko arriskua murriztea, isilpeko informazioarekiko sarbidea babestea, dokumentuak galtzea ekiditea, etab. Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egungo egoera zibersegurtasun arloko mehatxuei dagokienez, eta jakingo dugu zein arriskuri egin behar dieten aurre enpresek. Halaber, zibersegurtasuna modu ezin hobean kudeatzeko edozein antolakundek eman beharreko pausoak aztertuko ditugu. Jardunaldiaren iraupena 90 minutu izango da eta ez da beharrezkoa gaiaren inguruko aurretiazko jakintzarik izatea bertaratzeko.

Antolatzailea: Basque  Cybersecurity Centre

 

ONLINE JARDUNALDIA: “ZIBERSEGURTASUN ARLOKO OINARRIZKO GAITASUNAK”

Ezinbestekoa da zibersegurtasunaren arloko oinarrizko gaitasunak izatea eduki eta baliabide digitaletarako sarbidea izateko, horiek era seguruan gordetzeko eta jardunbide profesionala garatzean horien erabilera partekatzeko. Jardunaldi honetan parte hartzen dutenek, besteak beste, hau ikasiko dute: datuen babesarekin eta segurtasun informatikoarekin lotutako arrisku eta mehatxuak identifikatzea eremu digitaletan parte hartzerakoan, baita babes eta segurtasun neurriak ezartzea ere, gailu informatikoetan online arriskuetatik babesteko eta pertsonen pribatutasuna babesteko. Horretarako, informazio pertsonala eta ikerketarako datuak edo lan profesionaletako datuak babesteko neurriak hartuko dira. Jardunaldiaren iraupena 90 minutukoa izango da eta Zoom plataformaren bidez egingo da.

Antolatzailea: Basque  Cybersecurity Centre

 

Apirilaren 1era arte

HAUTAGAITZAK AURKEZTEA: 5.0 INDUSTRIA SARIA

5.0 Industriak Europako industriaren etorkizuneko ikuspegia ematen du, eta helburu sozialak lortu nahi ditu, enplegutik eta hazkuntzatik harago. Industria oparotasunaren hornitzaile bihurtuko litzateke, eta ekoizpena jasangarriagoa bihurtuko luke. Gainera, langilearen ongizatea ekoizpen-prozesuaren erdigunean jarriko luke. 5.0 Industriaren saria EBk finantzatzen dituen eta 5.0 Industriaren ikuspegia sustatzen duten proiektuak aintzatesteko saria da. Proiektuak gai izan behar dira soluzio sinesgarri eta inspiratzailea aurkezteko, 5.0 Industriaren hiru zutabe nagusiak jorratuko dituena: jasangarritasuna, giza zentralitatea eta erresilientzia. Gainera, argi eta garbi aplikatu beharko da industrian.

Deitzailea: Europako Batzordea 

 

Apirilaren 5etik 7ra

WIND EUROPE 2022. Bilbon

Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.

 

Apirilaren 19tik 22ra

ESPAINIAKO INSTRUMENTAZIO ASTRONOMIKOAREN EGOERARI BURUZKO JARDUNALDIAK. CSICen egoitza nagusia. Madril

Jardunaldi horiek eztabaida-foro bat izango dira instrumentazioaren garapenean parte hartzen duen komunitate astronomiko nazionalarentzat, eta topagune bat, Espainiako erakundeek zientzia-programetan espaziotik parte hartzeko dituzten aukerak ezagutzeko, ikerketa-komunitatea eta arloko enpresak barne.  

Antolatzailea: TEC2SPACE-CM sarea RIA (Astronomia Azpiegituren Sarea), CDTI eta Estatuko Ikerketa Agentziarekin (Astronomia eta Astrofisika, Espazioa arloetako koordinatzaileak) lankidetzan. 

 

Apirilak 21 eta 22

BALTIC CIRCULAR ECONOMY FORUM 22. San Petersburgo, Errusia

Baltikoko Ekonomia Zirkularraren Foroa ekitaldi hibridoa da, eta haren xedea da eskualdeak dituen erronka zirkular handiak eta eskualdeak eskaintzen dituen aukerak aztertzea Foroaren esparruaren barruan, partaideek Errusiako, EBko eta beste herrialde batzuetako alderdi interesdun nagusienengandik ikasteko pribilegioa izango dute. 

Antolatzailea: San Petersburgo hiria

 

 

Apirilaren 25etik 29ra

HANNOVER MESSE Hannoverren, Alemanian

Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai. 

 

Maiatzaren 22tik 26ra

MUNDUKO EKONOMIA FOROAREN 2022ko URTEKO BILERA. Davosen, Suitza

“Elkarrekin lan egin, konfiantza berrezarri” lelopean, 2022ko urteko bilera izango da, pandemia hasi zenetik, lidergoari buruzko munduko aurrez aurreko lehenengo ekitaldia. 2022ko urteko bilera Davos-Klostersera itzuliko da, bi urteko etenaldiaren ondoren, eta munduko liderrei aukera emango die munduko egoeraren balantzea egiteko eta datorren aldi erabakigarrirako elkarteak eta politikak eratzeko.

Antolatzailea: Munduko Ekonomia Foroa

 

Ekainaren 13tik 17ra

MAKINA-ERREMINTAREN BIURTEKOA 2022 BECen, Barakaldon (Bizkaia)

31 BIEMH bueltan da, eta teknologian, konponbideetan, berrikuntza-proposamenetan eta erakusketa-gunean anbiziorik handiena duen edizioa da. Motibazio eta energia handiz antolatutako edizioa da eta bertan mundu osoko erakusketariek eta bisitariek merkataritza-kontaktuak egin ahalko dituzte, sinergiak eratuko dira eta negozio‑aukera berriak garatuko dira.

Antolatzaileak: AFM eta BEC!

 

2022ko urriaren 4tik 7ra

BIG SCIENCE BUSINESS FORUM  2022an Granadan

BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.

 

Partekatu albiste hau