Egunez egun egiaztatzen da enpresa baten benetako balioa bere parte diren pertsona edo langileen ahalmenean dagoela. Coach and Play, coaching artisau-eran egiten duen aholkularitza-enpresa, ongi jabetzen da horretaz; horregatik, Global Innovation Day-n tailer bat jarri zuen bertaratuentzat, Lego Serious Play metodologian oinarrituriko trebetasunak garatzeko.

Era esperimentalean eta bizipenez berrikuntza egiteko metodologia berri hau ikuspegia modelizatu eta partekatzeko, nortasuna lantzeko eta gure ekintzak gidatzen dituzten eta erabakiak hartzen laguntzen dizkiguten oinarrizko printzipioak eztabaidatzeko diseinatua dago.  Gizakiaren alderdirik emozionalenarekin konektatzea da kontua, batzen eta elkarrekin sortzen joateko. Honela, enpresaren helburuak helburu pertsonalekin elkartzea bilatzen da, beharrezko motibazioarekin eta era arduratsuan lan egiteko.

Ondorengo bideoan Danel Alberdik metodologia hau azaltzen du.

Ausartzen zara jolastera? Egin berrikuntza Lego-rekin

 

Partekatu albiste hau