Irailaren 16tik aukera dago .eus luzapena duten domeinuak eskatzeko.  .eus domeinua lehen mailako domeinua da euskal hizkuntza eta kulturaren komunitatearentzat; euskara sustatzeko eta komunitate hau kohesionatzeko helburuaz sortua da.

Baina ezagutzen al ditugu luzapen pertsonalizatu berrien onurak?

Luzapen geografikoek garrantzi handia dute kultura eta marka online babesteko.  Espainiako eskualde-domeinuen luzapenetan .cat izan zen aitzindaria, eta orain Euskadik eta Galiziak ere badituzte luzapen hauek.

Luzapen hau hartzeko arrazoi nagusietako bat bilatzaileetan kokapen-irizpide berrietara egokitzea da. Googlek Hummingbird algoritmoa sortu zuenetik, kokapena gero eta bideratuagoa dago bilaketa semantikoetara, eta beraz kategorizazio sektorial eta geolokalizatuak gero eta pisu handiagoa du. Gainera, .com bezalako gTLD tradizional eta generikoen merkatuan saturazioa dagoenez, aukera ona da marka bat erregistratu nahi dutenentzat edota beren jarduera eta edukiari buruzko terminoak dituen domeinu bat lortzeko.

 .eus domeinuko izen bat erregistratu ahal izateko betebeharrak webgunearen edukian oinarrituta daude. Eskatzen duten orriek euskal kultura sustatzeko helburua izan behar dute edo zati batean euskaraz egon behar dute edota beren jakinarazpenak hizkuntza honetan egin behar dituzte.

 Badira aurretiazko faseak, “irteerakoak” deituak, aldez aurretik domeinuak erreserbatu nahi dituzten enpresa eta partikularrentzat pentsatuak, honela beren marka online babestu eta beste batzuek urratu edo usurpatzea saihesteko. Domeinuaren kontrol, administrazio eta kudeaketaren ardura duen erakundea PuntuEus fundazioa da, irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua, ICANNekiko kontratua 2013ko abenduan izenpetu zuena. Innobasquek ekinbide honen alde egiten du eta .eus domeinua 2015. urtean hartuko du. 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago