Milioika pertsonak ez dute elektrizitate garbi, seguru eta eskuragarririk. Horregatik, NBEak Argiaren Nazioarteko Urte izendatu du 2015. urtea, eta horrela argiaren eta horri atxikitako teknologien garrantziaz kontzientzia harrarazi nahi du arlo erabakigarrietan: energia, hezkuntza, osasun, komunikazio eta abarretan.

Proiektu asko ari dira lanean argikuntzan ere berrikuntza sartzeko. Adibidez, Sockket egunez futboleko baloia da eta gauez, metaturiko energia zinetikoa erabiliz, LED lanpara bihurtzen da. 

Baina, imajinatzen duzu zer egin ahal izango litzatekeen argia inprimatzerik balego? Estatu Batuetako Rohinni start-up-ak LED (argikuntza) teknologia, 3D-ko inprimaketa eta nanoteknologia uztartu ditu Lightpaper deritzotena sortzeko, “munduko LED argirik meheena”.

Lightpaper-ek aukera emango du LED argi ñimiño ugari inprimatzeko papera bezain euskarri mehean. Funtzionamenduaren printzipioa erraza da: tinta LEDekin nahasten da, nahastura azal edo gainalde eroale batean inprimatu eta bi geruza eransten dira zirkuitua zigilatzeko. 

Teknologia berri honek gure bizitza argitzen dugun era alda lezake, edozein azaletan inprimatzeko aukera emango baitu, aparte utzita bere forma eta tamaina. Gainera, LEDen tamaina  txikiari esker, formak mugarik gabe sortu ahal izango dira, eta teknologia hau ia edozeri aplikatu ahal izango zaio: telefono edo automobil, smartwatch edo pareta bati.

Hala ere, eta teknologia hau disruptiboa izan daitekeen arren, asko falta da aurrera egin eta hobetzeko, zeren eta kontzeptu berri samarra denez, Lightpaper-ek faktore mugatzaileak baititu aurrean. Faktore horietako bat da LEDak ez direla era uniformean banatzen, eta beraz oraindik ez da lortu irudiak eta formak sortzea.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago