Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Azaroa eta abendua – INNOBIDEAK
Doako prestakuntza-saio laburrak eskaintzen ditu berrikuntzaren eta kudeaketa aurreratuaren funtsezko kontzeptuak ezagutzeko. Euskadiko industria- eta zerbitzu-enpresetan lan egiten duten gerenteei eta zuzendariei zuzenduta dago.
Saioek askotariko gaiak jorratzen dituzte eta gehienak webinar formatuan egiten dira (Team bidez), hiru orduko iraupenarekin. Inskripzioak banan banan egiten dira.
Antolatzailea: SPRI Taldea
Abenduak 2 – I+G+B NAZIOARTEKOTZEKO LAUGARREN JARDUNALDIA: UR-JAUZIAN FINANTZATUZ ENPRESA TXIKI ETA ERTAINENTZAKO AUKERAK – Bizkaia Plaza Eraikineko auditoriuma, Bilbo (Bizkaia)
Ur-jauziko finantzaketa Europako Batzordearen (EB) mekanismo bat da, ETEei eta startupei berrikuntza teknologikoak integratzen eta garatzen laguntzeko funts publikoak banatzeko.
Funts horiek enpresen eskura jartzen dira, azken erabiltzaileek teknologia berriak har ditzaten bultzatzeko deialdien bidez.
Jardunaldia EAEko ETE eta startupetako pertsonei zuzenduta dago.
Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.
Antolatzailea: SPRI Taldea, Bizakia BEAZ, Berrikuntzaren Euskal Agentzia Innobasque
Abenduak 10 – HITZALDI ZIKLOA “QUE SABEMOS DE…” – Donostian
Komunitate zientifikoaren eta gizartearen arteko elkarrizketa-ingurune bat eraiki nahi du, non zientziaren protagonistek gaurkotasun zientifikoa, prozesuak eta gure eguneroko bizitzan duten eragina azalduko duten, eztabaidarako denbora ere utziz.
Sara Catalano CFMko Ikerbasque Fellow ikertzailearekin izango da. Material supereroaleen eta magnetikoen arteko interfazeetan oinarritutako gailu kuantikoen diseinuan eta garapenean aditua da, eta “Fisika kuantikoa: arrakastak, aplikazioak eta erronkak” hitzaldia eskainiko digu.
Antolatzailea: Materialen Fisikako Zentroak (CFM), Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC)
Abenduak 13 – X DENBORA SAREA JARDUNALDIA – Itsas Museum Bilbao
Gogoeta egingo da eskola-ordutegien eta beste pertsona batzuen zainketen osasunari eta inpaktuari buruz.
Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.
Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Denbora
Abenduak 19 – INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA: BERRITZEA BALIOA SORTUZ: PRODUKTU ETA ZERBITZU BERRIAK
Produktu eta zerbitzu berriak merkaturatzea da edozein enpresaren funtsezko jardueretako bat. Saioan, produktu berriak merkaturatzeko hurbileko esperientzia batzuei buruz hitz egingo dugu, eta esperientzia horiei buruz zer aplika dezakegun. Produktua merkaturatu aurretik zer erabaki hartu behar diren, merkaturatzea nola planifikatu eta merkaturatze-fasean akatsak nola zuzendu azalduko dugu.
Saioaren edukiak: Sarrera: balioa sortu eta atzitu, bezeroak nola erabakitzen duen, roduktu berriak merkaturatzeko antolatzea, nola merkaturatzen den produktu edo berrikuntza disruptibo bat.
Hizlaria: Iñigo Irizar
Enpresa zientzietan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea), MBA (IESE, Bartzelona) eta estrategiako eta berrikuntzako espezialista MITen (Boston, US). 30 urtetik gorako esperientzia profesionala du, eta freelance gisa aritzen da sektore eta tamaina guztietako enpresen zerbitzuan. Berrikuntzako aditua da EICn eta EISMEAn, Europako Batzordearen Horizonte Europa programan.
Antolatzailea: SPRI Taldea