SPRI Taldeak, Euskalit-ekin elkarlanean, Innobideak Prestakuntza programako 2019ko lehen prestakuntza-zikloa jarriko du martxan gai-zerrenda berrituarekin. Ekitaldi honetarako proposamena ETEen premia edo beharrizanetara hurbiltzen da; erakundeen gogoeta-gai diren alderdi berriak jorratuko ditu, eta, prestakuntzaren bidez, erantzun egokiak emateko tresnak eta baliabideak erakutsiko ditu.

Prestakuntza doako programa da, estrategia, bezero, pertsona, gizarte, berrikuntza eta emaitzei buruzko 16 gai proposatzen dituena. Izen-ematea jada zabalik dago link honen bidez. Ikastaroak EAEko hiru euskal hiriburuetan izango dira otsailaren 12 eta maiatzaren 21 artean.

Innobideak estrategiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak diseinaturik, enpresei, lehiakorragoak izateko, behar duten laguntza ematen die, eta estrategia honen barruan Prestakuntza programa dago.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago