Innobasqueko bazkide zara? Ziklo berriaren definizioan parte hartu nahi duzu? Ekainaren 3an, Global Innovation Day-rekin bat etorriz, Bilboko Euskalduna jauregian bazkideen Batzar Nagusia ere egingo du Innobasquek, eta bertan izango da Iñigo Urkullu lehendakaria, ohorezko presidentea. Baina aurrez, 15:30ean, bazkideak tailer parte-hartzaile batean izango dira, horren bidez beraien ideiak eta ekarpenak jasotzeko.

Helburua bazkidearen ahotsa jasotzea da, zure iritzia kontuan hartzea. Guztion artean diseinatuko dugu Innobasqueko bazkide-sarearentzako balio-proposamena.

Innobasque sareak erakutsiko du ekainaren 3an sekula baino aktiboago dagoela: tailerretan praktikatuz, txokoetan konektatuz eta hitzaldietan ikasiz. Aldi berean ehunen bat bazkidek tailer batean parte hartuko dute sareko kide bakoitzak Euskadiren eraldaketarako zer ekarpen egin dezakeen identifikatzeko, nork bere gaitasunetatik, bere aukeretatik. Baita ere izango da astia sare honen gaitasun edo ahalmenetan sakontzeko. Zure esperientzia ezagutu nahi dugu, guztioi ekarpenenen bat egingo diguten konexioak aktibatzeko. Parte hartu nahi baduzu, emazu izena hemen.

Batzar Nagusia berehala hasiko da, 17:30ean, eta bertan aurkeztuko dira 2014 ekitaldiko kontuak, kudeaketa-txostena, eta Alberto García Erauzkinek presidentearen txostena azalduko du. Bertaratzeko asmoa baldin baduzu, emazu izena esteka honetan.

Partekatu albiste hau