Txileko Biobo eskualdearen garapen ekonomikorako agentzia da Desarrolla Biobo eta gaur “Zure ETEan zaintza estrategikoa egiten duzu?” jardunaldia antolatu du. Bertan Berrikuntzaren Euskal Agentziako (Innobasqueko) proiektuaren arduraduna den Patricia Martínezek hartu du parte.

Jardunaldira batez ere enpresa txiki eta ertainak bertaratu dira eta Innobasquek azaldu die zaintza estrategikoa egiteko modua; izan ere, zaintza estrategikoa “informazioa jaso, eraldatu, baloratu eta banatzeko prozesua da” eta horrek “aukerak aprobetxatu eta aukera berriak sortzea” ahalbidetzen du, horien artean merkatuak eta joerak identifikatzea, lehiakideen jarrera aurreikustea, edo produktuak eta zerbitzuak hobetu edo horietan berritzea. Martínezek adierazi duenez, “jasotako informazioa izango da erabaki estrategikoak hartzeko eta zaintza adimentsua egiteko oinarria”.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago