Berrikuntzaren Euskal Agentziak Innova&acción-ek Valentziako Centro de Innovación Social y Urbana Las Naves zentroan antolatu zuen Sormen‑Ekonomia Foroan parte hartu zuen atzo. Valentziako Erkidegoko Fundazio Politeknikoaren berrikuntzaren aldeko apustua da foro hori. Foroaren helburua izan da, batetik, sormen‑ekonomia ezagutaraztea, hazkunde motor gisa, eta, bestetik, Kultura eta Sormen Industriako (KSI) enpresetan eta gainerako sektoreetan sormena sustatzea, lehiakortasun‑faktore gisa.

Jardunaldian Gotzon Bernaolak parte hartu zuen, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako Enpresa‑Berrikuntzaren koordinatzaile nagusiak. Kultura‑ eta sormen‑industriak garapen ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa bideratzeko elementu diren hiri, autonomia-erkidego eta herrialdeetan garatutako proiektuei buruz eztabaidatu zuen. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagastik eta World Design Capital Valencia 2022ren zuzendari Xavi Calvok Bernaolarekin batera partekatu zuten mahai‑ingurua.

Innobasqueko zuzendariak Kulturaren eta Sormenaren Euskal Barrutia (BDCC) aurkeztu zuen. Euskadiko kultura‑ eta sormen‑industriak gaitzen, garatzen eta laguntzen dituen espazioa da, eta sektoreko lehiakortasuna eta indartze ekonomikoa sustatzen ditu. “BDCCak enpresei eta KSIko profesionalei haien ekintzailetzako, berrikuntzako eta lehiakortasuna hobetzeko prozesuetan laguntzen die”, azaldu zuen.

Foroan Europako Bauhaus Berriak Europako Itun Berdearekin konektatzen duela aipatu zen, hau da, sortzailea eta ekintzailea izatearen bateragarritasunari, berreskuratze ekonomikoari, lurralde berritzaileei eta lurraldeen arteko kooperazioaren garrantziari buruz hitz egin zuten.

Hizlarien artean, aipatutakoez gain, honako hauek ere parte hartu zuten: Marta Chillarón, Las Naveseko zuzendaria; Olga Broto, Innova&acción-eko zuzendaria; Esther Castellano, Weaddyou-ko zuzendari nagusia; Fernando Garrido, EOI Mediterráneoko zuzendaria; Roger Casas, El Cañonazoko CEO; María del Puy, Malvalandako CEO; Pau Raussel, Econcult-eko zuzendaria; Mónica Bonafonte, Fomento de las Artes y el Diseñoko zuzendari nagusia; Marcos Rozas, Istobal-en R&D and Innovation Manager; Eva Toledo, Padimako Co CEO; Juan Carlos Santos, joeren analisietan aditua; Laura Miguel Baumann, Fundesarteko arduraduna; Uqui Permui, Red de Asociaciones de Diseño READeko presidentea; eta Trinidad Zaldivar, Banco Interamericano de Desarrollo BIDeko presidentea.

Partekatu albiste hau