Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia I+G+Bari buruzko Informazio Puntuen Sarean (PIDI Sarea) sartu da. Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroak (CDTI), Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren mendeko enpresa-erakunde publikoak, bultzatutako ekimena da.
PIDI sarea estatuko lurraldean berrikuntza sustatzen duten hainbat erakundek osatzen dute: zentro teknologikoak, plataforma teknologikoak, elkarteak, merkataritza‑ganberak, unibertsitateetako fundazioak, tokiko eta eskualdeko administrazioak, elkargo profesionalak eta enpresa‑taldeak. Haren helburua da I+G+Brako laguntza publikoei buruzko informazioa eta aholkuak ematea.
Doako zerbitzua I+G+Baren arloko jardueretarako finantzaketa publikorik onena bilatzen duten enpresa, ekintzaile eta erakundeei zuzenduta dago, eskualdeko, nazioko, Europako edo nazioarteko programen deialdien bidez.
Atxikimendu horri esker, Innobasquek indartu egiten du laguntza‑ildoei buruzko aholkularitza zuzena eta orientazioa emateko duen gaitasuna, eta, horrela, berrikuntza sustatzeko baliabide publikoetarako sarbidea errazten du.
Interesa duten enpresa eta erakundeek doako zerbitzu hori eska dezakete Innobasqueren webgunean eskuragarri dagoen inprimakia betez edo [email protected] helbidera idatziz. Talde espezializatu batek kasu bakoitza aztertuko du eta aholkularitza pertsonalizatua eskainiko du.
Informazio gehiago hemen.