Gaur amaituko da Makina-Erremintaren Biurtekoaren 32. edizioa, aste honetan Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) egin dena. Lehen aldiz, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, gune propio bat izan du (Innotech by Innobasque), euskal enpresei beren ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak garatzeko EBren finantzaketa izateko aukeren berri emateko.

Gune horretara hurbildu diren enpresa txiki eta ertainen aurrean dibulgazio-lan hori egiteaz gain, Innotech by Innobasquek euskal berrikuntza-sistemak atzerriko aholkularitzen, ikerketa-zentroen, klusterren eta berrikuntza-agentzien aurrean duen gaitasuna nabarmentzeko balio izan du. Hala, aste honetan garatutako jardueren artean, nabarmentzekoak dira CIMES-HUB kluster frantsesarekin (sistema mekanikoak integratzen dituzten enpresak biltzen dituena), Grand ENOV Frantziako eskualdeko berrikuntza agentziarekin eta atzerriko kapitala erakartzeko duen zerbitzuarekin (Invest Eastern France) harremanak ezartzea. Gainera, Europako funtsekin kofinantzatutako 19 ikerketa eta berrikuntza proiektu azaldu ditu, CIDETEC, EXOM Engineering, IDEKO, IKERLAN, LORTEK, Mondragon Korporazioa, Tecnalia eta Tekniker bezalako erakundeek gidatuta.

“Gure helburua zen enpresekin lan egiten duten eragile zientifiko-teknologikoekin lankidetzan egindako proiektuak ikusaraztea, gero eta lehiakorragoak izan daitezen. Baina, era berean, erakutsi nahi genuen Euskadik, txikia bada ere, potentziala duela asmo handiko helburu hori lortzeko, hau da, berrikuntzaren arloan liderrak diren eskualdeen artean kokatzeko.”, adierazi du Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusiak.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago