Euskadin erakunde, zehatzago esanda ETE, berritzaileen kopurua gehitzen laguntzeko, Innobasquek bi ETE bazkide sarituko ditu. Honela, Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide diren bi euskal enpresa-erakunderen berrikuntza teknologikoa eta ez-teknologikoa aintzat hartu eta bi sari emango ditu Vodafone Deia Innovation Sariak-en bidez. 

Nahiz eta bi izango diren sarituak, Innobasquek 21 enpresa txiki eta ertain izendatu ditu guztira, honela aitortuz azken hiru urteetan egin duten lan berritzailea, berrikuntza-proiektuak jarri baitituzte martxan beren erakundeetan. 

Hautagaitzen aukeraketa berrikuntza-profil handiagatik nabarmendu diren ETEen artean egin da. Bere enpresa bazkideekin egiten ari den elkarrizketetatik atera du Innobasquek informazio hori; elkarrizketa hauen helburua da beraien egoera ezagutzea berrikuntza-arloan, baita beraien gaitasunak, jarduera berritzaileak, negozio-indarrak eta hobekuntza-arlo posibleak ere. ETE finalisten artean daude A&B Laboratorios de Biotecnología; Abantail; Alecop; Aurman; Burdinola; Construcciones Mecánicas José Lazpiur; Dimensión Marketing Directo; Estudios Durero; Fresmak; HRE Hidraulic; Industrias LAIP; Informática 68; ITS Security; Irontec; Odei; Plásticos Clossa; Roxall; Serikat Consultoría e Informática; Software & Maintenance; Torraval Cooling eta Urola. 

Vodafone Deia Innovation Sarien laugarren edizioak ere Innobasqueren laguntza du; sariak emateko ekitaldia urriaren 3an izango da Guggenheim Bilbao museoaren auditoriumean 19:30ean. Nobedade gisa, aurten Innobasquek, lehenengo aldiz, bi sari emango ditu bi euskal ETErentzat: bata ETE Onenarentzat Teknologian, eta bestea, ETE Onenarentzat Antolakuntzan eta Merkatuan. 

Vodafone Deia Innovation Sariak emateko ekitaldian izango dira euskal enpresa-munduaren, enpresa txiki eta ertain berritzaileen ordezkariak, baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen eta euskal herri-administrazioen arduradunak ere. Sariak emateko ekitaldira joateko, beharrezkoa da izena ematea mezu elektroniko bat bidaliz hona: [email protected]

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago