Berrikuntza Publikorako Gobernu Laborategiak ” argitalpenak bere arloan munduko 100 erreferenteen artean sartu du Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia. Azterketak ─InnoLabs CYTED Sareak, Garapenerako Zientzia eta Teknologiaren Programa Iberoamerikarrak, eginak─ hainbat esperientzia amerikar eta europar aztertzen ditu, gobernu irekia sustatzen duten berrikuntza-gune gisa, eta jardunbide egokien dekalogoa aurkezten du. 

Azterketak Berrikuntzaren Euskal Agentziaren lana aitortzen du, hamarkada bat daramalarik euskal herri-administrazioekin lankidetzan berrikuntza publikoaren eta gobernu irekiaren eremuan, Demokraziaren eta Herritarren Parte-hartzearen Liburu Zuria bezalako proiektuetan parte hartzen edo Euskadi Gobernu Irekirako Aliantzako Tokiko Gobernuak (OGP) programan sartzen eta hedatzen erakundearteko hautagaitza bakarrarekin. 

Berrikuntza publikorako laborategiak, Innobasque bezalakoak, gune esperimental eta elkarlanekoak dira, politika eta zerbitzu publikoak diseinatu eta kudeatzeko forman aldaketa sustatzen dutenak, adimen kolektiboaz, sorkidetza edo kosorkuntzaz eta berrikuntza irekiaz baliatuz. Premisatzat harturik egitura tradizionalak dituzten herri-administrazioek ez dutela jada arazo publikoen ebazpena monopolizatzen, laborategi hauek erraztu egiten dute ezberdinen arteko ulerkuntza, eta politika berriak sortzeko teknikak eta prozesuak jartzen dituzte herritarren eskura.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago