XVII. aulaBLOG topaketa aulaBLOG irakasle-elkarteak antolatu du, eta uztailaren 7tik atzo arte aritu ziren Bilbon. Innobasqueko proiektuen arduradun Estibaliz Leonek eta Deustuko Unibertsitateko komunikazio digitaleko zuzendari Lorena Fernándezek eman zioten hasiera topaketari, “STEAM Hezkuntzari buruzko 12 mito” ponentziarekin. Bertan, hezkuntza zientifiko-teknologikoan egiten diren praktika okerrak gezurtatu zituzten, eta arrakastaz lantzen duten zenbait ekimen erakutsi zituzten.

Jardunaldian zehar, Bilboko Unamuno Bigarren Hezkuntzako Institutuan bildu da irakasle-talde bat, zenbait ponentzia, talde-lan eta formakuntza-tailerretan parte hartzeko, hezkuntza-metodologiaren eta ikasgelan teknologia erabiltzearen inguruko gaietan sakontzeko: hezkuntza-pentsamendua, robotika, programazioa, gaitasun digitala, ikasleen ahalduntzea, sorkuntza, etab.

Nélida Zaitegik emango zion amaiera topaketari, “Hezkuntzaren erronkak, gizarte-eraldaketa lortzeko” ponentziarekin.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago