Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza‑deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.   

 

Urriaren 18tik 29ra arte 

KUDEAKETA AURRERATUAREN EUROPAR ASTEA 

Euskalitek kudeatzen du aurtengo edizioa, eta pandemiak erakundeetan izandako kalteek markatu dute. Ekimenak 2.500 pertsona inguru bilduko ditu, eta erronka berriei buruzko ikaskuntzak, praktika onak eta gogoetak dituzten 40 bat ekitaldi egingo ditu. Eraldaketa digitala, 4.0 ingurunea eta pertsonak (enpleguaren etorkizuna eta lan egiteko modu berriak) izango dira EUSKALITen aurtengo Biltzarraren ardatz nagusiak: asteko ekitaldi nagusia. 

Antolatzailea: Euskalit 

 

Urriak 19 

EKITALDIA: GURE METROPOLIAREN IKUSPEGI ESTRATEGIKOA. Bilbon. 

Ekimen hau Metropolien Munduko Egunaren esparruan antolatu da, eta Bilbo, Barakaldo eta Getxoko alkateak bertaratuko dira —izan ere, horiek dira Bilboko metropoli-eremuko biztanleria handiena duten hiru udalerriak—, edizio honetako lema den ikuspegia partekatzeko: “Pertsona guztien erresilientzia: Covid-19tik haratago doazen metropoli zaintzaileak sortzen”. 

Ekimena urriaren 19an izango da, 9:30etik 10:30era, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan. 

Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30 

 

Urriaren 20ra arte 

BCAMek COVID-19aren PRONOSTIKOAN DOKTORATU OSTEKO LANKIDETZA BAT ESKAINTZEN DU 

Doktoratu ondorengo ikertzaileak AXA Research Fund-ek finantzatutako ikerketa-proiektuan hartuko du parte: “COVID-19aren infekzioen iragarpen goiztiarra ikaskuntza automatikoaren bidez”. 

Deitzailea: BCAM 

 

Urriak 20 

WEB-MINTEGIA: “NOLA EZARRI STEAM PROIEKTU BAT IKASGELAN”

Web-mintegian STEAM hezkuntzan finkatutako 3 ekimen aurkeztuko dira, 3 ikastetxeko esperientziaren bidez, eta hainbat galdera erantzungo dira, besteak beste honako hauek: nola eraman daitezke proiektu horiek ikasgelara? Nola lotu daitezke STEAM ikasgaiak? Zein metodologia erabili behar da?  

Antolatzaileak: Innobasque eta Elhuyar fundazioa 

 

Urriak 20 

WEB-MINTEGIA: AURRESATEKO ANALITIKA HIRI DIGITALETAN
 

Gauzen Internet esparrua objektuak sentsoreekin lotzen ari da geroz eta gehiago, prozesatzeko gaitasunarekin. Horrek aukera ematen du, besteak beste, zuzenean datu masiboak biltzeko. Horrekin batera, datuetako jokabideak modelatzeak aukera ematen du erabakiak hartzeko eta jokatzeko ezagutza erabilgarriak lortzeko. Datuen tamaina masiboaren ondorioz, modelatua automatikoa izan behar da, eta, alde horretatik, ikaskuntza automatikoko algoritmoak ingurune horietara ari dira egokitzen Big Data eta Deep Learning bezalako eremuen bidez. 

Antolatzailea: Donostia Sustapenaren Donostia Smart Klusterra 

 

Urriak 20 eta 21 

JARDUNALDIA: GEOLOGIA OLERKARI, MIOPE ETA DESPISTATUENTZAT: BEGIRADA GEOLOGIKOA KLIMA-ALDAKETARI 

Dibulgazio-jardunaldien hirugarren edizioan guztira hamar hitzaldi egongo dira, eta klima-aldaketan adituak diren geologi, ikertzaile eta espezialistek publiko orokorrari, besteak beste, azalduko diote zer ekarpen egin ditzaken geologiak egungo klima-aldaketaren erronketan. 

Antolatzailea: EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea 

 

Urriak 21 

Online topaketa: JASANGARRITASUNA AUTOMOBILGINTZAN SARTZEA. MUGIKORTASUN BERRIRAKO LEHENTASUN ESTRATEGIKO BAT 

Mugikortasun berri bati erantzutea da automobilgintzaren sektoreak ebatzi behar duen gai garrantzitsuenetako bat. Eraldaketa horrek jasangarritasuna bere osotasunean osatzen duen “koloreen paleta” aintzat hartu behar du. Giza kapitalean inbertitzea, igorpenen neutraltasunerantz aurrera egitea eta gizartearen behar eta eskaera berrietara egokitzea dira aldaketa bultzatuko duten palanketako batzuk. Horiei esker, gure sektorearen lehiakortasuna mantendu ahal izango dugu.   

Ekitaldian parte hartu ahal izateko, mezu elektroniko bat idatzi behar da [email protected] helbidera, izen-abizenak eta antolakundea adierazita. 

Antolatzailea: Batz 

 

Urriak 21 eta 22 

CEDEFOP ETA ELGA ERAKUNDEEN SINPOSIO BATERATUA:EKONOMIA ETA GIZARTE BERDEAGOAK LORTZEKO IKASKUNTZA 

Bidaiatzeko murriztapenen ondorioz, ekitaldia formatu birtualean egingo da. 

Antolatzaileak: CEDEFOP eta ELGA 

  

Urriak 22 

WEB-MINTEGIA: ZAINTZATIK PROSPEKTIBARA

“Zaintzatik prospektibara” zikloaren saio berria, zaintza, adimen eta prospektibaren abantailen berri izateko. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren erakunde bazkideek euren ezagutza partekatuko dute modu praktikoan, beste enpresa eta erakunde batzuei laguntzeko.

Donostiako Estrategia Bulegoak emango du web-mintegia, eta azalduko du nola sistematizatzen duen informazio-bilketa, nola identifikatzen dituen berrikuntza-tendentziak eta zein abantaila lortzen dituen prospektiba eginda.

Antolatzaileak: Donostiako Estrategia Bilegoa eta Innobasque

 

Urriak 27 

WEB-MINTEGIA: LIDERGOKO HIRU FUNTSEZKO TENDENTZIA 2022an 

Lurrunkortasun handiko aldi baten ondoren, zein funtsezko tendentziek markatuko dute marketina 2022an? Web-mintegi honek 2022an marketin-zuzendariei eragingo dieten hiru tendentzia nagusiak aztertuko ditu. Lortu orientazio estrategikoa ikusten dugun bitartean nola sustatuko dituzten tendentzia horiek CMO kargua dutenek 2022an landu beharreko marketin-lehentasun eta ekintza nagusiak. 

Antolatzailea: Gartner 

 

Urriak 28 

WEB-MINTEGIA: IP PERSPECTIVES EUSKADI IV 

IP Perspectives Euskadi mintegiaren laugarren edizioa egingo da, aurrekoaren web-mintegi formatua errepikatuz. ABG Intellectual Property erakundeak berrikuntzaren sektorearekin eta jabetza industrial eta intelektualarekin duen konpromisoa berretsiko du. I+G-n gehien inbertitzen duen eskualdea oinarritzat hartuta, mintegia mota guztietako profilentzako topagunea izango da, ekintzaileetatik ETE eta multinazionaletara, ikerketa- edo teknologia-zentroak eta unibertsitateak barne. 

Antolatzailea: ABG Intellectual Property 

 

Azaroak 3 

GLOBAL INNOVATION DAY EGUNAREN 10. EDIZIOA 

Global Innovation Day Euskadiko berrikuntzaren hitzordu nagusia da, eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatzen du Euskadiko berrikuntzaren balioa azpimarratzeko eta Euskadi eskualde berritzaile gisa kokatzeko, mundu-mailako berrikuntzarekin lotuta.

Euskadiko berrikuntza abian dago. Europan hazten ari diren eta emaitza onenak lortzen ari diren berrikuntza-tendentzia nagusiak aurkeztuko ditugu. Eraldaketa digitalarekin, jasangarritasunarekin eta konpromiso sozialarekin lotutako 6 berrikuntza-kasu praktiko ere ezagutaraziko ditugu.

Iñigo Urkullu Rentería lehendakariak emango dio hasiera Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XXI. Asteari.

Antolatzailea: Innobasque 

 

Azaroak 4 

GIZARTEAREN, EKONOMIAREN ETA INGURUMENAREN GJH-AK EUSKADIKO ENPRESETAN 

Estrategia Empresarial erakundeak ‘Estrategia Topagunea’ hausnarketa-foroaren zortzigarren edizioa aurkeztu du. Oraingoan, hizlariek Euskadiko enpresetako gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren GJHak jorratuko dituzte. Ekitaldia Juan Mari Aburto Bilboko alkateak inauguratuko du, eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak emango dio amaiera. 

Antolatzailea: Estrategia Empresarial 

 

Azaroak 10 

MUNDUARI BEGIRA – A LOOK AT WHERE THE WORLD IS HEADING. Bilbon. 

Munduari Begira 2021 nazioartekotze-ekimenak enpresa-liderren talde garrantzitsua batuko du, baita mundu osoko nazioarteko lider, arduradun politiko eta akademikoak ere, egun ditugun erronkei nola aurre egin eztabaidatu eta partekatzeko. 

Antolatzailea: Basque Trade & Investment 

 

Azaroak 10 

THINK ON TOPAKETA: SALMENTAK DIGITALIZATU. Bilbon. 

Erostean erabakiak hartzeko modua aldatu egin da, eta, beraz, merkataritza-ekipoak digitalizatzeko beharra eta salmenta-prozesuak eremu digitaletara lekualdatzeko beharra inoiz baino handiagoa da. Aurten elkar ikustea bereziki garrantzitsua da. Horrenbestez, Think On Marketing-ek bere lehenengo “Think On Topaketa” presentziala izatea erabaki du. Halere, streaming bidez ere ikusi ahal izango da. 

Antolatzailea: Think On Marketing 

 

Azaroak 11 

BIOHEALTH TOPAKETA 

Online ekimen honetan, aldebiko bilerak egiteaz gain, arrakasta-kasuak izan dituzten hainbat erakunderen aurkezpenak egingo dira: AJL Ophthalmic, I+Med, ViveBiotech, CICbiomaGUNE, BCMaterials, OWL Metabolomics, Roxall Group, Pharmamel, IPBLN, Fundación Medina… 

Antolatzaileak: Euskadiko Parke Teknologikoak eta Granadako Osasunaren Parke Teknologikoa 

 

Azaroak 17, 18 eta 19 

BITARTEKARITZA-BILERA (BROKERAGE EVENT) @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2021 

Teknologia digitalei eta industrialei buruzko sareko bilera azaroaren 17an, 18an eta 19an. 

Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, SPIN – Business Innovation Support erakundearekin lankidetzan 

  

Azaroak 19 eta 20 

SELECTED INSPIRATION BILBAO BIZKAIA 

Urteroko jaialdiak inspirazioz, sormenez eta prestakuntzaz betetako bi egun eskaintzen dizkie parte-hartzaileei, eta Bilbao Bizkaia Design Week programazioaren barruan sartzen da, sormen-industria indartzeko xedearekin. 

 

Abenduaren 2ra arte 

ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZAREN HIRIEN 2021 SARIA 

«Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria» Saria beren lurraldeetan berrikuntza babesteagatik nabarmentzen diren hiriei ematen zaie, osagarri zientifikoa, teknologikoa eta berritzailea duten tokiko enpresa eta erakundeen politikak definitzeagatik eta egiturak egonkortzeagatik. 

Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa 

 

2022ko urtarrilera arte 

4.0 PROGRAMA EXEKUTIBOA INDUSTRIAN 

4.0 Programa Exekutiboa Industrian esperientzia aitzindaria da, zeinak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen partetik, erantzun koordinatua ematen dion etengabeko prestakuntzarako enpresa-eskariari, funtsezko esparru batean: Industria Adimenduna. Ikastaroa industria Digitala 4.0 arloan prestakuntza osatu nahi duten eta gerentzia-profilak dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta bost hilabeteko iraupena izango du. 

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, IDH, MU, UNAV, UDeusto, Basque Industry 4.0, Innobasque, Confebask, Adegi, Cebek, SEA, Spri, AIC eta Euskampus 

   

2022ko apirilak 5-7 

WIND EUROPE 2022. Bilbon. 

Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran. 

  

2022ko apirilaren 25etik 29ra 

HANNOVER MESSE Hannoverren, Alemanian 

Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai. 

  

2022ko urriaren 4tik 7ra 

BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan 

BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea. 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago