Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.

 

Martxoak 27-30 

ADIMEN ARTIFIZIALARI BURUZKO BILTZARRA

Adimen Artifizial Sortzaileko tresnek, hala nola ChatGPT-k, ustekabean harrapatu dute mundu guztia. Graduondoko sarrera-azterketak gainditu dituzte, epaietan laguntzeko erabili dira eta arte-lehiaketak irabazi dituzte. 2023ko AAren erabilera Lanean, Berrikuntzan, Produktibitatean eta Gaitasunetan Nazioarteko Biltzarra bildu egingo da AAk lanari, gaitasunei, produktibitateari eta berrikuntzari nola eragiten dien azaltzeko, eta azalduko da nola erantzun daitekeen politiken bidez.

Antolatzailea: OCDE

 

Martxoak 27 

TEKNOLOGIA SAKONARI ETA BERRIKUNTZA IREKI KORPORATIBOARI EKITEKO TAILERRA

Tailerra jardunaldi hibrido (aurrez aurrekoa eta birtuala) gisa antolatu da. Munichera aurrez aurre joateko aukera mugatua da, eta antolatzaileek bertaratzea baieztatu beharko dute. Trantsizio berdeari eta EBko ekosistema industrialak eraldatzeko soluzio digitalei buruz hitz egingo da.

Antolatzailea: Europako Batzordea

 

EUSKAL INDUSTRIA-EHUNA DESKARBONIZATZEKO METODOLOGIA

Euskal industria‑ehuneko enpresei deskarbonitzatzen laguntzeko, karbono‑arrastoa ebaluatzeko eta isuriak murrizteko plana sortzeko metodologiaren berri emango da.

Antolatzailea: SPRI

 

GARAPEN EKONOMIKOARI ETA ANTOLAKUNTZARI BURUZKO JARDUNALDIA

Jardunaldi horretan krisi klimatikoari aurre egiteko nazioarteko ekintzaren garrantziaz jardungo da; izan ere, kaltegarriak diren karbono‑isuriek areagotzen jarraitzen dute, eta egungo joerek planeta berotzeko arriskuan jartzen dute. Parisen egingo den jardunaldi horretan zehar, Europako Itun Berdea mundu‑mailan ezartzeko bitartekoez eztabaidatuko da.

Antolatzailea: The club of Rome

 

Martxoak 28

I+G ETA BERRIKUNTZARI BURUZKO TAILER-GALDETEGIA

EINek prestakuntza-ikastaroa emango die enpresa eta erakunde publikoei I+G+b-ko estatistikei buruz, eta galdetegi laburra egingo die horren gainean. Bilerara bertaratzeko esteka eskatu beharko da hurrengo helbide elektronikoan: innovació[email protected] . Esteka eskatzeko epea martxoaren 24an amaituko da.

 Antolatzailea: Estatistikako Institutu Nazionala, EIN

 

Martxoak 30

“ETORKIZUNEKO METROPOLIAK” NAZIOARTEKO MINTEGIA. Bilbon

Deialdian giza garapen jasangarriaren garrantzia jorratuko da eta Euskadin egindako lana aurkeztuko da, baita beste nazioarteko adibide batzuk ere, sentsibilizazioaren alde egin eta jardunbide egokiak eskaini baititzakete.

Antolatzailea: Metropoli-30

 

EUROPAKO THCS LANKIDETZA AURKEZTEKO JARDUNALDIA. Lopez de Haro Kale Nagusia, Bilbo

 Sailarentzat eta Osakidetzarentzat erronka handia da ikerketaren eta berrikuntzaren bidez pertsonak erdigunean jartzen dituen osasun eta laguntza‑sistemak eraldatzea jasangarriagoak, erresilenteagoak eta kalitate handiagokoak izateko.

Deialdia martxoaren 14an argitaratzea aurreikusi da, eta intereseko adierazpenak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 23a izango da. Azken proposamenak bidaltzeko epea, berriz, ekainaren 13a izango da.

Antolatzailea: Osakidetza 

 Martxoak 30-31 

GOI-MAILAKO HEZKUNTZAREN INPAKTUARI BURUZKO BILTZARRA IKUSPEGI HOLISTIKOTIK

 Helburu nagusia da Europako goi‑mailako hezkuntza erabat aldatzea, ikasleek, mundu mailan konprometituta dauden herritarrak diren heinean, abangoardiako ezagutzak, gaitasunak eta berritzeko potentziala izan ditzaten. Horrela, trantsizio-sozial nagusiei aurre egiteko eta bizi‑kalitate ekitatiboa eta jasangarritasuna sustatzeko tresnak izango dituzte.

Antolatzailea: Euskampus

 

Martxoak 31 

BIND 4.0

BIND 4.0k industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren sektoreetako enpresei zabaldu dizkie ateak, teknologia eta soluzio berritzaileenak arin txerta ditzaten. Helburua da ekoizpen-prozesuak optimizatzea, efizientzia areagotzea eta behar-beharrezkoa den eraldaketa digitalari erantzuna ematea.

Antolatzailea: SPRI

 

I+G+b-a SUSTATZEKO PIZGARRI FISKALEN JARDUNALDIA, Bilbon 

Jardunaldi honetan I+G+b-a sustatzeko pizgarrien errepaso azkarra egingo da. Horrez gain, mahai‑ingurua egingo da Bizkaiko Foru Ogasuneko, BEAZeko eta Innobasqueko ordezkariekin, jardunaldian azalduko diren aldaketei buruz duten iritzia eta irizpideak ezagutzeko.

Antolatzailea: PWC

 

Apirila 

Apirilaren 5era arte 

REI JAUME I SARIAK

Oinarrizko Ikerketari (fisika, kimika eta matematika), Ekonomiari, Ikerkuntza Medikoari (biomedikuntza eta bizi zientziak), Ingurumenaren Babesari, Teknologia Berriei eta Ekintzailetzari buruzko Rei Jaume I 2023ko Sarien deialdia ireki da. Hautagaiek beren jarduera profesional gehiena Espainian egiten dute eta, ahal bada, Espainian bizi behar dute.

Antolatzailea: Rei Jaume I 

Apirilak 10-12 

OZEANO JASANGARRIA LORTZEKO EKITALDIA. Bartzelonan

Ekitaldiak aukera paregabea emango die gobernu, lider, itsasoko sektore, filantropo, unibertsitate, sektore pribatu, GKE eta beste eragile batzuei Ozeanoen Hamarkadako lehen hiru urteetako lorpenei buruz hausnartzeko eta etorkizunerako ikuspegi kolektiboa definitzeko, zientzian oinarritutako konponbideak emateko beharrezko ezagutza sortzeko helburuarekin, erronka globalekin lotuta.

Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

 

Apirilaren 13ra arte

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZARAKO AHOLKU BATZORDEKO KIDEAK IZENDATZEKO DEIALDIA

Deialdi honen xedea da ZTBABn hutsik dauden hamar lanpostuak betetzeko proposamenak biltzea, komunitate zientifikoko, teknologikoko eta berritzaileko prestigio aitortuko ordezkarien eta sozietate zibileko ordezkarien kategorian.

Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

 

Apirilak 17

BERRIKUNTZA DESBERDINAREN FORUA. Gijonen

Aurten, adituekin batera arrakalak aztertuko dira, lurralde-ikuspegi batetik (herrialdeetako arrakalak, hiri desberdinkeriak eta erronka demografikoa). Topaketa hau antolatzen den bigarren urtea da.

Antolatzailea: Cotec

 

Apirilak 17-21

HANNOVER MESSE 2023. Hannover, Alemanian

Hannover Messek klimatikoki neutroa den industria baterako bidea erakusten du. 2023ko apirilaren 17tik 21era, Hannover Messen elkartuko dira ingeniaritza mekanikoko, ingeniaritza elektrikoko, energiako, softwareko eta informazioaren teknologiako sektoreetako nazioarteko enpresa nagusiak. Baliabideen erabileran eraginkorra, klimarako neutroa eta iraunkorra den ekoizpenerako bidean egin dituzten aurrerapausoak erakutsiko dizkigute, “Eraldaketa industriala- aldaketak eginez” lelopean. Erakusketariek erakutsiko dute nola C02 isurketak nabarmen murriztu daitezkeen industrian.

Antolatzailea: Hannover Messe

 

 Apirilak 21 

BE.CULTOUR-EN WEB-MINTEGIAK

Web-mintegi honek akademiako, politikako, negozioetako eta praktikako gonbidatu nabarmenei ahotsa ematen die, ikuspuntuak partekatzeko eta kultura-turismo zirkularraren arloan beren esperientziak/esperimentazioak erakusteko. Gainera, kontinenteetako adibide zehatzak aurkeztuko dira eta erronkak sakonki eztabaidatuko dira.

Antolatzailea: Be.cultour

 

Maiatza

Maiatzak 3 eta 4

GJHentzako ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZARI BURUZKO ZORTZIGARREN FORO MULTILATERALA

ZTB foroak zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren lankidetzari buruzko eztabaidak erraztuko ditu, GJHei laguntzeko. Horrez gain, foroak ZTBk GJH guztietan egindako ekarpena modu sakonean aztertuko du, GJHen aurrerapenari buruz irailean egindako tarteko berrikuspena aitortzeko.

Antolatzailea: STI Forum

 

 Maiatzaren 16ra arte 

PROIEKTUEN AURKEZPENA

Aurreproposamenak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte irekita egongo da. Aukera ezin hobea da euskal enpresa askorentzat Europak, material aurreratuen esparruan, proiektu berritzaileentzako laguntzei etekina ateratzeko. 2023ko deialdiak 39 herrialde eta eskualde biltzen ditu, eta 30 milioi euroko aurrekontua du.

Antolatzailea: Innobasque 

 

Maiatzak 16-18

FOOD FOUR FUTURE EKITALDIA. BEC, Barakaldon

Food 4 Future World Summit Europan elikagaien eta edarien industrian teknologiari eta berrikuntzari buruz egiten den kongresurik handiena da. Bertan, aukera izango duzu agertzen ari diren teknologiak eta konponbidea berritzaileenak ezagutzeko.

Antolatzailea: Azti

 

 

Ekaina

Ekainaren 6tik 8ra

+ INDUSTRY: URTEKO INDUSTRIA-TOPAKETA. BEC, Barakaldon

Hiru egunetan, + INDUSTRYri esker, BEC herrialdeko Smart Manufacturing arloko topagune handiena bihurtuko da; negozio-foro horretan mundu osoko bisitari oso espezializatuak eta enpresa espezializatuak bilduko dira. 

Antolatzailea: Bilbao Exhibition Centre

 

Ekainaren 30era arte

BBVA FUNDAZIOAREN EZAGUTZAREN MUGAK SARIEN DEIALDIA IREKI DA

Sari horiek bikaintasunerako ikerketa eta kultura-sorkuntza aitortzen eta bultzatzen dute, bereziki beren originaltasun eta esanahiagatik inpaktu berezia duten proiektuak.

Antolatzailea: BBVA Fundazioa 

 

Urria

Urriak 25-27 

CALL FOR ABSTRACTS KONGRESUA

Kongresuak hitzaldi praktikoak izango ditu fabrikazio aurreratuko eta digitaleko esparruko interes eta egunerokotasun handieneko gaiei buruz eta foro bikaina izango da parte-hartzaileen arteko loturak eta kolaborazioak eratzeko.

Antolatzailea: AFM Cluster

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago