Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.
Uztailaren 2-5ean
IV POWER OUR FUTURE. Gasteizen
“Power Our Future” bateria eta kondentsadoreen teknologietan egindako aurrerapen eta joerei buruzko Nazioarteko Foroaren IV. edizioan mundu osoko 100 profesional baino gehiago elkartuko dira, eta energia elektrokimikoa metatze arloan nazioartean garaturiko aurrerapen teknologiko nagusiak azalduko dituzte.
Antolatzailea: CIC Energigune
Uztailaren 3an eta 4an
IKASTAROA: NOLA TRANSFERITU TEKNOLOGIA-GARAPENAK ENPRESA-BEZERO BATI? I+G+b-REN MERKATURATZE, MARKETIN ETA SALMENTA-ESTRATEGIAK. Innobasqueren egoitzan, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean
Ikastaro hau ikertzaile eta kudeatzaileentzat da, I+G+b proiektuen prestakuntza, egokitze teknologiko eta enpresa pribatu, ETE eta enpresa handiei saltzeko prozesuetan esku hartzen dutenentzat. Helburua da era praktikoan berrikustea soluziobide teknologiko baten prestakuntza estrategikoaren funtsezko zikloa, bere merkaturatze, marketin eta salmentarako enpresa-bezero bati. Merkatuan arrakastaz eta eraginkortasunez salmenta bat zuzen egiteko jarduketen eta gomendioen protokoloa emango diegu parte hartzen duten pertsonei.
Antolatzailea: Innobasque, EENeko kidea
Uztailaren 5ean
DEMO DAY BIND 4.0 2019. 3. EDIZIOKO PROIEKTUEN JENDAURREKO AURKEZPENA
Eusko Jaurlaritzaren Demo Day Bind 4.0-k, hiru lurralde historikoetako BICen bidez SPRI Taldeak kudeatuak, balioko du industria-enpresek, inbertitzaile profesionalek eta eragile teknologikoek aukera izan dezaten startupak eta beraien soluziobide teknologikoak ezagutzeko eta beraiekin interakzioan aritzeko. Jardunaldia Jack Vincent kazetari eta idazleak, marketin eta salmentetan adituak, aurkeztuko du.
Antolatzailea: SPRI.
Uztailaren 5era arte
Euskadiko Kultura eta Sorkuntza Industrien lehiakortasuna hobetzeko helburuaz, KSIetan berrikuntza sustatzeko den KSI Berritzaile programa osatuz, nazioarteko bihurtzeko erronka berriari ekin zaio aurten, 2019an. Kultura eta Sorkuntza Industriak (KSI) Nazioartekotzeko Programa Pilotuak honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkie Euskadiko kultura- eta sorkuntza-sektoreko enpresei:
nazioartekotzeko diagnosia, nazioarteko merkatuetan sartzeko enpresak duen gaitasuna ezagutzeko (70 enpresa hautatuak); nazioartekotze-plana, atzerrian negozio-aukerak ahalik eta gehien ustiatze aldera bide-orria diseinatzeko (20 enpresa hautaturaino); eta prestakuntza-plana Kultura eta Sorkuntza Industrien nazioartekotzeari buruzko alderdietan.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, eta kudeatzailea: Tabakalera
Uztailaren 8-10ean
BC3-UPV/EHU SUMMER SCHOOL ON CLIMATE CHANGE. Bilbon
Aurten, eztabaida NBEko Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Taldearen (PICC) txosten historikoak bultzatua da; 2018ko urrian argitaratu zen, eta datozen hamabi urteetan premiazko neurriak hartu behar direla adierazten du berotze globala gehienez 1,5 °Ctan manten dadin, ingurumen- eta ekonomia-ondorio hondagarriak saihestu ahal izateko.
Antolatzaileak: BC3 eta UPV/EHU
Uztailaren 9an
INDUSTRIA BULTZATZEKO PROGRAMEN ZABALKUNDE-JARDUNALDIA. Bilbon
Industria bultzatzeko eta, zehazki, industria-proiektuen finantzaketa errazago lortzeko, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Industria eta ETE Idazkaritza Nagusitik eta SPRI-Enpresa Garapeneko Euskal Agentziatik, topaketa hau antolatu da, eta bere helburua da enpresei ezagutaraztea SGIPYMEk beraien esku jarritako industriarako finantzaketa-programak eta aholkularitza-zerbitzuak eta, bereziki, Financia_Industria aholkularitza-zerbitzua.
Antolatzailea: SPRI
Uztailaren 11n
HORIZON EUROPE 2021-2027 PROGRAMA BERRIAZ INFORMAZIOA AURRERATZEKO JARDUNALDIA. Arrasaten (Gipuzkoa)
Jardunaldiaren helburua izango da Esparru Programa berriaren diseinuari buruzko nobedade nagusiak azaltzea euskal enpresei: Horizon Europe Programaren estrategiak eta orientabideak, Esparru Programa berria osatzen dutenak (Berrikuntzaren Europako Kontseilua, Ikerketa eta Berrikuntza Misioak,…), zer inplikazio dituen enpresentzat misioetara bideratutako ikuspegiak, Ikerketa eta Berrikuntzako Misioen orientabide tematikoak. Horizon Europe Programaren etorkizuneko inplikazioak diseinuko enpresentzat. Bertaratzeko erregistratu egin behar da posta elektronikoz: [email protected]
Deitzailea: ISEA
Uztailaren 15era arte
‘ENPRESA ETA GIZARTEA’ SARIA, JOSE IGNACIO ARRIETAREN OMENEZ
Estrategia Empresarial-ek ‘Jose Ignacio Arrieta’ Enpresa eta Gizarte Sariaren lehen ediziorako deialdia egin du; Sarien helburua hau da: euskal enpresen (enpresa-taldeen eta enpresa-munduari loturiko pertsonen) Gizarte Erantzukizuneko jarduera ohargarriak, eta euskal gizartearen gizarte- eta ekonomia-garapenerako, ongizate, hezkuntza eta kulturarako ekarpena aitortu eta saritzea. Hautagaitzak uztailaren 15era arte aurkez daitezke.
Deitzailea: Estrategia Empresarial
CERVERA DEIALDIA
Lehentasunezkotzat jotako zenbait teknologia-arlotan merkatura zuzendutako zientzia- eta teknika-ikerketako proiektuak finantzatzeko laguntzak. CDTIk finantzatuko ditu, gehienez 40 milioi eurorekin, bikaintasunezko Teknologia Zentroek eta Teknologia Berrikuntzari Laguntzeko Zentroek, estatu mailakoek, garaturiko ekimenak. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 31tik uztailaren 15era da, eta CDTIren Egoitza Elektronikoaren bidez egin behar da. Cervera lehentasunezko teknologiak 10 arlo handi hauetan batzen dira: material aurreratuak, eko-berrikuntza, energia-trantsizioa, fabrikazio adimenduna, osasunerako teknologiak, elikadura-kate seguru eta osasungarria, deep learning, adimen artifiziala, sare mugikor aurreratuak, garraio adimenduna eta informazioa babestea. Eskaturiko aurrekontuak 2 eta 4 milioi euro artean egon behar du talde bakoitzeko.
Antolatzailea: CDTI
Uztailaren 21era arte
DEIALDIA ZABALIK ZEURE PROIEKTUA AURKEZTEKO VODAFONE BERRIKUNTZA SARIEN XIII. EDIZIOAN
Vodafone España Fundazioak Vodafone Berrikuntza Sarien deialdia ireki du hamahirugarren edizioan. Sari hauen bidez IKTetan berrikuntza-proiektuak bultzatzen ditu zaurgarritasun-egoeran edo gizarte-bazterketan erortzeko arriskuan dauden herritar-sektoreen bizi-kalitatea hobetzeko. Antolatzaileek izaera soziala duten teknologia-proiektuak bilatzen dituzte, 15.000€-rekin eta Bartzelonako MWCn ikusgaitasuna emanez bultzatzeko.
Antolatzailea: Vodafone Fundazioa
Irailaren 3ra arte
MERKATARITZAN, OSTALARITZAN ETA ZERBITZUETAN IKT-AK INPLEMENTATZEKO LAGUNTZAK – DENDATICS. DONOSTIA
Donostiako saltegien lehiakortasuna hobetzeko laguntzak, hiriko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan tresna digitalak ezarriz.
Deitzailea: Donostiako Udala
Irailaren 13an
BERRIKUNTZA, EKINTZAILETZA ETA GIZARTE-EKONOMIAKO FOROA
Foro hau Eibarren enplegua eta ekoizpen-ehuna sortzeko gaur egun dauden aukera ezberdinetan sakontzeko aukera da ikuspegi ekintzaile eta berritzailetik, XXI. mendeko gizarterako identifikaturiko premietatik abiatuta. Hori guztiori aurrerabidea eta ongizatea sortzeko bide berriak identifikatu, analizatu eta, hala badagokio, bultzatu ahal izateko.
Antolatzailea: Eibarko Udala
Irailaren 26ra arte
IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT
IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat. Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.
Deitzailea: Europako Batzordea
Irailaren 15era arte
EUSKADIKO ELIKADURA BERRIKUNTZAKO SARIAK (BTEM)
Bi urtean behin, sari hauen helburua Euskadin elikadura-sektoreko enpresen lana eta ahalegina aitortzea da, beraien tamaina gorabehera, Euskadin elikadura-sektorea garatzen laguntzen badute berrikuntzaren aldeko apustuarekin. Gainera, sektorearen topaketa-gunea izan nahi du, Euskadin elikaduraren balio-katea osatzen duten eragileak elkartu ahal izateko. Aitortza edo sari honetarako izena emateko epea irailaren 15era arte izango da, eta berrikuntzari buruzko hiru kategoria izango dira: teknologia, enpresa eta merkatua.
Deitzaileak: Azti eta Elikaduraren Klusterra
Urriaren 26an
12TH BE BASQUE TALENT CONFERENCE. Parisen
Nazioarteko jardunaldi honen helburua da euskal erakundeak prestakuntza handiko profesionalekin konektatzea, non parte-hartzaileen hurbileko tratu lasaiak harreman profesionalak ezartzea ziurtatzen duen konfiantza-giroan. Jardunaldia egun osokoa izango da eta profesionalek aukera izango dute egungo lan-merkatuaren errealitatea ezagutzeko, baita euskal erakundeen etorkizuneko itxaropenak ere. Topaketa profesional pertsonalen bidez konektatuko dute erakundeekin, tailer tematikoetan parte hartuko dute eta itzultzeak planteatzen dituen premia eta arazoei buruz hitz egingo dute. Halaber, networking bazkaria, erabat pertsonalizatua, izango dute erakundeekin interakzioa errazteko batzuen eta besteen lankidetza-gaitasun eta interesen arabera.
Antolatzailea: Bizkaia Talent
Urriaren 31ra arte
ZABALDU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA
Programaren helburua da nazioartekotu gabe dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Euskadin kokaturik dauden edo ekoizpen-instalazioak hemen dituzten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak balia daitezke laguntza hauetaz.
Deitzailea: Spri taldea
Laguntza honen xedea da bertoko proiektu berritzaileak eta hiriaren geroko garapenean eragina izango dutenak bultzatzea, horretarako 35 urte baino gutxiagoko (kontratazio unean) gazte gaitu langabeak hartuta. Horretarako diru-laguntzak planteatzen dira, proiektu berritzaileen bidez, hiriaren ekonomia-, gizarte- eta ekoizpen-garapena sustatzen dituztenentzat, eta gazte gaituak kontratatzen dituztenentzat, hiriaren etorkizuneko oinarriak garatzea lortzeko.
Deitzailea: Donostiako Udala
VICOMTECHekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, Vicomtech-ek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.
Deitzailea: Donostiako Udala
BIODONOSTIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez
Deitzailea: Donostiako Udala
Laguntza hauen helburua da Donostiako enpresa-proiektu berritzaileak bultzatzea beraien lehiakortasuna hobetzeko, beraietan proiektu estrategikoak garatuz. Diru-laguntza bat emango da proiektu bat ezartzeko, bai berrikuntza- edo nazioartekotze-eremuetan eta bai garapen berezietan (zerbitzu espezializatu, teknologia eskuratze, patente berrien erregistratze eta abarretan) enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
Deitzailea: Donostiako Udala
TECNUNekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, TECNUNek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.
Deitzailea: Donostiako Udala
CIC BiomaGUNE zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, CIC BiomaGUNE zentroak produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.
Deitzailea: Donostiako Udala
Azaroaren 20-21ean
Basque Industry 4.0 -The Meeting Point eta Basque Cibersecurity Day. BECen (Barakaldo, Bizkaia)
Industria 4.0-ren eta Zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak Euskadin batu egingo dira aurten eta azaroaren 20an eta 21ean izango dira BECn. Honela, Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k beren helburuak berrituko dituzte protagonismo handiagoa emanez erakusketa-guneari kontuan izanda euskal industrian duten presentzia esanguratsua, eta Euskadi Europan erreferente gisa finkatzeko helburua mantentzen dute berehalako etorkizunerako funtsezkoak diren bi gaitan: Zibersegurtasunean eta Industria 4.0 delakoan.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza
Azaroaren 28ra arte
INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZA-PROGRAMA
Zabalik da Industria Zibersegurtasunera zuzendutako laguntza-programan eskaerak egiteko epea, eta zehatzago esanda, zibererasoen aurrean babes-sistemen konbergentzia eta integrazioa planteatzen dituzten proiektuetara IT/OT (Information Technology/Operational Technology) inguruneetarako manufaktura-enpresa industrialetan. Industria Zibersegurtasunerako laguntza-programa 550.000 euroz hornituta dago aurten eta hardware, software eta aholkularitzako eta/edo ingeniaritzako gastu eta inbertsioen % 50 finantzatuko du, 18.000 euroko mugarekin proiektu bakoitzeko. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 28an amaituko da.
Deitzailea: Spri
Azaroaren 29ra arte
XPANDE DIGITAL PROGRAMA
Programaren helburua da ETEen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da lehiatzeko adimenean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzea ahalbidetu diezagun.
Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera
INNOCÁMARAS PROGRAMA: BERRIKUNTZARI LAGUNTZEA ETE-ETAN
Innocámaras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte.
Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER
Deialdi honen bidez, batetik, unibertsitateko ikertzaileen mugikortasunerako jarduerak erraztu eta indartu nahi dira, eta, bestetik, ikerketako emaitzen zabalkundea bultzatu nahi da.
Deitzailea: UPV/EHU
Gauzatu Industria programak bere kudeaketa aldatu du, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko. Inbertsioak hasi aurretik aurre-eskaera aurkezteak aukera ematen du, diruz lagundu daitezkeen inbertsio gisa sartzeko, aurre-eskaeraren aurkezpenaren eta, programaren deialdia argitaratu ondoren, eskaera formalaren artean egiten direnak.
Deitzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri taldea
Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.
Deitzailea: Donostiako Udala
DONOSTIAINN. BERRIKUNTZA SUSTATZEA XEDE DUTEN EKINTZEN BABESA. DONOSTIA 2019
Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.
Deitzailea: Donostiako Udala
Abenduaren 19ra arte
IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT
IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat. Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.
Deitzailea: Europako Batzordea
Abenduaren 31ra arte
ENPRESA BERRIAK SORTZEA ETA FINKATZEA BULTZATZEKO LAGUNTZAK. DONOSTIAN 2019. URTEAN
Norberaren kontura lanpostu berrien sorrera babestea oro har enpresa berriak sortuz eta berrikuntza-irizpideetan oinarritutako eta hiriari balio erantsia ematen dioten enpresa berriak sortuz.
Deitzailea: Donostiako Udala
Martxoaren 3tik 5era
ADVANCED FACTORIES 2020. Bartzelonan
Aurten ere, Advanced Factories 2020-k 16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software, IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, eta industria-lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen ari direnak, baita negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak ere.