Gaur goizean Bilbon ospatutatako jardunaldian, Bilbao Ekintza garapen agentzia eta Elorrieta LH zentroarekin bat, Hiri-Habitat-aren espezializazio arloko kode garrantzitsuenak zehaztu dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana Euskadi 2020-ren barruan

Saioko lehen mezua arlo honetako ikerkuntza eta berrikuntza  aukera hoberenak hiri birsorkuntza integraleko proiektuen bidez etorriko direla izan da. Bigarrenez, nabarmendu da  hiri-habitataren arloko garapen estrategiek jakintza-alor anitzeko ikuspegiak izan behar dituztela gizarte, ingurumen eta ekonomia arazoei erantzuna emateko.

 “Eraikuntza edo eraikitzeaz haratago doazen hiri-habitateko ekimenak bultzatzen ari gara. Osasuna, mugikortasuna, irisgarritasuna, langabezia edo eraginkortasun energetikoa bezalako aspektuak bildu behar dituzte, beste kodeen artean”, zioen Igor Cerillok, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila Departamentuko teknikariak.  

Igor Cerillok nabarmendu du espezializazioko beste arloen arteko sinergiak sortzearen garrantzia, hala nola, proiektu pilotu egiaztatzaileak sustatzea hiru ikuspuntu hauek batera ditzaten: gizartea, ingurumena eta ekonomia. “Proiektu pilotu hauek haien proba eta balioztapena egiteko euskal enpresek garatutako teknologia eta produktuak integratu ditzakete”. 

Azkenik, pertsona adituek lan ildo hauek ‘Agenda Urbana Vasca’ deritzonaren barnean daudela azaldu dute. Euskadiren Agenda hau Agenda Urbana Europea eta Agenda Urbana Global iniziatiba internazionalekin lerrokatua dago.

Enpresentzat aukerak

Lansaioetan azpimarratu da arlo desberdinetako enpresek esparru honetan aukerak izan ditzaketela. Bergaitzen aritzen direnak, industrializatutako eraikuntzetako enpresak, eraikuntza adimentsua eta material berrien garapenean lan egiten dutenak. Baita ere, irizpide energetiko ia ezgaia duten eraikuntzen bergaitze adimentsuan jarduten direnak. Hala, hiru lurralde historikoetako herrietan kalteberak kontsideratzen diren auzoetan hiri-birsorkuntza proiektuen adibide praktikoak jarri dira martxan. 

Era berean, Zientzia, Tekonologia eta Berrikuntza Plana Euskadi 2020-en martxan jarritako tresnak eman dira jakitera Hiri-Habitatari buruzkoa. Lehenengoa Eraikal Programa da, bizitegi eraikuntza sektoreko enpresentzako berrikuntzarako laguntzak. Martxan jarritako bigarren tresna Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategia izan da, eraikuntzaren kode teknikoaren betetze eskakizuna egiaztatzea onartzen duena. 

Azkenik, gaur goizeko jardunaldian berrikuntza adibide moduan Bizkaiko hiriburuko Zorrotzaurreko eskualdearen berreskuratze proiektu integrala jarri da, bere arlo sozial, ingurumen eta ekonomikoan.  Enpresa arloan, CIFP Elorrieta-Erreka Mari LHII enpresa txiki eta ertainenetara gertutatzeko proeiktua jarri da adibide moduan.

 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskadi 2020-k hiru lehentasun estrategiko finkatzen ditu euskal enpresa eta  euskal enpresa  ertain eta txikientzat: Fabrikazio Aurreratua, Energia eta Biozientziak-Osasuna; lehentasun hauei beste lau lurralde aukera gehitu behar zaizkio: Ekosistemak, Elikadura, Hiriko habitata eta Aisialdia-Kultura-Industria sortzaileak.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago