Hazi eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia elkarlanean ari dira nekazaritzako elikagaien balio-kateko enpresa txiki eta ertainen berrikuntza bultzatzeko, zientzia, teknologia eta berrikuntzako politiken eta nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta elikadurako politiken esparruan.

Hazi, Innobasqueko bazkidea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren tresna bat da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kidea. Beraren egitekoa lehen sektorearen, landa eta itsasertzeko ingurunearen eta elikagaien industriaren lehiakortasuna, iraunkortasuna eta berrikuntza bultzatu, sustatu eta garatzea da. 

Hazik eta Innobasquek elkarrekin lan egiten dute Katiluren kudeaketan; eta Katilun nekazaritza eta elikadura sektoreko eta landa zein itsas inguruneko pertsona eta erakundeen zerbitzurako espazio eta dinamikak daude, negozio-ereduei balioa ematen dietenak, garapen jasangarriaren ikuspegiarekin. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburuordetzari eta HAZIri laguntzeko tresnak diseinatzen eta ezartzen ere laguntzen dute. 

Era berean, Innobasquek garatutako metodologien bidez, balio-kate horretako enpresetan berrikuntzaren egoeraren ezagutzan sakondu da. Hazik aktiboki parte hartzen du Innobasquek berrikuntzaren inguruan sustatzen dituen prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzetan. 

Bi erakundeek ia hamarkada bat daramate lankidetzan berrikuntzaren alde eta, lortutako emaitza onak direla eta, norabide horretan lanean jarraitzeko interesa dute.

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago