Guztira, hamabi ekimen izango dira datorren urrian lau STEAM Euskadi Sarietako bat eskuratzeko lehian; sari horien bidez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, STEAM hezkuntza-eredua sustatzeko jardunbide egokienak aitortzen ditu; izan ere, eredu horrek zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika arloetako bokazio goiztiarrak bultzatzen ditu, arte eta humanitateekin lotuta. 

Aukeratutako ekimenak STEAM Euskadi Sarien lehen edizio honetarako hautagaitza aurkeztu duten 133 ekimenen artean aukeratu dira. Horietako zazpi ikastetxeetatik datoz, bi unibertsitateetatik, beste bi elkarteetatik eta bat Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile batengandik: 

Ikastetxeen proiektuak

Forensic Science proiektua – Gaztelueta ikastetxea (Leioa)

Ortu ekologiko zientifikoa Kurtzebarri eskolan – Kurtzebarri Eskola (Aretxabaleta)

Una mano STEAM solidaria – CIFP Don Bosco LHII (Errenteria)

autoEZTIMA – Berrio-Otxoa Ikastetxea (Bilbo)

Proyecto STEAM desde un punto de vista inclusivo – CEIP San Martin HLHI (Gasteiz)

Las colillas de tabaco ni son semillas, ni se ESfuman – Somorrostro Heziketa Zentroa (Muskiz)

Neuronak martxan – Artxandape Ikastola (Bilbo)

 

Elkarteen proiektuak

Haritu – Suspergintza esku-hartze sozialeko elkartea (Bilbo)

ElkarMaker – Ikastolen Elkartea (Donostia)

 

Unibertsitateen proiektuak

Inspira STEAM – fomento de las vocaciones científico-tecnológicas entre las niñas (zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzea neskatilen artean) – Deustuko Unibertsitatea

Feria de app para Educación (Hezkuntzarako app azoka) UPV/EHU – Bilboko Hezkuntza Fakultatea (UPV/EHU)

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen proiektua

 Elhuyar Zientzia Azoka – Elhuyar Fundazioa (Usurbil)

 

Sariek lau kategoria dituzte, eta bakoitzean proposamen irabazleak 3.000 euro jasoko ditu:

– Unibertsitatez kanpoko ikastetxe batek sustatutako ekimen berritzaileena

– Gainerako erakundeek sustatutako ekimen berritzaileena

– Genero-ikuspegia duen ekimen onena, unibertsitatez kanpoko ikastetxe batek sustatua

– Genero-ikuspegia duen ekimen onena, gainerako erakundeek sustatua.

Eusko Jaurlaritzaren lehentasun bihurtu da ikasleen (batez ere gazteenen, eta betiere emakumezko ikasleengan arreta berezia jarrita) prestakuntza zientifiko-teknologikoa hobetzea, eta STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategiaren bidez, STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics akronimoa) hezkuntza sustatzeko hainbat ekimen egiten ari da, Euskal Autonomia Erkidegoko gizartearen eta ekonomiaren garapena bermatzeko funtsezko elementu gisa.

Ekimen horien artean, STEAM Euskadi Sariak sortzea nabarmendu behar da, ikusgaitasuna emateko jardunbiderik egokienei, bai beraien inpaktu eta berrikuntza-mailagatik, eta bai neskatilak, neskak eta emakumeak jakintza-arlo horietara erakartzeko duten gaitasunagatik.

Prentsa ohar osoa hemen klikatuz

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago